Gaiak

Sokatik zintzilik dantzan

Kukai dantza taldeak 'SOK2' ikuskizun berria estreinatuko du martxoaren 12an Bilboko Campos Antzoki eraberrituan, Dantzaldia jaialdiaren baitan

Sokaren azken korapiloak askatzen ari da Kukai dantza taldea, hilabete eskas barru estreinatuko baitu SOK2 ikuskizuna. Egunero lau ordu entseatzen ditu taldeak, koreografiaren azken egokitzapenak egiteko, jantzien diseinua zehazteko, edo musikari hondarreko ukituak emateko, besteak beste. Bilboko Campos antzokian ikusiko da aurrenekoz martxoaren hamabian, Dantzaldia jaialdiaren baitan. Horrela, estreinaldia bikoitza izango da. Bost urtetako eraberritze lanen ondoren, martxoan zabalduko ditu ateak Campos antzokiak, eta Kukai dantza taldearen lan berria izango da programazioaren au...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Sokaren azken korapiloak askatzen ari da Kukai dantza taldea, hilabete eskas barru estreinatuko baitu SOK2 ikuskizuna. Egunero lau ordu entseatzen ditu taldeak, koreografiaren azken egokitzapenak egiteko, jantzien diseinua zehazteko, edo musikari hondarreko ukituak emateko, besteak beste. Bilboko Campos antzokian ikusiko da aurrenekoz martxoaren hamabian, Dantzaldia jaialdiaren baitan. Horrela, estreinaldia bikoitza izango da. Bost urtetako eraberritze lanen ondoren, martxoan zabalduko ditu ateak Campos antzokiak, eta Kukai dantza taldearen lan berria izango da programazioaren aurreneko ikuskizuna.

Zazpi dantzari eta hiru musikari arituko dira taula gainean ordu betez, eta soka ere presente egongo da. Eszenografiako elementu bat izateaz gain, dantzarako baliagarri ere izango da. Edertasun handiko ikuskizuna dela uste du Jon Maia Kukai dantza taldeko koreografo eta zuzendariak, eta hausnarketarako ere zabalik dagoela dio. "Piezak estetikoki edertasuna izango du, baina gogoetarako asko ematen duela uste dut. Ate asko irekita uzten dituela iruditzen zait, nahiko librea delako. Jendea gogoetara eramango du, baina oso bide desberdinetatik".

Gogoetarako gonbita luzatuko digun dantza ikuskizuna da

Soka proiektuaren bigarren emaitza da ikuskizuna. Izen bereko kalerako dantza ikuskizuna osatu zuen iaz taldeak, eta orain, areto barrura egin du jauzi. "EliraEI eta Kukai konpainiaren proiektu zabal bat bezala ulertu behar da Soka proiektua, sorkuntza, trebakuntza edo sentsibilizazioa bezalako atal ezberdinak hartzen dituena", dio Maiak. "Horren baitan sortu genuen iaz Soka ikuskizuna. Orain, horretarako landu genuen materiala garatzen joan gara, eta aretorako ikuskizun bat sortzea izan da ondorioa". Sokadantza dantza tradizionala jarraitzen du koreografiaren oinarria izaten, proiektuaren ardatza baita. "Gure inspirazio iturri nagusia da sokadantza, lanerako oinarria eta arrazoia".

EliraEi konpainiako Pantxika Telleriarekin batera ari da Jon Maia koreografiak osatzen, aurreko ikuskizunean bezala. "Dantza garaikidearen alorretik dator Pantxika, eta dantza tradizionalagotik nator ni. Bi mundu hauek bateratze horretan bakoitzak bere ikuspuntua dauka, baina oso ondo elkar txertatzen goaz. Piezan ere nabarmentzen da elkarlan hori. Nik uste, elkarlanean aritzeko bokazioa daukagula, eta horrek talde lana errazten du".

Musikak bere biziko garrantzia du SOK2 lan berrian. Ikuskizunerako propio idatzitako musikarekin arituko dira dantzariak. "Koreografia osatzen doan heinean, musika sortzen goaz. Elkar egokitzen doaz bi munduak, dantzarekin batera lantzen ari baikara". Iñaki Telleria zuzendari dutela, hiru musikari arituko dira zuzenean jotzen eszenatokian, kontrabaxua, harpa eta perkusioa, hain zuzen ere.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Dantzaldia jaialdiak behin baino gehiagotan gonbidatu du taldea, baina orain arte ezinezkoa izan zaie. "Azken edizioetan beti parte hartzeko proposamena egin digu Dantzaldiak jaialdiak, baina gure ikuskizunek bira zabala egiten dutenez, ezin heldu izan gara. SOK2 lan egokia zela ikusi genuen, eta foroa egokia zenez, bertan eskaintzea pentsatu genuen, zorretan ere baikinen".

SOK2 ikuskizunarekin lanean buru-belarri badabiltza ere, beste proiektuekin aurrera jarraitzen dute Kukai taldekoak. Sorgineta ballet musikatua estreinatu zuten urtarrilean EOS Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Hnuy illa iaz lan berri onenaren Max saria jaso zuen ikuskizunarekin ere biran jarraitzen dute, eta Soka ikuskizuna ere kalera eramango dute eguraldiak hobera egin ahala. "Azken urtean bat bestearen atzetik lotu ditugu proiektuak. Oso pozik gaude, ezaugarri oso ezberdinetako lanak egiten ari baikara".

Archivado En