Crítica:Liburuak | Gaiak

Karikaturak eta beste

Ez da txikia Jon Arretxek sortzen didan kontraesana. Bere literatura, genero literatura izan daitekeena, ez da nik gehien estimatzen dudana. Aukeran, nahiago dut arrastoa uzten didana. Alabaina, onartu eta aitortu behar dut Arretxeren moduko literaturak beste funtzio batzuk betetzen dituena.

Orohar, batere zorrotzak ez diren irakurleentzat aproposa izan daiteke. Horiek guztiek ere eskubidea dute gustuko dutena edo ahala dutena irakurtzeko. Beraz, egileari ezin zaio leporatu ereduzko literatura kanonikoa ez egitea.

Arretxeren testuen gaineko kritikaren bat egitekotan, koherenteak ...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Ez da txikia Jon Arretxek sortzen didan kontraesana. Bere literatura, genero literatura izan daitekeena, ez da nik gehien estimatzen dudana. Aukeran, nahiago dut arrastoa uzten didana. Alabaina, onartu eta aitortu behar dut Arretxeren moduko literaturak beste funtzio batzuk betetzen dituena.

Orohar, batere zorrotzak ez diren irakurleentzat aproposa izan daiteke. Horiek guztiek ere eskubidea dute gustuko dutena edo ahala dutena irakurtzeko. Beraz, egileari ezin zaio leporatu ereduzko literatura kanonikoa ez egitea.

Arretxeren testuen gaineko kritikaren bat egitekotan, koherenteak izan nahi badugu, berak egiten duen literaturaren testuinguruan egin behar da, eta ez ildo horretatik kanpo dagoen beste edozerekin alderatuta. Aldera dezagun, esaterako, Sagastizabalekin, koherenteagoa izan litekeelako; edo beste barik, azter dezagun bere bilakaera liburuz liburu.

Oso kontu ezberdina izango litzateke horretan guztian argitaletxeek izaten duten jokabidea azaltzea. Asko esan liteke horretaz, baina oraingoz beste gai bat da.

Arretxek etekin handia atera dio galdu ez duen koherentziari, askok koherentzia horrezaz gain beste zer edo zer ikusi nahiko luketen arren. Ildo honetan, Manila konexioa bat dator umorerik ganberro, irreberente eta errazena jorratzen duen bere asteko egunen trilogiarekin. Umore eta ironian bat dator, kokapenean ere bai, besterik ez.

Oraingoan, detektibe bikote ezinago xelebreak ageri zaizkigu, Artabe eta Etxebe, benetako euskal Torrente patetikoak; trama ezinago zoroa, anakonda baten bahiketak estaltzen duen asmo zitala; Gasteizko alde zaharreko giro ilunak; gaurko gizartearen akats eta bizio guztien ikuspegi ironiko eta irreberenteak; topikoez betea; amaiera zoroagoa.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Ez okertu, horixe aurkituko duzue Manila konexioa eleberrian. Jaun eta andreok, zuekin Jon Arretxe, basauritarra. Urte askotarako.

Archivado En