Gaiak

Bakarrak

Lagunen arteko eztabaidak identitatearen gaia ekartzen duenean (askotan gertatzen dena, bestalde), batzuetan, ez beti, arrazoinamenduekin edo argudioekin erantzun beharrean, nire espiritua alderraia baita, gogoa aspaldiko historietara joaten zait, eta haietatik atera nahi izaten du adibide zehatz eta konplitua aurkeztutako gaiari aurre egiteko, ez ixteko moduan, noski, zerbait ixtea zerbait hiltzea baita.

Aberats jendeari bere identitatea eta nortasuna beste inork ez duen gauzaren bat jabetzeak ematen diola etortzen zait burura. Besteek dutena edukitzea ez baita bereizgarri, bateragarri...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Lagunen arteko eztabaidak identitatearen gaia ekartzen duenean (askotan gertatzen dena, bestalde), batzuetan, ez beti, arrazoinamenduekin edo argudioekin erantzun beharrean, nire espiritua alderraia baita, gogoa aspaldiko historietara joaten zait, eta haietatik atera nahi izaten du adibide zehatz eta konplitua aurkeztutako gaiari aurre egiteko, ez ixteko moduan, noski, zerbait ixtea zerbait hiltzea baita.

Aberats jendeari bere identitatea eta nortasuna beste inork ez duen gauzaren bat jabetzeak ematen diola etortzen zait burura. Besteek dutena edukitzea ez baita bereizgarri, bateragarri baizik.

Duela gutxi telebistan azaldu zen aberats berri batek esan zuen bere etxean hamar mila liburu zituela katalogatuta. Horixe zitzaion nortasun ikurra, liburuen kopurua, liburuen multzoa, liburuen pilaketa.

Aberats jendeari bere identitatea eta nortasuna beste inork ez duen gauzaren bat jabetzeak ematen dio

Ez zekien, noski, Ptolomeo II.ak Alexandrian, liburutegi guztien liburutegian, zazpiehun mila liburu bildu zituela, eta Kalimakok, poeta aparta bestalde, hartu zuela guztiak gaika katalogatzeko lana. Kalimakok, horretaz idatzi ez bazuen ere, laster ikasi zuen betiraundea ez dela kontzeptu abstraktua, oso zehatza baizik, liburuetan soilik ez dagoena, liburuen artean ere zabaltzen dena.

Liburu batean irakurri dut markes errusiar baten historia. Iraultza Sobietarra gertatu ondoren, Parisa ihes egin zuen eta hiri horretan lortu ere bai lehendik zeukan aberastasuna ugaltzea, merkataritza munduan pirata baten moduan ibiltzen baitzen, eskrupulorik gabe alegia.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Kabaret batean kantatzen zuen emakume batez maitemindu zen, edo gustatu zitzaion emakumea, normala zena bestalde, emakumeak gorputz ederra baitzuen, txori batena irudi, eta ahots polita, txori batena irudi.

Ez zen errusiarra emakumea maite zuen bakarra, eta berehala hasi zuten maiteminduek lehia bizia, nork gehiago eskaini maite zuten emakumeari.

Batek Egiptoko krisantemoak oparitzen bazizkion, besteak Indiako krabelin zuriak; batek Belgikako bonboiak ekartzen bazizkion, besteak Txinako gozokiak, urretxindor habi puskaz egindakoak. Gure markesari, lehian parte hartu nahian, eta aurkariak ahoa bete hortz utzi nahian, ez zitzaion besterik otu, emakumeak kantatzen zueneko kabareta erostea baino, bera izan zedin emakumea hurrengoan kantatzera ateratakoan ikusle bakar, ikusle zorioneko, ikusle maitemindua.

Emakumea atera zen eta harritu zen ikusle bakar hura hantxe salan ikusteaz, baina bere lana zenez besteetan bezala kantatzen hasi zen, ahotsa polita baitzuen, eta gorputza ederra. Markesa pozik txoratzen zegoen, lortua baitzuen, edo hori iruditzen zitzaion beste inork gaindituko ez zuenik.

Emakumeak bere ohiko emanaldiari ekin zion, Carmen operako zenbait zati hautaturi, eta toreatzaileen kanta ahotsez joka hasitakoan, gizon bat azaldu zen salan bere buruari su emanda, zuzi baten moduan argi eginez. Hurrengo eguneko egunkari guztiek bere burua erre zuen maitemindu haren jokaera goraipatu zuten, eta emakumeak ere, esan zutenez, malko bi isuri zituen, bata arimaren aldean, beste gorputzarenean.

Markesak, bere burua garaile ikusi nahian, hurrengo egunean bere burua bota zuen Mirabeau zubitik behera.

Archivado En