Gaiak

Arrazoiaren ametsa

"Sola, en medio de los campos,

tierra adentro, ancha es Castilla.

Y está triste: sólo ella

no ve los mares lejanos.

¡Habladle del mar, hermanos!"

Castillaren bihotzean, itsasora iritsi nahi izateak eraginda, arrazoiak ametsa izan zuen: orografiak eta mendiek ezinezko egiten zutena errealitate bihurtzea.

Asmo horrekin, Kantauriko uretara ailegatzeko, XVIII. mendeko zenbait ilustraturi ubidea eraikitzea otu zitzaien, eragozpen guztien gainetik. Arrazoi ilustratuaren amets hura Castillako ubidea egitasmoan gauzatu zen, eta haren helburua "gizartearen sust...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

"Sola, en medio de los campos,

tierra adentro, ancha es Castilla.

Y está triste: sólo ella

no ve los mares lejanos.

¡Habladle del mar, hermanos!"

Castillaren bihotzean, itsasora iritsi nahi izateak eraginda, arrazoiak ametsa izan zuen: orografiak eta mendiek ezinezko egiten zutena errealitate bihurtzea.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Asmo horrekin, Kantauriko uretara ailegatzeko, XVIII. mendeko zenbait ilustraturi ubidea eraikitzea otu zitzaien, eragozpen guztien gainetik. Arrazoi ilustratuaren amets hura Castillako ubidea egitasmoan gauzatu zen, eta haren helburua "gizartearen sustapenean eta herriaren zoriontasunaren izenean" lurralde horrek jasaten zuen komunikazio eza saihesteko garraiabide egokia eraikitzea izan zen.

Raúl Guerra Garrido idazleak esfortzu prometeiko hura Castilla en canal saiakeran ezin hobeto adierazten digu, ingeniaritza lan erraldoi haren helburua Castillako nekazaritza-produktuei - gariari nagusiki- itsasora, Santanderko portutik, irteera zuzena ematea baitzen.

Erronka zientifiko hartaz 'Y alderantzikatu forma duen bide nabigagarria gelditzen da; Burgos, Palencia eta Valladolideko lurrak zeharkatzen dituen 207 kilometrokoa ubidea. Izan zitekeenaren metafora esanguratsuaz gain, egitasmo ilustratu haren lekuko modura, beste bi izen gelditzen dira: Antonio de Ulloa eta Agustín de Betancourt, zientziaren ekintza gogoangarri haren begirale mutuak, Castillako lautadaren muinean.

XVIII. mendean zehar hedatu zen Ilustrazioa izeneko irakaspenak uste zuen zapalkuntza, txirotasuna eta munduko zorigaitz guztiak ezjakintasunaren ondorio zirela. Baina egoera tamalgarri horrek bazuen irteerarik, heziketa egokia gai izango zelako -gizateriarengan ezagutzaren argia piztuz- oparotasuna eta zoriontasuna gizakien ondare bihurtzeko.

Asmo horren tresnarik egokiena ezagutza zientifikoa zen, adimenaren emaitzarik kuttunena. Zientzia naturalen paradigma pribilegiatu egingo da, haren baliagarritasuna arlo guztietara hedatuz, baita giza arazoak bideratzeko edo gure arteko liskarrei konponketa bilatzeko ere.

Bide bera jarraituz, Castillako ubidea amets ilustratuaren metafora bilakatzen da, giza adimen laiko eta arrazionalistaren une oroigarria. Horrela definitzen zuen Kantek ahalegin hau, 1784an: "Ilustrazioa, gizakiaren irteera da bere erruzko adingabetasunetik. Adingabetasuna, besteren gidaritzarik gabe nor bere adimenaz baliatzeko ezintasuna. Norberaren erruzkoa, adingabetasunaren zergatia ez datzanean adimenik ezean, nor bere buruaz besteren gidaritzarik gabe erabakitzeko gaitasun eta kuraiarik ezean baizik. Sapere aude! Ausart zaitez, zeure adimenaz baliatzen! Hona hemen ilustrazioaren esana".

Diderotek ere, 'philosophe' terminoaz Entziklopedian idazten duenean, filosofoa adin-nagusitasunera iritsi den gizakia dela esaten du, izaki arrazionala izateko zeregina bere gain hartu duen gizakia, alegia. Gizakiaren helburua bere kabuz pentsatzea da, hots, arrazional bilakatzea. Beraz, Ilustrazioak gizakiaren irudi prometeikoa oinordetzen eta goraipatzen du: naturatik eta jainkoengandik askatzeko jakinduriaren botereaz baliatzen den gizakiarena. Ilustrazioaren aurkako erreakzioa, hala ere, laster iritsiko zen.

Ilustrazioak ordezkatzen duen grina hori maisutasunez azaltzen digu Raúl Guerra Garridok aipatu saiakeran, gizakiaren adimen eraldatzailearen zorigaiztoa erakutsiz, beti aurkako indarrekin borrokan, idazlearen beste hainbat nobeletan agertzen den moduan.

Itsasoarekiko malenkoniak ilustratu haien gogoa berotu zuen eta amets egiteko aukera eman zien. Tamalez, epopeia zibil hura aurrera eraman zuen arrazoiaren sua gutxi batzuengan finkatu zen. Horregatik, saiakera eta bidaia guztian zehar gidatzen gaituen kontalaria, bukaeran, saminez agertuko zaigu: egia esan, beste herrialde batzuetan Lumières edo Aufklärung izan zirenak, gure artean "argi-dirdirak" baino ez baitziren izan.

Fromistako bidegurutzean, gainera, gure bideak beste betekin egiten du topo, erlijioaren eta sinesmenaren berri ematen digun Santiago bidearekin, alegia. Ez al da esanguratsua?

Archivado En