Gaiak

Jai egunean

Porroak prestatzen trebea da nire laguna. Afal osteko lehenbizikoa egiten ari da adituen erraztasunarekin. Prest daukanean, probatzera emango dit berak hartu baino lehen. Eta, ohi bezala, porroak ez dit berebiziko efekturik eragingo, ez bada handik ordu batzura izango dudan buruko mina.

Behatzak paper puxkaren gainetik deabruaren arintasunarekin mugitzen dituen bitartean, bere jaioterrian pentsatzen jarri naiz. Extremadurako lautadak imajinatu ditut, noizbehinka zuhaitz ilunez tartekaturiko zabalgune anitz horiek. Txikitan eta gero nerabezaroan urtero joaten zen hara oporretan, baina ha...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Porroak prestatzen trebea da nire laguna. Afal osteko lehenbizikoa egiten ari da adituen erraztasunarekin. Prest daukanean, probatzera emango dit berak hartu baino lehen. Eta, ohi bezala, porroak ez dit berebiziko efekturik eragingo, ez bada handik ordu batzura izango dudan buruko mina.

Behatzak paper puxkaren gainetik deabruaren arintasunarekin mugitzen dituen bitartean, bere jaioterrian pentsatzen jarri naiz. Extremadurako lautadak imajinatu ditut, noizbehinka zuhaitz ilunez tartekaturiko zabalgune anitz horiek. Txikitan eta gero nerabezaroan urtero joaten zen hara oporretan, baina harrezkero uste dut ez dela gehiago itzuli. Hemengo paisaia eta giroan buru-belarri sartzea erabaki zuen une batetik aurrera, oraindik ere bere azalaren koloreak salatzen duen hegoaldeko jatorria ahalik eta gehien ezkutatuz.

Batera ikasten ari ginela, rock talde bat eratu zuen. Gogoan ditut artean ere kantu haien izenburu eta letra zati batzuk, Vital Kutxari egindako erasoaldi asmatu edo desiratu bat kontatzen zuena, esaterako. Gazte eta errebelde izateko bere grina beste hainbatek baino hobeto azaleratzen zuen garai hartan. Egia esan, orain ere horrela dela esango nuke, nahiz eta gauzak dezente baretu diren baita nire lagunaren kasuan ere. Askotan pentsatu izan dut beste nonbait anarkista edo trotskista izan zitekeela (oraindik ere trotskistarik balego), Gaztelan, eman dezagun, edota Asturiasen. Hemen, aldiz, aukeratzen joan zen lagun giroak berehala eraman zuen Gaztetxetik Batasunaren altzora. Alderdiaren zerrendetan sekula agertu ez bada ere, beti adierazi izan du halako sintonia bat eta, batzutan, erabateko adostasuna.

Behin, zoritxarreko gau batean, ertzain batzuek egurtu zuten. Besteren batekin nahastu zutela uste izan genuen denok. Bera, ordea, ez zen azalpen horrekin batere konforme gelditu. Gertaera hura salatzekoa zen, jakina. Hala ere, ez zuen egin. Abertzale sutsuen izpiritutik inoiz baino gertuago egon zen egun haietan. Gizaki baten hilketa txalotzeko gauza ez zen izango, baina, eztabaidatzen hasiz gero, berehala heltzen zien, argudio gisa, beste aldetik, hau da, etsaien lurraldetik, ustez zetozen erasoei.

Euskaraz ikasteko gogoa geroago joan zitzaion mamitzen. Hogei urte bete baino lehenagoko bere euskal oroitzapenik, behintzat, ez daukat. Azken boladan, berriz, maiz saiatzen da nirekin pare bat esaldi euskaraz gurutzatzen, besteen aurrean gure arteko konplizitate bereizgarri bat sortu nahian edo. Lauzpabost hitz baino ez dira izaten, beste gainontzekoa ederki menderatzen duen gazteleran esaten baitu.

Badakit inoiz ez duela ontzat hartuko nazionalismoei oro har, baina batez ere hemengoari, diedan gorrotoa. Zail egiten zaio euskaldun batengan halakorik ikustea, batez ere Madrilen gaiztakeria kontuan izanik. Alferrik saiatu naiz behin baino gehiagotan azaltzen besteen nazionalismoa gorrotatzeak ez duela meritu handirik, norberaren herrialdeakoa gaitzesteak eskatzen duela lan pixka bat.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Bestelakoan, beti izan ditugu antzeko gustuak: mendia, bizikleta, neska argalak. Gaztaroko gure abenturak grazia handiz kontatzen ditu, dagoeneko ahaztuta izaten ditudan pasarteak etorkizunerako berpizteko duen ahalmenaz baliaturik. Porroa erretzen joan den neurrian, gero eta alaiago dago. Neskalagunak duela urtebete aldegin zion. Oraindik ez du etxean berak nahiko lukeen konpainiarik. Baina horrek ez dio orain, itxura denez, axola handirik. Beste porro bat prestatzen ari da lehengo abiada beraz.

Gauaren triskantzak nabariak dira dagoeneko eta jendea hasi da sakabanatzen, bat baino gehiago etxeratzen. Bigarren porroa ere eskaini dit, baina ezetz esan diot oraingoan. Nahikoa daukat edandakoarekin. Sentipen batek, gainera, ez nau bakean uzten: badirudi berak sekula ez duela konprenituko nire pentsamoldea, ezta nik berea ere. Ez da, ordea, guztiz egia: dauzkan usteak eta portaera aski gardenak baitira, agian sinpleegiak. Egunsentiak zerbait piztu du bere begiradan. Baina esango nuke ez dela aldatuko.

Archivado En