Crítica:LIBURUAK | Gaiak

Ikarak eta edertasuna

Aspaldi irakurri dudan liburu ederrenetarikoa da Felipe Juaristiren Begi-ikarak. Egia da liburu ederrak argitaratu direla gure artean azken urteetan, baina bide sinbolistaren aldean epe luzean egin den saiakerarik interesgarrienetakoa ikusi dut hau.

Beltzaren eta heriotzaren aurrean jarrita, egileak barne esplorazio esanguratsua eraman du aurrera. Dirudienez, itxaropena galtzen denean hasten dira honelako irudiak hazten, baina hizkuntza poetikoa ez da soilik begien ikararen barrenean dagoena bizitzea, baizik ere hori hizkuntza bihurtzea.

Hiru ezaugarriren inguruan eraiki d...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Aspaldi irakurri dudan liburu ederrenetarikoa da Felipe Juaristiren Begi-ikarak. Egia da liburu ederrak argitaratu direla gure artean azken urteetan, baina bide sinbolistaren aldean epe luzean egin den saiakerarik interesgarrienetakoa ikusi dut hau.

Beltzaren eta heriotzaren aurrean jarrita, egileak barne esplorazio esanguratsua eraman du aurrera. Dirudienez, itxaropena galtzen denean hasten dira honelako irudiak hazten, baina hizkuntza poetikoa ez da soilik begien ikararen barrenean dagoena bizitzea, baizik ere hori hizkuntza bihurtzea.

Hiru ezaugarriren inguruan eraiki du liburua. Lehenik, txikitasunaren aipamena, txikia eta xumea bat batean galduz eta desagertuz doalarik: "hegan egin du txoriak / eta ortzadarra eraman. / Ilun geratu da basoa". Bigarrenez, musikaren eta oroimenaren agerpena, liburuan musika baten oihartzuna jartzen duen errepikapena. Hiru aldiz idazten da liburuan izenburu bereko poema: "Rembrantek infinitua nahi du pintatu". Bai infinitua pintatu jakinda ere ezinezkoa izango zaiola, infinitua ez delako harrapatzen: "Baina ihes egiten dio". Hasieran, erdi aldean eta bukaeran kokatzen diren hiru poemok egitura eta zentzua ematen dizkiote lanari. Azkenekoz, hitz laburra dago, esaldi sententziala, errefrauaren indarraz agertzen den pentsakizuna. Bibliaren usaina darie, eta lehendik ere errefrauen antzeko esaldi borobilez poesia idatzitakoa bada ere Juaristi, oraingoan areagotu egin du tendentzia.

Felipe Juaristi: Begi-ikarak. Erein. Donostia. 2004. 84 orrialde.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En