Gaiak | NOSTALGIARIK GABE

Ziurgabetasunaren ertzean

Felipe Juaristik Erein argitaletxean plazaratu berri duen Airezko emakumeak liburua identitate bakarrez, identitate anitzez, identitate exkluienteez eta identitate konpartituez ari zaigun lan ederra da. Eta identitate bakoitzari dagokion leialtasunaz.

Baina, zein leialtasun izan behar zuten "kristau zirenek itxuraz eta hebrear min eta zinez zirenek"; "federik gabeko kristau eta jakiterik gabeko judu zirenek"; "kristauentzat judu eta juduentzat kristau zirenek"; "Portugalen portugesez eta Gaztelan gazteleraz hitz egiten zuten arren, inondar ere ez zirenek"?

Antolamendu iden...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Felipe Juaristik Erein argitaletxean plazaratu berri duen Airezko emakumeak liburua identitate bakarrez, identitate anitzez, identitate exkluienteez eta identitate konpartituez ari zaigun lan ederra da. Eta identitate bakoitzari dagokion leialtasunaz.

Baina, zein leialtasun izan behar zuten "kristau zirenek itxuraz eta hebrear min eta zinez zirenek"; "federik gabeko kristau eta jakiterik gabeko judu zirenek"; "kristauentzat judu eta juduentzat kristau zirenek"; "Portugalen portugesez eta Gaztelan gazteleraz hitz egiten zuten arren, inondar ere ez zirenek"?

Antolamendu identitario orok bi momentu dituzte. Lehenengo mugimendua bertako kideekin elementu komunak aurkitzean datza, bigarrenean, "gutasuna" gauzatu ondoren, "besteekin" bereizketak egiteari lotzen gatzaizkion bitartean. XV. mendearen bukaeran sortutako eraikuntza komunitario berrietatik egotzitako "besteez" ari zaigu Felipe liburu honetako lehenengo kapituluan. "Beren buruak haragizko kandelak izan ondoren ke bihurtuak baitziren herrietako plazetan, hodeiek zerura eramanak gero eta euri gisa itzuliak berriro lurrera, haragi errearen usaina itsatsita utzirik bazterretan".

Bigarren mugimendu horren bidez, gainera, gizabanakoak, bere probetxu propiorako egindako zenbait ekintzez lotsa sentituko lukeen bitartean, ekintza berberak baliagarritzat joko ditu nazionalak egiten direnean, mina, lapurreta, gezurra edo injustizia bertute bilakatuz. Ekintza hauek jasan zituztenez ari zaigu Felipe, "min askotako partaide, pairamen askoren ikusle, tragedia askoren lekuko" bilakatu zirenen istorioez.

Eraikuntza etniko guztietan naturaltasuna aldarrikatzen da, partaidetza garbitasun horrek erabakitzen baitu. Non da, orduan, juduen naturaltasuna? Nazio sortu berrietan nazionalitatea hartzeko aukerarik gabe, emigrante izateak ematen zien naturaltasun bakarra, hori zen beren jatorria: emigrazioa, diaspora. Heriotzak baino desagerrarazi ezin zuen naturaltasuna.

Frantziako Iraultzara ere gerturatzen gara liburu honekin. Oraingoan elkargo politikoa borondateen batasunetik sor daitekeela gogoratzen zaigu, kasik kontratu sozial gisara. Nazionalitatea, beraz, ez litzateke determinazio natural bat izango: eskubidez, gizaki oro lotu daiteke horrelako naziora, haren printzipioak Gizakiaren Eskubideen Aldarrikapenean aurkitzen baitira. Horrelako elkargoa, betiereko bakearen moldetik abiatuz, noraezeko juduaren pausaleku bilaka zitekeen.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Baina, Rousseauk defendatutako "erlijio zibila"ren izenean, Robespierrek eta zenbait gidari jakobinok Herri-Osasunerako edo Herri-Salbaziorako Batzordea izeneko erakundea sortu eta susmagarrien legea martxan jarri zuten, gillotinaren gozamenerako. Egoera nahasi horretan kokatzen ditu Felipek lau emakume: Circe, Virgilia, Safo eta Egea. Garaiaren gatibu bilakatuko dira, iraultza, aux armes citoyens, terrorea, La Marseillaise, marchons, erreakzioa... eta Napoleon.

"Urteak isuri ziren -dio Felipek- odola bezainbeste, elur ura bezainbeste, negarra bezainbeste. Urteak igaro ziren, baina ez zen denborarik igaro, ez zen bekaitzaldirik ez gorrotoaldirik ez izualdirik igaro. Lehengo tokian geratu ziren, lehengo tokian sustraiak gero eta sakonago, gero eta lodiago eginda". Eta Auschwitzeko sarreran "lanak aske egingo zaituzte" idatzi zuten.

Hannah Arendt gogoratuz, nola iritsi ginen hain muturreraino? Biktimen memoria ez galtzeko apustua egin zuen emakume honek, orduko pasibotasuna salatuz. Felipek Alma, Klara Sara eta Agnèsen historiak kontatzen dizkigu. Musikarekin nahastuak, musikaren oihartzuna liburu guztian entzuten baita.

Felipek agertzen duen ofizioaren maisutasunak ziurgabetasuna zer den oso ongi ezagutzen duten pertsonaiak eraikitzen ditu. Eta hauen kontaketen bidez, liburuaren narratzaile gisa aritzen den Spinozak galdera uzten du airean: zer jakin behar da ongi aritzeko eta besteei sufrikarioa ez eragiteko?

Archivado En