Gaiak

Ez duzu esan zarela...?

Tom, tom, esaten zuen beti, kanpai baten antzera, eta burua alde batetik bestera mugitzen zuen. Tomás deitzen zen, baina izen labur hori eta soinu trinko hori gustatzen zitzaizkion.

Bidaian zihoazen eta hegazkinera igotzean hegazkineko laguntzaileak ongi-etorria eman zien.

- Egun on - esan zien.

Tomek ez zuen erantzun, eta ondotik igarotzean lurrin sendoa usaindu zuen.

- Zergatik ez diozu ezer esaten? - galdetu zion semeak.

- Zer erantzun behar nion? Guri aupa esatearren bakarrik ordaintzen diote.

Aparatua ez zen oso handia, errenkaden ilara bikoitza z...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Tom, tom, esaten zuen beti, kanpai baten antzera, eta burua alde batetik bestera mugitzen zuen. Tomás deitzen zen, baina izen labur hori eta soinu trinko hori gustatzen zitzaizkion.

Bidaian zihoazen eta hegazkinera igotzean hegazkineko laguntzaileak ongi-etorria eman zien.

- Egun on - esan zien.

Tomek ez zuen erantzun, eta ondotik igarotzean lurrin sendoa usaindu zuen.

- Zergatik ez diozu ezer esaten? - galdetu zion semeak.

- Zer erantzun behar nion? Guri aupa esatearren bakarrik ordaintzen diote.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Aparatua ez zen oso handia, errenkaden ilara bikoitza zuen. Horietako bakoitzean hiru eserleku zeuden. Mutikoari eserlekua leihoaren ondoan izatea gustatuko zitzaion, eta handik aireratzea, etxe txikiak eta lainoak goitik ikustea, baina erdikoa eta korridorearen ondokoa egokitu zitzaizkien.

Mutikoa aitaren eta leihoaren ondoan zegoen pertsonaren artean eseri zen. Azken hori adineko gizona zen, behar den moduan jantzita zegoen eta ile gris ugari zuen, marrarekin orraztuta. Mutikoa esertzean, begirada lanbrotsua eskaini ziono, bizitasunik gabeko begiekin, baina ez zion ezer esan. Agian atzerritarra zen. Hegazkin batean inoiz ezin da jakin nor den atzerritarra eta nor ez, gutxi hitz egiten da eta.

Tomek poltsikotik betaurrekoak atera zituen eta hegazkineko laguntzaileak egunkari bat ekarri arte itxaron zuen. Ezin zuen luzaroan horrela jarraitu, urduri eta egitekorik gabe. Hegazkina aireratu zen eta mutikoa albokoarengana ahal zen guztia hurbildu zen, leihotik zerbait ikusteko. Ile grisa zuen gizonak begiratu, barre egin, ez zion ezer esan eta berriro ere burua amildegirantz bueltatu zuen.

Bozgorailuetatik taberna-zerbitzua iragarri zuten. Eguerdia zen, eta ordu horretan aita-semeek gosaria oin-puntetan zuten. Hegazkineko bi laguntzailek bazkarien orga metaliko handia bultzatu zuten. Agian arinegi igaro ziren eta Tomengana iristean orgaren ertzarekin eskuineko hankan kolpe txiki bat eman zioten. Emakume txikienak barkamena eskatu zion.

- Ez da ezer -esan zion berak.

Korridorean gora joan ziren.

Atzeko aldetik beste bi laguntzailek beste orga bat zekarten. Orga hori ere ez zen gelditu eta tarte on bat itxaron behar izan uten. Azkenean hurbildu iren, emakume laguntzaile bat ia lurreraino makurtu zen eta bazkaria zeukaten pakete batzuk atera zituen. Bitartean, beste emakumeak, gazteagoak eta erakargarriagoak, belarritako urdinekin, azpil batzuk eman zizkien zapi batekin, kaferako taza txiki batekin eta azukrea, esnea eta koilaratxoarekin.

Lehenengo bazkaria bazterreko bidaiariari eman zioten. Itxuraz pentsa zitekeena baino gose handiagoa zuela erakutsiz, bi ogitarteko txikiak zituen paketea hartu, ireki eta irentsi egin zituen. Azkenean haien txanda iritsi zen, eta bazkaria eman zieten. Urdaiazpiko eta gaztazko ogitartekoak ezin ziren jan.

- Zer nahi duzue edateko? - galdetu zuen emakume laguntzaileak irribarrez.

Emakume hau janarazi nahi digun urdaiazpikoa besteko faltsua da, pentsatu zuen Tomek.

Ardoa eta Coca Cola eskatu zituzten. Bazterreko bidaiariak ardo botila txiki bat ere nahi izan zuen. Belarritako urdinak zituen emakume laguntzailearen eskutik hartu zuen, tapoia kendu, plastikozko edontzian zerbitzatu eta tragu onak eman zizkion, ogitartekoak jaten zituen bitartean. Tomek urdailean zabor gehiago ez sartzea erabaki zuen baina leihoko gizonak ez zion ezeri uko egiten. Edontzia emakume laguntzailearengana hurbildu zuen mutilaren eta Tomen aurretik, eta emakumeak kafe koloreko likidoa zerbitzatu zion, plastiko zuriko katilutxoan. Katilutxoa txiki-txikia zen, eta helduleku txikia zuen. Berak azpilaren gainean jarri zuen, esnea zeukan ontzi txiki bat ireki zuen eta katilura isuri zuen. Kafesnera azukre anoa ere bota zuen. Jarraian koilaratxo moduan erabiltzen den plastikozko hagatxoa poltsatik atera, edontzian sartu, likidoa mugitu eta edan egin zuen. Sari moduan, korrokada txiki bat bota zuen, ia entzun ere ez egiteko modukoa.

Ia ordubete baino gehiago zeramaten hegan. Aparatua ez zen lurrean zegoenean baino gehiago mugitzen. Soinuarengatik bakarrik jakin zitekeen hegan ari zirela. Hegazkineko langileek azpilak jaso zituzten, bidaiariek oturuntza jateko erabilitako mahaiak tolestu zituzten eta zortzi mila metroko altueran lasaitu zitekeen guztia lasaitu ziren.

Tomek begiak itxita zituen, erdi lo zegoen, eta orduan leihoaren alboko bidaiaria entzun zuen, semeari pasatzen uzteko eskatzen. Begiak ireki zituen eta gizona zutik ikusi zuen eta mutikoa aulkian albait gehien atzeratzen, hankak tolestuz, gizonari leku gehiago uzteko. Gizonak pauso batzuk aurrerantz eman zituen eta Tomengana iritsi baino lehen, Tomek hankak korridorerantz tolestu zituen, altxatu gabe. Baina kanpora atera nahi zuen gizonari Tomen keinua ez zitzaion nahikoa iruditu, antza.

- Utzi pasatzen, mesedez! Ez al duzu ikusten itsua naizela? - esan zion ahots izoztuarekin.

Esaldia esateko modua hain gogorra eta ahotsaren bolumena hain handia izan ziren, inguruko bidaiariek Tomi aho-zabalik begiratu zioten, izaki gaixo hari eraso egin izan balio bezala.

Oso gainean zuenez, ezin zuen besterik egin. Eta, beraz, igaro arte itxaron zuen, mugitu gabe.

Denek pentsatuko dute ez diodala pasatzen utzi nahi izan, itsua denez!, pentsatu zuen. Horrelako baten aurrean inoiz ez dizute arrazoia emango. Eta hori, benetan itsua baldin bada. Itsua bada, nola ikusiko zuen ez zegoela pasatzeko leku nahikorik?

Gizona korridoretik joan zen. Semeak oso-oso baxu esan zion:

- Aita, entzun duzu zer esan duen? Itsua dela dio!

- Bada, bai, hala dirudi. Entzun dut.

- Bidaia osoa leihotik begira eman du eta!

- Baliteke leihotik begiratzea, baina iagian ez du ezertxo ere ikusi. Agian despistatzeko egingo zuen.

- Despistatu? Zertarako?

- Ez zaie gustatzen itsuak direla pentsatzea - esan zuen Tomek -. Batzuetan betaurreko ilunak janzten dituzte, inork haien begiak ez ikusteko. Haien begiek ez dute begiratzen, bizimodurik gabeko begiak dira, adierazgarritasun gabekoak. Badakizu, mutiltxo? Inori ez zaio gustatzen bere akatsak aurkitzea, horregatik ahal dugun guztia egiten dugu akatsak disimulatzeko.

- Leihotik begiratzen zuen - mutilak ez zuen amore ematen -, baina emakumeak eman dizkion gauzak ere ikusi ditu, eta mahaiaren gainean zeukana ere bai. Jan eta beste gauza guztiak pertsona arrunt baten moduan egin ditu.

- Ikasi egingo zuen - esan zuen Tomek -. Itsuek denborarekin gauza asko ikasten dituzte. Behin bat ezagutu nuen...

- Zure ustez benetan itsua da? - moztu zuen semeak.

Álvaro Gurrea

Álvaro Gurrea (Donostia, 1945) Bilbon bizi da 17 urte zituenetik. Bere bizitzaren zatirik nabariena publizitatearen munduan eman du, kartelak eta iragarkiak sortzen. Euskal Herriko Unibertsitatean 31 urtez irakasle gisa lan egin du, Gizarte Komunikazio Zientzietako Fakultatean, sormena sustatzeko ikasgaian. Idazle bezala, hiru liburu idatzi ditu eta hainbat artikulu argitaratu ditu egunkarietan.

Archivado En