Paperetik zeluloiderako jauzia

Euskal nobelen zinemarako egokitzapenak aztertu ditu EHUko ikerlari talde batek 'Euskal nobela eta zinema' liburuan - Bederatzi film aztertu dituzte

Hitza nola bilakatu den irudi. Hori aztertu du Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlari talde batek Euskal nobela eta zinema liburuan. 80ko hamarkadatik gaur egunerainoko euskal nobelen zinemarako egokitzapenak aztertu dituzte. Zortzi ikerlari aritu dira lanean, eta Jon Kortazar arduratu da koordinazioaz. "Ez dugu liburu historiko bat egin nahi izan, egokitzapenak nolakoak izan diren kontatu, baizik", azaldu du Kortazarrek.

Euskal literaturaren eta zinemaren arteko harremana bereziki emankorra izan da. Hala adierazi du Ibon Egaña ikerlariak. "Azken hiru hamarkadetan euskaraz edo E...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Hitza nola bilakatu den irudi. Hori aztertu du Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlari talde batek Euskal nobela eta zinema liburuan. 80ko hamarkadatik gaur egunerainoko euskal nobelen zinemarako egokitzapenak aztertu dituzte. Zortzi ikerlari aritu dira lanean, eta Jon Kortazar arduratu da koordinazioaz. "Ez dugu liburu historiko bat egin nahi izan, egokitzapenak nolakoak izan diren kontatu, baizik", azaldu du Kortazarrek.

Euskal literaturaren eta zinemaren arteko harremana bereziki emankorra izan da. Hala adierazi du Ibon Egaña ikerlariak. "Azken hiru hamarkadetan euskaraz edo Euskal Herrian egindako zinemari begiratzen badiogu, literaturarekin harreman handia dagoela ikusiko dugu. Idazle asko zuzendari lanetan aritu dira, eta beste askok hartu dute parte proiektuetan zuzenean, euskaraz egin diren film ugari nobeletan oinarritu baitira. Hartu eman hori oso estua izan da".

Eleberrien eta zinemaren arteko harremana oso emankorra izan da

Bi aro ezberdin bereizi daitezke ibilbide honetan. Horregatik, ikerketa bi ataletan banatu dute. 80ko hamarkadako filmak aztertu dituzte, alde batetik, eta azken hamarkadakoak, bestetik. Lehen atalean, Ramón Saizarbitoriaren Ehun metro (Kortazarrek aztertuta), Anjel Lertxundiren Hamasagarrenean, aidanez (Angel Errok), eta Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik Panpox? (Iratxe Retolazak) nobelen egokitzapenak aztertu dituzte. Bigarren atalean, Bernardo Atxagaren Zeru Horiek (Ibon Egañak) eta Obabakoak (Ur Apalategik), Joxean Sagastizabalen Kutsidazu bidea, Ixabel (Miren Billelabeitiak), eta Unai Elorriagaren SPrako tranbia (Harkaitz Canok) nobelaren egokitzapenak. Bi aro hauen artean ere kokatu daitezkeen Iñaki Zabaletaren 110. street-eko geltokia edo Anjel Lertxundiren Kareletik lanak ere analizatu dituzte. Azken idazle honen Zorion Perfektua, ordea, kanpo geratu da.

Bi aro hauen artean, ezberdintasun nabaria dagoelakoan da Kortazar. "Hasieran telebistarako egiten ziren filmak. Orain, berriz, pantaila handirako. Horregatik, ikusentzunezko lengoaiaren erabileran ere garapen bat ikusten da. Gainera, idazle kanonikoen aldaketa egon da. 80ko hamarkadan Saizarbitoria, Lertxundi eta Urretabizkaia ziren idazle kanonikoak. Azken hamarkadan, Lertxundik jarraitu arren, Atxagak protagonismo handia hartu du".

Guztietan, ordea, gaiak eta ikuspegiak errepikatu egiten dira, Egañaren hitzetan. "Tematikari begira, batzuetan ia ikuspegi antropologiko bat eskaintzen da, itsasoko edo baserriko bizimodua, adibidez. Beste batzuetan, indarkeria eta gatazka politikoa oso presente dago". Anitzetan nobelan jorratzen den gaia izaten da egokitzapena egiteko arrazoia, eta horregatik, errepikatzen dira gaiak, Egañaren ustez. Beraz, 30 urteotan oso nabaria izan da giro sozial eta politikoaren pisua. "Testuingurua areagotuago edo nobeletan baino esplizituago agertzen da filmetan, Zeru Horiek edo Kutsidazu Bidea, Ixabel pelikuletan bezalaxe. Nobelan ageri ez den testuingurua ere txertatu egin dute zenbait filmetan". Hala ere, eleberria nahiko fidel jarraitzeko joera dago, eta aldaketarik eginez gero, oso justifikatuta daudela dio Kortazarrek.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Konparaketa, testu literario eta testu filmikoetan oinarritu dute. Hala ere, ikuspegi diferenteetatik aztertu dituzte testuak. "Batzuek, ikuspegi narratologikotik heldu diote analisiari, hau da, egitura, aldaketa eta abar aztertu dituzte. Beste batzuek, berriz, garaiko sistemari eta garaiko zinemaren industriari jarri diote arreta, testuinguruak nola egokitzapenak baldintzatu dituen aztertuz", dio Egañak. Iazko Bilbaoko Arte eta Kultura ikastaroetan aritutako ikerlarien lanaren fruitu izan da. Euskal literatura garaikidearen azterketarako EHUren saileko bigarren alea da.

Archivado En