Reportaje:Gaiak

Bazen behin antzerkia

Haurrentzako antzerkiaren gakoak azaldu dituzte hiru gidoigilek

Nola kontatu haurrentzako kontuak? Hori izan daiteke haurrei zuzendutako teatroa idazten duten egileen erronka nagusia. Ze gai aukeratu? Nola jorratu gai horiek? Nola bihurtu ulergarri txikientzat? "Antzerkia ikusleari zuzentzen zaio, eta ikusleari adimen puntu bat suposatzen zaio, haur zein heldua izan", laburbildu du Markeliñe konpainiako arduradun Joserra Martinezek.

80ko hamarkadan sortua, konpainia horrek umeei zuzendutako lau lan taularatu ditu; horietan berriena Txitxarra eta inurria dela, Jean de la Fontaine idazle frantsesaren alegian oinarritua.

Markeliñerekin ba...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Nola kontatu haurrentzako kontuak? Hori izan daiteke haurrei zuzendutako teatroa idazten duten egileen erronka nagusia. Ze gai aukeratu? Nola jorratu gai horiek? Nola bihurtu ulergarri txikientzat? "Antzerkia ikusleari zuzentzen zaio, eta ikusleari adimen puntu bat suposatzen zaio, haur zein heldua izan", laburbildu du Markeliñe konpainiako arduradun Joserra Martinezek.

80ko hamarkadan sortua, konpainia horrek umeei zuzendutako lau lan taularatu ditu; horietan berriena Txitxarra eta inurria dela, Jean de la Fontaine idazle frantsesaren alegian oinarritua.

Markeliñerekin batera, ia 40 konpainiak jardun dute genero horretan euskaraz azken urteotan. Kasu gehienetan, gainera, lanen bertsio elebidunak ekoizten dituzte.

Walt Disneyri esker, generoko kode gehienak globalizatu dira
Ikuspuntu egokiarekin, edozein gai izan daiteke zilegi

Esparru horretan klasiko bihurtu da Gorakada konpainia bizkaitarra. Azaroaren 8an Irudimendeko hiria izenburuko lana estreinatuko du Abadiñon (Bizkaia), hainbat herrialdetako herri-tradiziotik jasotako ipuinak uztartzen dituen muntaia. "Bost kontinenteetako ipuinak bildu genituen lan hau sortzeko, amonek eta aitonek kontatutakoak", dio obraren gidoigile eta zuzendari Jokin Oregik. "Hiri imaginario batean kokatu ditugu ipuin horiek guztiak. Mestizaia bat sortu nahi izan dugu, ipuin tradizionalen bat egitea", erantsi du.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Haurren arreta bereganatzeko haien "interesak" zein diren jakitea ezinbestekotzat jotzen dute genero hau jorratzen duten autoreek. "Adibidez, handia izatea zer den, neska-mutilen arteko harremanak nolakoak izaten diren, ze jarrera izan, nola hitz egin, edo zein diren haien idoloak", azaldu du Agerre Teatroko zuzendari Maite Agirre antzezle eta antzerki-idazleak. "Hori guztia jasota, haurren konplizitatea eta arreta gureganatzen saiatzen gara", gehitu du egile honek.

Hain zuzen ere, Haur kabareta muntaia antzezten ari da Agerre Teatro azken hilabeteotan. Zuzeneko musikarekin erabiliz "jam-session-ak" egiten dituzte antzezleek antzokiko haurrekin. Gidoia idazteko, eskola bateko haurrekin denboraldi bat eman zuen Agirrek, haien "kezkak eta arazoak" zeintzuk ziren ikasi nahian. Azken aldi honetan datorren urteko urrian estreinatuko duten lan berri batean lanean ari da.

Hori bai, gai guztiak haurrentzat egokiak direla diote kontsultatutako egileek; baldintza bat besterik ez dute bete behar muntaiek: haientzat egoki den ikuspuntua eta tonua ematea lanari. "Argi dago zenbait sinbolori heltzerakoan, indarkeriarekin edo sexuarekin lotura dutenak adibidez, tratamendu berezia behar izaten dela. Baina behin hori eginda, edozein gai izan daiteke zilegi", argudiatu du Markeliñeko kideak.

"Ume baten buruan sartzea oso zaila egiten zait", esan du horren haritik Oregik. Bere esanetan, lan honetan irakurri eta ikasi egin behar da, haurren "gorabehera, benetako beldurrak eta buruhausteak zein diren jakiteko, adibidez nagusi izateko beldurra eta heriotzari beldurra". "Umeek oso modu zuzen batean jasaten dute beldur hori", gehitu du horren harira, "helduok, ostera, beldur horiei izkin egiten saiatzen gara. Horregatik txikiekin beste tratamendu bat eman behar diogu gaiari".

Azkenik, kulturaren globalizazioa tarteko, hemen sortutako lan bat beste muturreko haur batek uler dezakeela dio Garciak. "Adibidez, Korean izan ginenean, hemengo ia kode guztiak ulertzen zituzten. Zergatik? Walt Disney kontatu dituen ipuinak direlako".

Archivado En