Reportaje:Gaiak

Pantailarako zeruak

Aste honetan amaitu dute Atxagaren eleberrian oinarritutako lanaren filmatzea

Donostia eta zinea. Batak eta besteak elkarrekin bat egiten dute sarritan, baina euskarak oso leku txikia izan du jatorrizko bertsioetan. Ostegunean, bizi-bizi ikusi, entzun eta dastatu zuen zinea hiriak. Izan ere, bere kaleak Zeru horiek filmaren plato bihurtu ziren; Aitzpea Goenagaren gidaritzapean, pantailarako dekoratu bihurtu zituzten. Azken laneguna zuten. Jadanik, pelikula osoa grabaturik dago.

Bernardo Atxagak 1995ean idatzi zuen eleberria du oinarri lan honek. Espetxetik irten berri den etakide izandako emakume baten prentsamenduak eta barne-borrokak islatzen ditu, Bartz...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Donostia eta zinea. Batak eta besteak elkarrekin bat egiten dute sarritan, baina euskarak oso leku txikia izan du jatorrizko bertsioetan. Ostegunean, bizi-bizi ikusi, entzun eta dastatu zuen zinea hiriak. Izan ere, bere kaleak Zeru horiek filmaren plato bihurtu ziren; Aitzpea Goenagaren gidaritzapean, pantailarako dekoratu bihurtu zituzten. Azken laneguna zuten. Jadanik, pelikula osoa grabaturik dago.

Bernardo Atxagak 1995ean idatzi zuen eleberria du oinarri lan honek. Espetxetik irten berri den etakide izandako emakume baten prentsamenduak eta barne-borrokak islatzen ditu, Bartzelonatik Bilbora egiten ari den bidaian burura etortzen zaizkion burutazioak azaleratuz. Liburuaren arabera, Bilbo behar zuen, baina ekoizpen kontuak tarteko, pelikularen korapiloak Donostian izan du amaiera.

Más información

Gipuzkoako hiriburuan, tren geltokiaren inguruak eta Urumearen gaineko zubia bihurtu zituzten eskenatoki. Autobusa bertara iristen da eta bertatik irteten dira protagonistak: Irene (Nagore Aranburu), polizia (Joseba Apaolaza) eta serorak (Loli Astoreka eta Nadala Batista). Autobusa laga eta bidaia-lagunak agurtu ditu Irenek. Batzuek taxia hartuta alde egin dute; beste batzuk oinez doaz, eta denon erdian da Irene. Zerua lainoturik, ekaitzaren zain, ostegun arratsaldean, Gipuzkoako hiriburuko kaleetan barrena abiatu da. "Irene erabaki zaila hartu behar duen emakumea da, eta bizitza aldatu egin daitekeela frogatzen duena", Aranburuk.

Pelikula honetako lan talde zabalean, besteak beste, Joan Benet argazki-zuzendariak eta Ane Muñoz zinemagileak parte hartu dute. Lan nekeza izan dute, errekor guztiak hautsi omen dituztelako. Uztailaren 18an hasi ziren grabaketa lanak eta aurreko ostiral goizaldean amaitu zuten beharra. Ordu eta erdiko luzemetraia da, telebistarako egina. "Lan gogorra egin dugu, denbora laburrean", dio Goenagak. Orain muntaketa lanak egin beharko dituzte eta ikusi egin behar noiz pantailaratuko den, baina zuzendaria ez da "audientzien beldur".

Izan ere, hauxe da TVEk babesturik egin den lehen TV-movie-a. Compañía Vasca Audiovisual eta Kataluniako Factotum etxeek ekoiztu dute, eta TV3en babesa ere izan du.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

ETBrentzat hainbat lan egin eta gero, TVEk ekoizpen honekin emandako aurrerapausoa azpimarratzen du Aitzpea Goenagak. Zeru horiek euskaraz idatzita dagoenez, filmaren jatorrizko bertsioa hizkuntza honetan behar zuela defendatzen du. "Erdaraz izan balitz seguruenik Madrilgo aktorerk beteko lituzkete protagonista paperak, eta filmak beste espiritu bat izango luke", argudiatu du. Liburuaren argumentuari "fideltasunez" jarraitu dio. "Atxagak ezagutu zuen proiektua, materiala eman zidan eta askatasun osoz aritu naiz lanean", azaldu du. Garbi dauka filma ez dela "euskal gatazkaren beste ikuspuntua, bizitzan aldatzeko aukera badirela erakusten duen historia baizik".