Gaiak

Kalitatea helburu Txirri, Mirri eta Txiribitonen azken diskoan

Haien kantu asko euskaldunon txikitako altxor bihurtu dira. Baina Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoek harantzago jo nahi izan dute Altza, Pelipe! diskoan, Euskal Telebistako Triki-traka trikitron saioan ezagutarazi dituzten hamar kantu berri bildu dituztelarik.

Hiru artista hauek 32 urte emanak dituzte haurrentzat lanean. Hasiera-hasieratik, kalitatezko produktuak egitea izan dute helburu, baina bilduma honetan, inoiz ez bezala ahalegindu dira kategoriako disko bat osatu nahirik. Haurrek Txirri goitizenaz ezagutzen duten Jose Ignazio Ansorenaren esanetan, "gaur e...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Haien kantu asko euskaldunon txikitako altxor bihurtu dira. Baina Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoek harantzago jo nahi izan dute Altza, Pelipe! diskoan, Euskal Telebistako Triki-traka trikitron saioan ezagutarazi dituzten hamar kantu berri bildu dituztelarik.

Hiru artista hauek 32 urte emanak dituzte haurrentzat lanean. Hasiera-hasieratik, kalitatezko produktuak egitea izan dute helburu, baina bilduma honetan, inoiz ez bezala ahalegindu dira kategoriako disko bat osatu nahirik. Haurrek Txirri goitizenaz ezagutzen duten Jose Ignazio Ansorenaren esanetan, "gaur egun, haurrentzat egiten diren disko asko saltzeko asmoz plazaratzen dira nagusiki. Badirudi dena baimenduta dagoela, eta aski dela testu egokiak eta musika alaiak sartzea, baina gure ustez, hori bezain inportantea da maila eta kalitate oneko interpretazioak eta moldaketak egitea".

Horretarako, Txirri, Mirri eta Txiribitonek Joserra Senperenaren laguntza izan dute moldaketa-lanetan, bai eta tronpeta, baxua, gitarra, saxofoia eta beste intrumentu askotan maisu handien kategoriara heldu diren musikarien sostengua ere. "Profesional handiak dira guztiak", Ansorenaren iduriko.

Aurreko disko batzuk ez bezala, Altza, Pelipe! haur txiki-txikiengan pentsatuz gauzatu da. "Gure publikoa 10 eta 12 urte tarteko neska-mutilak dira normalean, baina disko honen bitartez, adin horretatik beherago dauden haurrengana iritsi nahi izan dugu".

Txirri, Mirri eta Txiribitonek lan ugari plazaratuak dituzte,140 kantu, 17 disko, hamar ipuin, animaziozko film labur bat eta bi komiki. Horrez gain, 1.000 ekitaldi baino gehiago eskaini dituzte.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En