Gaiak

Zutabegintzaz

1.-Euskal zutabegileak ahal duen guztia egingo du bere zutabea betirako mantentzeko. Dekalogo honetan benetako printzipio saihestezinik badago, hauxe da: ez da zutabea galdu behar, eta are gutxiago utzi; gainontzeko guztia bigarren mailakoa da.

2.-Egunkari edo aldizkari bateko zutabegile ailegatu berriak hutsik gabe egingo duen aurreneko gauza agur-artikulu bat idaztea da, ematen zaion aukera eskertuz eta irakurleei diosalik beroenak bidaliz. Ez da askoz ere gehiagoz idatzi behar lehenengo aldi horretan. Irakurleari, noski, bost axola zaio, gehienetan, zutabegilearen agurra, baina, jaun...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

1.-Euskal zutabegileak ahal duen guztia egingo du bere zutabea betirako mantentzeko. Dekalogo honetan benetako printzipio saihestezinik badago, hauxe da: ez da zutabea galdu behar, eta are gutxiago utzi; gainontzeko guztia bigarren mailakoa da.

2.-Egunkari edo aldizkari bateko zutabegile ailegatu berriak hutsik gabe egingo duen aurreneko gauza agur-artikulu bat idaztea da, ematen zaion aukera eskertuz eta irakurleei diosalik beroenak bidaliz. Ez da askoz ere gehiagoz idatzi behar lehenengo aldi horretan. Irakurleari, noski, bost axola zaio, gehienetan, zutabegilearen agurra, baina, jaun-andreak, gaiak ez daude soberan eta onartu behar da betelan gisa oso ondo funtzionatzen duela.

3.-Zutabegileak ez luke bere komunikabidearen ildoaren eta, batik bat, irakurleriaren gehiengoaren usteen aurka joan daitekeen artikulurik idatzi behar; hala, Berria-n ez da komeni abertzaletasunaren aurka aritzea, ezta Gara-n ETAren aurka, ezta Europaren aurka EL PAÍSen, eta are gutxiago Ibarretxe Plana edo trikitixa kritikatuz Deia-n. Zutabegilea ahalik eta molestia gutxien eragiten saiatuko da beti.

4.-Gaia edozein izan daiteke: onartu zenetik intelektualek futbolaz lotsatu gabe idatz zezaketela, dena da libre. Hori bai, gai fribolo bat ukituz gero (liposukzioak, UVA izpiak, tuning-a...) ez da inolaz ere sakondu behar: azalean geratuko da zutabegilea, eta ez da haratago joaten ahaleginduko. Sakontzeko badaude Euskara (hots, Euskararen Kanpo-Etsaien eraso doilor-etengabeak), Gure Gatazka Eternala edota Inperialismo Espainiar-Estatubatuar-Indoeuroparra (gaitz guztien iturburu) bezalako gai potoloak.

5.-Hori bai: gai potolo bat aztertzean, ahalik eta interes eta orijinaltasun txikiena lortzen saiatuko da zutabegilea; arlo horretan gehiegi nabarmentzea ez da ona. Izan ere, hein handi batean, gauza berberez modu berberean idazteko artea da zutabegintza.

6.-Moralina eta sermoia bizitzako arlo gehienetatik nahiko alboratuta dauden arren, zutabegileak ez du ahaztuko genero honetan ondo baino hobeto onartzen direla oraindik ere. Alegoriak eta parabolak, beraz, oinarrizko lehengaiak izango dira zutabegilearentzat; izan ere, parabola bistosoa baldin bada, berdin dio transmititu nahi den mezuarekin zer ikusirik duen ala ez. Edonola ere, eta badaezpada, zutabegileak beti utziko du argi zein zen artikuluaren moraleja.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

7.-Zutabegileak beti gogoratu behar du norberari gertatzen zaiona izugarri inportantea dela: zutabearen abiapuntua eta are helmuga izango da haren bizitza pertsonala. Horregatik zutabegilea beti saiatuko da irakurleari egin dituen bidaien, antolatu dituen kongresuen, parte hartu duen sinposioen eta izan dituen elkarrizketa guzti-guztien berri zehatza ematen: autopropaganda ez da sekula deskuidatu behar.

8.-Bigarren ataleko agur-zutabeari buruzko gauza bera esan daiteke despedida-zutabeaz: hilabete, urte edo mendeetan zehar okupatutako tartea abandonatzera behartuta egonez gero (Jainkoak nahi ez dezala!), ez dago zertan burmuinak erre azkeneko zutaberako motiboa topatzeko: agur esateko erabiliko du zutabegile (kasik) ohiak, eta kito. Okasio horretarako, gainera, ahalik eta artikulu gatzgabeena egiten ahaleginduko da zutabegilea.

9.-Edozein modutan, euskal zutabegilea ez da gehiegi arduratu behar horretaz, despedida-zutabearen erabilgarritasuna ez baita komunikabide batetik kaleratzeko zorian daudenen ondarea soilik (ezta diosalazkoa ailegatu berriena ere), zutabegile ororena baizik: udan egunkariek nabarmen mehetzen dutenez iritzi-saila, oporren aurreko azkenekoa despedida-zutabea izan daiteke inolako arazorik gabe, eta opor osteko lehenengoa diosalazkoa noski. Berdin dio medio guztiak aldi berean agur-zutabeez betetzen badira, aste betez gutxienez: irakurleak jakinaren gainean daude, eta denbora horretan ez diote gehiegi erreparatzen iritzi-sailari.

10.-Zutabegileak ez du bere zutabeetan ironiarik txertatuko (anbiguoa gerta daiteke), ez du fikziorik erabiliko (irakurlea konfunditu dezake) eta, batez ere, ez du metazutabegintzarik egingo (salbu eta agur-zutabeetan, noski: horietan, beldurrik gabe!); are gutxiago, zutabegintzari buruzko dekalogorik plazaratuko (auskalo zer arraio eman nahi du aditzera eta halako zerbaitekin).

Archivado En