Gaiak

Zirrara

Gertakari zenbaiten aurrean zirrara baino ez da sortzen. Bat-bateko inpresioa da. Halakoetan ez dago diskurtsorik, sarritan hitzen bidez sentimenduak estaltzea hain gustuko dugun arren.

Egunotan ere zirrara nagusitu zaigu. Baina, gorputz zatikatuen gordintasunaren parean, edo telefono mugikorrak hilotzei deika ari direla entzutean, edo garrasia isiltasunean itotzen denean, edo erantzunik gabeko galderak ahoz-aho dabiltzanean, edo inpotentziaren erresuman murgiltzen garenean, ba al dago beste erreakziorik?

Horrelakoetan, jarrera gizatiarrena inguruan susmatzen den mina konpartitze...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Gertakari zenbaiten aurrean zirrara baino ez da sortzen. Bat-bateko inpresioa da. Halakoetan ez dago diskurtsorik, sarritan hitzen bidez sentimenduak estaltzea hain gustuko dugun arren.

Egunotan ere zirrara nagusitu zaigu. Baina, gorputz zatikatuen gordintasunaren parean, edo telefono mugikorrak hilotzei deika ari direla entzutean, edo garrasia isiltasunean itotzen denean, edo erantzunik gabeko galderak ahoz-aho dabiltzanean, edo inpotentziaren erresuman murgiltzen garenean, ba al dago beste erreakziorik?

Horrelakoetan, jarrera gizatiarrena inguruan susmatzen den mina konpartitzea eta elkartasuna eskaintzea baino ez da izaten. Eta hau gehienetan ematen da, egungo gizabanakoak inoiz baino indibidualistagoak, berekoiagoak eta autointeresatuagoak garela dirudien arren. Oraindik, hala ere, badugu min hori konpartitzeko gaitasuna, iraindutako eta zigortutako gizakiengandik gertu sentitzeko duintasuna, eta, are garrantzitsuagoa, guk geuk min eta apalkuntza hori ez eragiteko borondatea.

Baina joera hau ez datorkigu giza naturatik, giza izaerarik, edo arrazoimen unibertsalean sortutako kategoria berezitik. Rortyk dioen bezala, guztia kontingentea da, eta ez dugu zertan etikaren edo politikaren justifikazio sendoak bilatzen aritu behar, horrelakoetan, giza etorkizun hobea lantzeko asmoa nahiko litzateke. Gure gaitasuna besteen larruan jartzeko posibilitatean gauzatzen da (grekoek, horri, enpatia deitzen zioten), elkartasuna gero eta gehiago garatzeko dugun ahalmenean oinarrituz.

Helburua gutasun sentimendua ahal dugun bezainbat hedatzen joatea da, besteekin ditugun antzekotasunez jabetzen ahalegintzea, orain duguna baino elkartasun sentimendua zabalagoa eraikitzea, hain zuzen. Horrela, Rortyren adibidea jarraituz, lehendabizi ondoko haitzuloko familia gutakoa egingo dugu, ibaiaren bestaldeko tribua gero, mendiaren bestaldeko tribu-multzoa ondoren, edo itsasoaren bestaldeko fedegabeen taldea beranduago. Besteen mina eta apalkuntzaren aurrean, zenbat eta zirkulu zabalagoak praktikatu, orduan eta bestetzat jotzen ditugun pertsona gehiago gureganatuko ditugu.

Gertakari zenbaitek zirrara sortzen digu, esan dut hasieran, baina handik egun batzuetara arrazoiaren bidez guztia azaldu ondoren, dena kontrolpean jartzea lortzen dugu. Hortaz, prest gaude hurrengo ezustekorako, espero ez dugun ezer berriro gerta ez dadin. Gainera, arrazoizko gizakion legeari jarraituz, bide horretatik jotzen dugun bakoitzean, gure ustezko izaera pribilegiatuarekin bat gatozelakoan gaude, eta, horrenbestez, lasaitasun ederra hartzen dugu.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Baina, arrazoiaren indartze horrekin, zirrara piztu zigun sentimenduaren ahultzea dator. Ziurrenik berriro ere gertaeraren batek zirrara eragingo digu, baina ahulagoa izango da oraingoan, eta lehenago pasatuko zaigu. Agian, egunen batean, ezerk ez digu jadanik barrenak astinduko. Dena ulertuko dugu, baina ez gara ezer sentitzeko gai izango. Gure iparrorratz nagusia kalkuluarena izango da, afektibitate oro oztopotzat jotzen dugunaren adierazpena.

Hori gizateriaren aukera bat izan daiteke, arrazoiaren ametsa, nahiz eta arrazoiaren ametsak munstroak sortzen dituela ongi jakin. Beharbada ere, beharrezkoak dira horrelako saiakerak bidean galtzen ari garenaz jabetzeko, edo hutsegitetik soilik ikasten dugula behin eta berriro ohartzeko.

Beste bidea, ostera, maiz zokoratu nahi dugun sentimendu horren aldeko apustua egitea litzateke, besteen sufrimendua eta zapalkuntza bizitzera eramaten gaituen zirrara jasaten ausartzera. Badakigu ez dela gozoa, baina besteengana, desberdinengana hurbiltzen gaitu, beste horiek irudikatzen eta ezagutzen erakutsiz.

Alde honetatik, gutarikotzat jotzen dugun taldea ahalik eta handiago izateko esperantzak badu zentzurik, gero eta jende gehiagorekin, gero eta elkartasun gehiago lortzeko aukera landuz. Ez dut dudarik halako jarrerek aurrerapen moral handiagoa ekarriko luketela, eta horretarako, hezur-haragizko pertsonen bizi-minetara hurbiltzen dizkiguten istorioak filosofia liburuak baino baliagarriagoak direlakoan nago.

Archivado En