Gaiak

Julen Gabiria hiri imaginarioaz mintzatuko da Galeuscan

Julen Gabiriari egokitu zaio aurtengo Galeuscari azken puntua jartzea. Horretarako, literaturaren zokondorik ezkutuenak arakatzen dituen hitzaldia eskainiko du bihar goizean Ourenseko Lizeoan. Kale bi eta mila kale-zulo hiri imaginarioan da idazle bizkaitarrak hitzaldi honetarako aukeratu duen izenburua.

Esaldi bakar batean laburbildu du izenburu horren azpian garatu nahi duen tesiaren ardatza: "Literaturan agertzen diren hiriak, batzuk egiazkoak dira, eta beste batzuk fantasiazkoak, baina hiri imaginarioak dira guztiak literaturaren alorrean, irakurleek hiri erreal bihurtzeko za...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Julen Gabiriari egokitu zaio aurtengo Galeuscari azken puntua jartzea. Horretarako, literaturaren zokondorik ezkutuenak arakatzen dituen hitzaldia eskainiko du bihar goizean Ourenseko Lizeoan. Kale bi eta mila kale-zulo hiri imaginarioan da idazle bizkaitarrak hitzaldi honetarako aukeratu duen izenburua.

Esaldi bakar batean laburbildu du izenburu horren azpian garatu nahi duen tesiaren ardatza: "Literaturan agertzen diren hiriak, batzuk egiazkoak dira, eta beste batzuk fantasiazkoak, baina hiri imaginarioak dira guztiak literaturaren alorrean, irakurleek hiri erreal bihurtzeko zain". Egiazko ala fantasiazko hiriez baliatzeak dakartzan abantaila eta desabantaila guztiak gora-behera, "muga zehatzik gabeko hiri hibridoa" erabiltzea gomendatzen du, "plano batetik bestera salto egitea errazten baitu".

Trikimailu horretaz baliatu zen Hor goitik itsasoa ikusten da izenburuko idaztean, Mussoliniren garaiko Italian girotutako eleberria.

Gabiriarekin batera, Xavier Queipo eta Joan Agut idazleek Hiri utopikoak, amestuak eta etorkizunekoak izenburuko mahainguru honetan parte hartuko dute, Galizia eta Kataluniako literaturen ikuspuntua plazaratzeko asmoz.

Idazleen elkartea

Galeuscaren XXI. edizioa dela eta, Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) ordezkaritza zabala bidali du hiria eta hitzaren arteko harreman literarioak aztertzeko. EIEk eta katalanezko eta galizierazko idazleen elkarteek urtean behin antolatzen dituzten topaketa hauen helburua hiru literaturen errealitate desberdinak ezagutarazi eta esperientziak trukatzea da, sorkuntza prozesuan gerta daitezkeen arazoei aterabide bateratua emanez. "Topaketa hauei esker, diglosia egoeran bizi diren hiru literatura hauen arteko zubiak eta lankidetza-sareak sendotzen dira, idazleen arteko harremanak sustatuz", azpimarratu du EIEko lehendakari Tere Irastortzak.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Biltzarrak Ourense hiria hartu du abiapuntutzat, ezinbesteko erreferentzia bihurtu baita Galiziako literatura eta kulturaren bilakaeran. Bertan egingo dira gaurko programatuta dauden ekitaldi nagusiak. Goizean, Arroztasuna nola sortzen den: munduko hiriak galizar, katalan eta euskal literaturatik abiaturik gaia jorratuko dute Lizeoan. EIEren aldetik, Jon Abril eta David Tijero Shanghai eta New Yorken gainean mintzatuko dira. Arratsaldean, berriz, Galeusca: antologia poetikoa (1990-2003) liburua aurkeztuko dute Auriense Kafean, eta jarraian, Tere Irastortzak eta Gerardo Markuletak errezitaldi poetiko batean parte hartuko dute. Atzo, Allariz herriko udaletxean bildu ziren Galeuscako kideak hirien irudi literarioak arakatzeko. Urtzi Urrutikoetxeak Bilboko mikrokosmosa deskribatu zuen bertan.

Archivado En