Gaiak

Gonbidatuen logela

Leihatetik begiratu dun, lorategi alderantz. Ayub-ek ondo kimatu ditin bide ertzeko zuhaixkak. Lehengoan kafesne bero bat eraman hion, orain hartzen ari haizena bezalakoa, eta solasean aritu zineten ordu laurden batez. Oharkabean. Adorno-ri buruz hitz egiten amaitu zenuten, auskalo nola. Lagos-eko unibertsitatean ibilia zela jakin huen orduan, besteak beste. Ayub larunbatean itzuliko dun. Gogoa dun elkarrizketari berrekiteko.

Briotxa gurinaz igurtzi eta kafesnean busti dun. Txarly jaiki dela iruditu zain; pauso-hots batzuk entzun ditun, eta bai, Txarlyrenek izan behar diten, Bang & Oluf...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Leihatetik begiratu dun, lorategi alderantz. Ayub-ek ondo kimatu ditin bide ertzeko zuhaixkak. Lehengoan kafesne bero bat eraman hion, orain hartzen ari haizena bezalakoa, eta solasean aritu zineten ordu laurden batez. Oharkabean. Adorno-ri buruz hitz egiten amaitu zenuten, auskalo nola. Lagos-eko unibertsitatean ibilia zela jakin huen orduan, besteak beste. Ayub larunbatean itzuliko dun. Gogoa dun elkarrizketari berrekiteko.

Briotxa gurinaz igurtzi eta kafesnean busti dun. Txarly jaiki dela iruditu zain; pauso-hots batzuk entzun ditun, eta bai, Txarlyrenek izan behar diten, Bang & Olufsen-a piztu eta diskoren bat ipini duelako. Lehenengo notak heldu ditun hire belarrietara, baina hasieran ez dun pieza ezagutu. Van Morrison edo Springsteen balitz arduratzen hasi beharko huke, ondo baitakin zer esan nahi duen horrek, Txarlyrentzat. Lou Reed jarriko balu, ordea, ez legoken arazorik. Segundo batzuk geroago, harrapatu dun: Goldberg bariazioak ditun. Eta horiekin, egia esan, ez zagon jakiterik.

Ez dun horregatik lasaitasuna galduko. Gonbidatuen logelan maiz pasatu din gaua Txarlyk azken hilabeteotan. Gaizki egiten duela lo, eta proiektuei buruan bueltak emateko beharrezkoa duela bakardade pittin bat, gauez. Batzuetan. Mahai handi bat zagon gonbidatuen logelan, Txarlyren antzinako marrazki-mahaia, eta bat-batean ideia bat burura etorriz gero ohetik irten eta han bertan zirriborra zezaken. Azken kanpainarekin buru-belarri zabiltzan; Txarlyk aitortu bezala, "Ez dinagu oraindik gakoa atzeman". Ez dun zertaz larritu, beraz.

Briotxa izugarri ona zagon, herenegun erositakoa izan arren. Aspaldi ez huela briotxik jaten. Parisen egon hintzenetik, museologia kongresu hura zela eta. Raymond-en etxean, gosarian. Duda egin dun, une batez: Raymond, ala Philippe? Ez, Raymond zunan, ziur hago.

Ez, ez zagon zertaz larritu. Gainera, Arauak zauden: gonbidatuen logela ezin dun horretarako erabili. Ez gonbidatuen gela, ez etxeko beste edozein, jakina. Etxea erabiltzea dun debekatuta dagoena, baina Arauak erabaki zenituztenean, auskalo zergatik, gonbidatuen logela aipatu zenuten.

Berogailua piztu egin dun. Txarly izango dun, dutxa hartzen. Bai, bera dun, ziur, musika ozenago ipini baitu, bainugelatik entzuteko moduan. Gosaria amaitu, eta bizkor apaindu eta irten behar dun. Logela ondoko bainugelara joan haiteke, Txarly dagoenera, baina nahiago dun garaje aldeko txikia erabili: han ere bazagon behar dunan guztia.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Salbuespen bat zegonan Arauetan. "Azpiegiturarik" ez bazegoen, etxea erabil zitekenan. Bestea ahalik eta gutxiena molestatuz. Kontua ez zunan edozein tokitan sartzea. "Ez gauden gaua pentsio ziztrin batean edo autoan pasatzeko moduan", argudiatu zinan. Eta hi ados egon hintzen.

Bainugelatik zuzenean jo dun garajera. Gaur hirea eramango duzuela erabaki dun. Txarlyk kanpoan itxarongo hau, beti bezala. Aurrera egin din autoak, maldatxoan behera. Hantxe zagon Txarly, postontziaren alboan. Bakarrik.

"Seguru ez duala ezer gosaldu". "Hartuko dinat zerbait lantokian". "Ja". Eskuinera begiratu dun, gero ezkerrera. Orduan gogoratu haiz. "Itxi egin al duk atea? Buelta birekin?". "Bai". "Ziur? Askotan ahazten haiz. Ez zaidak ezer kostatzen: autoa geratu eta joango nauk begiratzera...", eta keinua egiten hasi haiz. "Ezetz esaten dinat!". Oihua espero huena baino ozenagoa izan dun. Urduri hasi haiz gidatzen. Bizkor utzi nahi dun Txarly, bizkor heldu lantokira.

Txarly-k CD-en artean bilatu din. Musikarik ez dunala nahi esatekotan egon haiz, baina ezpainak estutu eta errepidean tinkotu dun begirada. Piztu din jogailua. Berehala ezagutu dun kanta. Ain't got you. Bruce Springsteen.

Archivado En