LIBURUAK | Gaiak

Txinako olerkiak

Du Fu, Wang Wei, Li Bai: Tang dinastiako hiru olerkari txinatar. Egiguren idazlea, Zumeta pintorea, Senperena musikaria: hiru euskal artista. Eta haren hitzen eta hauen gogoen arteko ezkontza dugu Mandarin dotore, Gaztelupeko Hotsak etxeak ateratako proiektu borobil baten emaitza ederra. Liburu eta diskoa batera agertuz hainbat lan argitaratu dira gure artean, baina honelakorik gutxi ezagutzen dira.

Hiru ahalegin desberdin dira lanean ari direnak, baina helburua garbi lortzen dutenak. Agian, guri Egigurenen lana begiratzea eta irakurtzea tokatzen zaigu hemen, eta adierazi beharko...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Du Fu, Wang Wei, Li Bai: Tang dinastiako hiru olerkari txinatar. Egiguren idazlea, Zumeta pintorea, Senperena musikaria: hiru euskal artista. Eta haren hitzen eta hauen gogoen arteko ezkontza dugu Mandarin dotore, Gaztelupeko Hotsak etxeak ateratako proiektu borobil baten emaitza ederra. Liburu eta diskoa batera agertuz hainbat lan argitaratu dira gure artean, baina honelakorik gutxi ezagutzen dira.

Hiru ahalegin desberdin dira lanean ari direnak, baina helburua garbi lortzen dutenak. Agian, guri Egigurenen lana begiratzea eta irakurtzea tokatzen zaigu hemen, eta adierazi beharko genuke edertasuna mugitzen dela liburu honen orrialdeetan.

Egigurenek biografia luzea du Txinako kulturarekin lotua. Bere lehen poematik, ekialdeko estetikan jarraitu du bere lanak. Poesia liburuak atera zituen lehenik (Txipiroien bat edo beste, 1981, Mugarrien garraioan, 1986), eta Pekinen kokaturiko nobela bat ondoren, Ilargia putzuan ageri (1990), kontrajarpenez osatua.

Itzulpen honetan, bi hizkuntzetan ematen zaizkigu testuak, txineraz alde batean eta euskaraz bestean. Ohar batek poeten testuingurua azaltzen du liburua amaitzear dugula, irakurketa ahuldu nahi ez balu bezala. Baina olerkiak eta irudiak dira nagusi.

"Elkarri so, aspertu ezinik" irakurtzeko testuak dira, sotiltasunez, eta isiltasunez ehuna bihurturik, hitz bilakatuz. Esan omen da Txinako poesia pintatu egiten dela paperean. Hortaz, berezko zuen pinturaren laguntza, eta Zumetak ongi laguntzen du irudimena oroimina bihurtzen, hitza pintatzen, hitzezko irudia, irudi mentala, pinturazko materia egiten...

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En