DISKOAK

Fermin Muguruzak badu bilduma

Salmentei dagokienez, Fermin Muguruza izan zen Durangoko Azokaren azken edizioko irabazle nagusia. Amodio eta gorrotozko kantak (1984-1998) diskoarekin lortu zuen (El Europeo-Esan Ozenki). Liburu-disko bilduma honetan Kortaturen buru izan zen eta egun Dut hirukotean ari den musikariaren ibilbidea biltzen da. Bertan beste zenbait talderekin batera (Joxe Ripiau, Nación Reixa, Anestesia; eta Garaje H, Todos Tus Muertos eta Tijuana No hegoamerikarrak) egindako lanei buruzko aipamenik ez da falta. Muguruzaren hainbat kantaren hitzak eta argazki bilduma zabalak osatzen dute lana. Hala, euskal rock-a...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Salmentei dagokienez, Fermin Muguruza izan zen Durangoko Azokaren azken edizioko irabazle nagusia. Amodio eta gorrotozko kantak (1984-1998) diskoarekin lortu zuen (El Europeo-Esan Ozenki). Liburu-disko bilduma honetan Kortaturen buru izan zen eta egun Dut hirukotean ari den musikariaren ibilbidea biltzen da. Bertan beste zenbait talderekin batera (Joxe Ripiau, Nación Reixa, Anestesia; eta Garaje H, Todos Tus Muertos eta Tijuana No hegoamerikarrak) egindako lanei buruzko aipamenik ez da falta. Muguruzaren hainbat kantaren hitzak eta argazki bilduma zabalak osatzen dute lana. Hala, euskal rock-aren historiako ezinbesteko pertsonaia baten bilakaera fisiko, musikal eta idiomatikoa (erdaraz abesten hasi zen) erakusten du diskoak. Musika estiloei erreparatuz gero, Muguruzak aldarrikatzen duen mestizaiarako bilakaera nabari da. Inolako konplexurik gabe, musika elektronikoaren ur hotzetatik tropikoko berotasunera igarotzen da, ondoren ska bat eskaini, eta trash zein rock gogorrenaz baliatzeko. Musikari dagokienez beti bere garaikideen aurretik ibili den musikari honek anbiguotasunik gabeko mezua zabaltzen du. Horren lekuko dira lan honetan biltzen diren 80 testuak; hainbat gai sozial eta politikori buruzko iritzi eta konpromiso sorta. Euskararen aldarrikapena, drogen arazoa, terrorismoa eta kale borrokak tokia dute tentsioz beteriko errepertorioan. Bertan Euskadiko egoera politikoa zein Afrika eta Hegoamerikako gatazkak agertzen dira.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En