GAIAK

Baskoak

Euskararen egitura bitxiak eskaintzen dituen abantaila urrietako bat da "euskaldun" hitzaren esanahi zein erabilera. Aldameneko hizkuntzekin konparatuz gero, hitz bakarrean laburbiltzen den esapide horrek ez du erabilpen arrunt eta zabaleko baliokiderik. Euskaldun hitzak ez du hizkuntzaren erreferentziatik haratago legokeen beste ezeren aipamenik egiten. Euskaraz jardun dezakeelako da gizakia euskalduna eta hor amaitzen dira erdaldun soilarekin izan ditzakeen ezberdintasunak. Abantaila, hala ere, oztopo bihur daiteke noizean behin: gogoan dut nola kontatzen ziren Euskal Telebistan Martín Fiz m...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Euskararen egitura bitxiak eskaintzen dituen abantaila urrietako bat da "euskaldun" hitzaren esanahi zein erabilera. Aldameneko hizkuntzekin konparatuz gero, hitz bakarrean laburbiltzen den esapide horrek ez du erabilpen arrunt eta zabaleko baliokiderik. Euskaldun hitzak ez du hizkuntzaren erreferentziatik haratago legokeen beste ezeren aipamenik egiten. Euskaraz jardun dezakeelako da gizakia euskalduna eta hor amaitzen dira erdaldun soilarekin izan ditzakeen ezberdintasunak. Abantaila, hala ere, oztopo bihur daiteke noizean behin: gogoan dut nola kontatzen ziren Euskal Telebistan Martín Fiz maratoilari euskaldunaren (sic) lasterketak, Martín, barka nazala, euskaraz pare bat hitz josteko gai sekula izan ez denean.

Gazteleraz, euskaraz ez bezala, hizkuntzaren erreferentzia ez da abiapuntutzat apenas hartzen. Beste mota bateko ikuspegi eta irizpideak nagusitzen dira norbait gazteleraz "los vascos y las vascas", jeneroen azpimarratze ergel bezain astun horren bitartez, gainera (ez baita beharrezkoa), aipatzen dituenean. Sailkapen horren oinarrian zer dagoen zaila da zehazten, era ezberdinetan uler daitekeelako eta gizartean beran islatzen diren iritziak maiz adostezinak direlako. Batzuentzat baskoak -badakit hitzak ez duela hedadura handirik- Euskadin bizi eta lan egiten dutenak lirateke (baita, beraz, herrialde osoa lasterkaldi batean zeharka dezaketenak, Martínen antzera), baina badirudi beste batzuentzat definizio hau nahikoa leun eta ondoriorik gabea dela.

Nazionalismoak, bere aldetik, oso bestelako ikuspegi bat ezarri du gai honen inguruan: basko izena merezi du bere burua baskotzat duenak soilik, izan ere, ez bada baskoa sentitzen, beste zerbait izango baita (kasu gehienetan, zoritxarrez, espainola). Baskoak direnen eta ez direnen sailkapen fin horrekin asetzen gaituzte obsesiboki, egunak joan, egunak etorri, errepikapena oroimenaren (eta garun-garbiketaren) giltza dela dakienaren konbentzimendu tematiarekin. Egia da asko eta asko nazkatu ere egiten dituztela, tamaina horretako kirtenkeria besterik gabe aukera politiko baten sasioinarri etniko bilakatzea onartzen ez duen jendea, adibidez, baina horrek sekula ez dio nazionalismoari kezka handiegirik eragin.

Bada, hala ere, beste korapilo semantiko bat tartean. "Baskoa sentitzen bazara, baskoen antzera jokatu behar duzu, zure etorkizuna erabakiz" esaten digutela dirudi askotan eta Bertran de Born poetaren hitzak etortzen zaizkit gogora: ("No.m platz companha de basclos ni de las putanas venaus"). Baskoa -basokoa izanda ere- ez baita nahitaez abertzalea eta horregatik ez du nazionalismoaren egitasmoa bere egin behar ezinbestean. Bi gauza ezberdinak dira eta ez dakit zergatik eduki behar duen lehentasuna basko hitzaren esanahi nazionalistak. Borges handiaren pertsonaien artean bada Fermín Eguren izeneko bat, idazleak gehiegi maite ez zuena, horra zergatik: "Ejercía diversas soberbias: la de ser oriental, la de ser criollo, la de atraer a todas las mujeres, la de haber elegido un sastre costoso y, nunca sabré por qué, la de su estirpe vasca, gente que al margen de la historia no ha hecho otra cosa que ordeñar vacas". Basko hitzaz ahoa betetzen zaienei Egurenen kutsu harroputz hori errazegi sumatzen ahal zaie.

Norberaren burua baskotzat izateak besteenganako mesprezua eta konpromezu politiko jakin batzuk hartzea badakartza berekin, joan dadila sentimendu aratz bezain artifizial hori nigandik ahalik eta urrutien. Gizatasunarekiko behar da leialtasuna, ez jatorriarekiko. Etxepareren garaikideekin bai egingo nukeela bat, bestelako adjektiboei idazleak "leial" hitza erantsi izan balie: "Zeren baskoak baitira abil, animos eta gentil" (grafia berrituaz). Etxeparek, ordea, ez zuen zehaztasun gehiegiren beharrik: haien zorionerako baskoak ezin ziren inongo beste kontzepturekin nahastu, baskoen lurraldetako biztanleak ziren soilik, euskaraz batik bat, baina baita gaztelaniaz edo frantsesez mintzatzen zirenak.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En