Reportaje:GAIAK

Ganbaratik kontakizunean

'Etxegiroan' sareko ataria sortu du Maria Uriartek zaletasunez grabatu dituen kontakizunekin - Ehun ipuin eta poema inguru zintzilikatu ditu

Etxeko ganbaran, eta plazer hutsez. Horrela aritzen da Maria Uriarte bere bikotekide Tomasen laguntzarekin, gustuko dituzten ipuin, pasarte eta poemak grabatzen. Etxea egokituta dute zeregin horretarako, estudio txiki batekin eta erabat intsonorizatuta. Bertan aritzen dira "idazkiak ahots bihurtzen", bikotearen hitzetan. Hala ere, grabazio horiek teilatupean geratu ez daitezen, leiho berri bat zabaldu, eta www.etxegiroan.com ataria sortu dute. Helduentzako eta haurrentzako ehun grabazio baino gehiago zintzilikatu dituzte bertan, eta hilero eduki berriekin hornituko dute.

"Gustuag...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Etxeko ganbaran, eta plazer hutsez. Horrela aritzen da Maria Uriarte bere bikotekide Tomasen laguntzarekin, gustuko dituzten ipuin, pasarte eta poemak grabatzen. Etxea egokituta dute zeregin horretarako, estudio txiki batekin eta erabat intsonorizatuta. Bertan aritzen dira "idazkiak ahots bihurtzen", bikotearen hitzetan. Hala ere, grabazio horiek teilatupean geratu ez daitezen, leiho berri bat zabaldu, eta www.etxegiroan.com ataria sortu dute. Helduentzako eta haurrentzako ehun grabazio baino gehiago zintzilikatu dituzte bertan, eta hilero eduki berriekin hornituko dute.

"Gustuagatik eta gauza ederrak elkarrekin egiteagatik" aritzen direla dio bikoteak, eta grabazioak pilatzen joan ahala, besteekin ere partekatzeko premia sentitu dute. "Pena zen hori guztia gordetzea", dio Tomasek, "nonbait jarri behar genuen entzungai". Material franko zuten horretarako aukeran, aspaldi hasi baitziren zeregin honetan. Maria hasi zen lehenik grabazioak egiten, oparitan emateko eta dibertimendu gisa. "Orain dela hogei urte lanean deskubritu nuen grabazioen kontua", dio Mariak. "Ilobak ohean sartzen zirenerako, edota bestelako erabilpenetarako, kasetean grabatzen hasi nintzen, modu kaskar eta landu gabean". Zaletasuna bizi-bizi zuela ezagutu zuen Mariak Tomas, hamar urte geroago. "Soinu teknikari ikasketak egiten ibili zen Tomas, eta lagun bati oparitan emateko elkarrekin liburu bat grabatzen hasi ginen. Aurretik egindako grabaketak ere hartu zizkidan orduan Tomasek, eta horiek ere moldatzen hasi zen. Harrituta geratu nintzen egin zitekeenarekin, eta elkarrekin ipuinak grabatzeari ekin genion".

Etxean egiten dituzte grabazioak, gero sarean zintzilikatzeko

Aritzearen poderioz, gero eta sona handiagoa lortu dute. "Gure grabazioak non eros zitezkeen galdetzen ziguten askok, eta guk erosi ez, oparitan emango genizkiela esaten genien", kontatzen du Mariak. Eskutik eskura banatzeko grabazioez gain, bestelakoetan ere aritu dira. Grabazioak egiteko eskaintza ugari jaso dituzte, eta euskara elkarteentzako, argitaletxeentzako, edota irratietarako ere lanean aritu dira, adibidez. Hala ere, Etxegiroan atarian, plazer hutsez egindako lanak zintzilikatu dituzte soilik. "Lana beti lana da, eta zer edo zer gustukoa eta zaindua egin nahi baduzu, beste erritmo bat behar duzu", Mariak dioenez. "Kalitate handiagoko, eta nik neuk aukeratutako testuekin grabazioak behar nituen". Eta horiek jaso dituzte sarean, etxe giroan egindakoak.

Harrituta da bikotea atariak jaso duen harrera beroarekin, egunero hirurehun bisita baititu guneak, batez beste. Bisitari horietako askok esker oneko eskutitzak ere bidali dizkiete. "Oso berba ederrak eduki ditugu idazleen aldetik", dio Mariak. "Hizkuntza eskoletako, institutu eta haur eskolatako irakasle askok ere idatzi digute, gure materiala oso aproposa dela esanez". Gazteei zuzendutako material eskasia dagoela diote irakasleek, eta atariko grabazioak oso erabilgarriak zaizkie, laburrak eta ulerterrazak direlako. Ama direnek ere esker ona adierazi diete, baita atzerritik ere. "Diasporako euskaldunek ere idatzi digute, eta 25 herrialdeetara iritsi garena jakin dugu", azaltzen du Tomasek.

Zeregin horretan jarraituko du bikoteak. "Ez dugu inoiz bukatu nahi", dio Tomasek, "Juanito Oiartzabal mendizaleak bezala". Etxegiroan ataria hasiberria izan arren, beste proiektu batzuk ditu burutan bikoteak. Idazleekin eurekin grabazioak egin nahi dituzte, esaterako. "Idazlana idatzi zen lekura joan, eta idazleak testua irakurtzea nahi dugu", dio Tomasek. "Leku horrek magia du derrigorrez, idazlana hor sortu zelako, eta hortxe grabatzea oso berezia dela uste dugu". Ixiar Rozas idazlearekin grabaketak egiten ibili ziren, adibidez, eta Itziar Madina idazlearen etxean ere izan dira. Idazle gehiagorekin elkartzeko asmoa daukate, baina lehentasuna, beti ere, Etxegiroan proiektua izango da. "Etxegiroan proiektuan zentratuko gara oraingoz, eta gero hartuko dugu idazleen proiektua. Hala ere, idazleekin eta hitz egiten hasiko gara".

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En