GAIAK

Kosmopolitismoa

Giza gertakarien ibilbidean herri bati beste batekin elkartuta egoteko izan dituen lokarri politikoak desegitea beharrezkoa zaionean, eta naturaren legeek eta natura horren Jainkoak eskubidea ematen diotenean munduko beste nazioen artean bereizita eta berdintasunez bere lekua hartzeko, orduan, gizateriaren adimenari zor zaion bidezko begiruneak herri horri eskatzen dio banantzera bultzatzen duten zergatiak aditzera eman ditzala". Horrela hasten zen 1776ko uztailaren 4an AEBetako ordezkariek sinatu zuten Independentzi Aldarrikapena.

Zergatiak zergati, herri baten iraupena historikoki erk...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Giza gertakarien ibilbidean herri bati beste batekin elkartuta egoteko izan dituen lokarri politikoak desegitea beharrezkoa zaionean, eta naturaren legeek eta natura horren Jainkoak eskubidea ematen diotenean munduko beste nazioen artean bereizita eta berdintasunez bere lekua hartzeko, orduan, gizateriaren adimenari zor zaion bidezko begiruneak herri horri eskatzen dio banantzera bultzatzen duten zergatiak aditzera eman ditzala". Horrela hasten zen 1776ko uztailaren 4an AEBetako ordezkariek sinatu zuten Independentzi Aldarrikapena.

Zergatiak zergati, herri baten iraupena historikoki erkidego politikoaren inguruan gauzatzen joan da, eta estatu-nazioa izan da horren paradigma nabarmenena. Gune politiko horren barruan herritargoa eraiki izan da, elkarrekin bizi direnen eskubide-arautegia ezarriz. Herritargoa, beraz, barnerantz gauzatu da, eskubide-arautegi berdina komunitateko partaide izatean baldintzatuz.

Garai bereko Virginiako Aldarrikapenari kasu egiten badiogu, hala zioen: "Gizaki guztiak askeak eta burujabeak jaiotzen dira eta zenbait eskubide dituzte". Ildo beretik, "Egia hauek begi-bistakoak direla baieztatzen dugu: gizaki guztiak berdinak jaiotzen direla; Kreatzaileak besterenganaezinezko zenbait eskubidez hornitu dituela; eta hauen artean bizitzarako

a, askatasunerakoa eta zoriontasunaren bilaketarakoa daudela (...)", esaten jarraitzen zuten Estatu Batuetako ordezkariek 1776ko uda hartan.

Ez dira bakarrak, eta Iraultza frantsesaren eta amerikarraren testuei begiratzen badiegu, laster ohartuko gara giza eskubideak justifikatzeko erabiltzen diren oinarriak ez direla abiatzen leku edo lurralde batean jaio edo bizi izateagatik, gizaki izatetik baizik. Giza eskubideen errespetua, hortaz, bizitza duina eramateko ezinbesteko baldintza bilakatzen da, eta herritargoaren aldarrikapen oro berdintasunean eta askatasunean funtsatzen dira.

Horretan datza pentsamendu liberalaren paradoxa: herritarren eskubideak gizakien eskubide modura defendatzen dituela, baina ez duela ametitzen gizaki guztiak herritar izan daitezkeenik (nahiz gizaki guztiek emigratzeko eskubidea dutela behin eta berriro defendatu).

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Habermas bezalako kantiarrek diote justizia arrazoitik sortzen dela, elkargoari eskaintzen zaion leialtasuna sentipenak eragiten duen bitartean. Edozein modutan ere, justiziaren izenean edo leialtasun hedatuaren ordez, lehenbiziko zirrara (zirkulu zentrokideen irudia erabiliz) aurrena familia eta gertukoekin, hurrengoa erkidego sozial eta politiko txikiarekin, ... gizateria osora iritsi behar luke. Hortaz, gure premiazko leialtasuna gizaki orok osatzen duten elkargorako izan behar luke, erkidego moralena gizateria osoak osatzen duena izango litzatekeelako. Hortik, komunitate nazionalak gaindituz, abertzaletasun kosmopolita batera iritsiko ginateke.

Baina herritargo kosmopolitak eszeptizismo eta errezelo franko sortzen du. Ezagunak dira, gainera, antzinatik kosmopolitismoari ezarri zaizkion eragozpenak, eta eztabaida horrekin unibertsaltasuna eta testuingurua defendatzen duten jarreren artean dagoen lehia eraberritu baino ez da egiten.

Kosmopolitismo abstraktuegiak ez du ahalmenik eta eragingarritasunik kohesio sozialerako, baina agertu nahi den kosmopolitismoa bateragarria da tamaina txikiagoko erakundeekin (estatuekin, esaterako, nazio, herrialde edo udal mailako beste instituzioekin batera), antolaketa horiek beharrezkoak direlako arazo ugariri irtenbidea bilatzeko. Azken finean, eskubideen sistema unibertsal batez dihardut, eskubide demokratiko kosmopolitaz, alegia.

Edozein modutara ere, garrantzitsuena herritargo ireki batez aritzea litzateke, hau da, testuingurua kontuan hartzen duen unibertsaltasunetik abiatuta, herritar guztien askatasunei eta berdintasunari aukera emango liekeen jarrera emankorraz. Beharbada, orduan, kaltetuenen aldeko elkartasuna bultzatuko luketen jokabideak areagotuko lirateke eta mundu mailako herrixka eraikitzeko partehartze aktiboaren aldeko portaerak gehituko.

Archivado En