Maisu handi baten oroimenez

Euskal unibertsitate publikoak erreferente akademiko garrantzitsua galdu zuen joan den igandean, irailak 26. Manuel Agud Querol irakaslea, EHUren sustatzaile eta euskararen ikertzaile amorratua, Donostiako bere etxean hil zen, 90 urte zituela.

Manuel Agud Argentinan jaio zen 1914an, eta 14 urte zituela, familiaren sorterrira itzuli zen, Zaragozara. Hango unibertsitatean Irakasle Ikasketak eta Filosofia eta Letretan lizentziatu ondoren, Bartzelonako Menendez Pelayo Institutuan eskolak eman zituen. 1943 urtean, Greko katedra lortu zuen Santanderren, eta hurrengo urtean, Hizkuntza eta Lite...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Euskal unibertsitate publikoak erreferente akademiko garrantzitsua galdu zuen joan den igandean, irailak 26. Manuel Agud Querol irakaslea, EHUren sustatzaile eta euskararen ikertzaile amorratua, Donostiako bere etxean hil zen, 90 urte zituela.

Manuel Agud Argentinan jaio zen 1914an, eta 14 urte zituela, familiaren sorterrira itzuli zen, Zaragozara. Hango unibertsitatean Irakasle Ikasketak eta Filosofia eta Letretan lizentziatu ondoren, Bartzelonako Menendez Pelayo Institutuan eskolak eman zituen. 1943 urtean, Greko katedra lortu zuen Santanderren, eta hurrengo urtean, Hizkuntza eta Literatura Grekoaren katedra Donostiako Peñaflorida Institutuan. Garai hartan, emaztea ezagutu eta Donostia aldera etorri zen bizitzera.

Franco hil ondorengo urteetan, euskal unibertsitatea sortzeko konpromisoa bereganatu zuen Agud Querol irakasleak. Makina bat artikulu idatzi zuen gai honetaz Euskal Herriko egunkarietan, kultura hizki larriz idatzi beharreko zerbait zela uste baitzuen, gizartearen gizatasun eta heldutasunaren adierazgarria, alegia.

Konpromisoa

Manuel Agud Querolek euskara ikasi zuen Donostiako Ateneoan, Koldo Mitxelena irakasle zuela. Ez zuen lortu inoiz euskaraz egiteko gauza izatea, baina ezin hobeto deszifratu zituen hizkuntzaren barruko sekretuak. Euskararen aldeko konpromisoa azken muturreraino eraman zuen 1976an, Peñaflorida Institutuko zuzendaria zelarik; ikasleentzako euskara ikastaroak antolatu baitzituen.

Donostian finkatu eta berehala, orduko kultur erresistentziarekin bat egin zuen. 50eko hamarkadaren hasieran, Antonio Tovarrek euskararen hiztegi etimologikoa egitea proposatu zion Koldo Mitxelenarekin batera. Helburua, euskararen etimologiaz eta hitzen jatorriaz argitaratutako guztia corpus bakar batean biltzea zen.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Julio Urkixo Euskal Filologi Mintegiaren babespean, Manuel Agudek 40 urte baino gehiago eman zituen, Koldo Mitxelenarekin eta Antonio Tovarrekin elkarlanean, euskal hitzen jatorria argitu nahian.

Duela 26 urte, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Historia eta Geografia Fakultateak doktoratu zen. 64 urte zituen orduan, eta tesirako, katiluak eta beste eratako ontziak izendatzeko euskal hitzen azterketa egin zuen, bizimodu aldaketak eta inguruko hizkuntzek euskarari egindako mailegu linguistikoak uztartuz.

EHUk urrezko domina eman zion Manuel Agudi unibertsitate publikoaren alde egindako lanaren eskerronez, eta iazko urtarrilean, Alfontso X.a Jakintsua Ordena Zibilaren Gurutze Handia jaso zuen Hezkuntza ministroaren eskutik.

Archivado En