Gaiak

Ispiluaren bestaldean

Errepublikako VII. liburuan Platonek txikitandik kobazulo baten barrenean kateatuak izan ziren preso batzuk deskribatzen dizkigu. Hormari lotuta, sarrerari bizkarra emanda, ikusmena mugatua dute eta beren atzealdean piztutako suak sortzen dituen itzalak baino ezin dituzte ikusi. Baina horietako gizaki batek askatasuna lortu eta kobazulotik ateratzea lortuko du. Hasieran erdi-itsu, baina emeki-emeki eguzki argitara ohitzen joango da. Orduan ulertuko du berak ordurarte ezagututako 'itzalen' zergatia. Horregatik jaitsiko da berriro haitzulora bere kideei itzaletan murgilduta daudela erakustera, b...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Errepublikako VII. liburuan Platonek txikitandik kobazulo baten barrenean kateatuak izan ziren preso batzuk deskribatzen dizkigu. Hormari lotuta, sarrerari bizkarra emanda, ikusmena mugatua dute eta beren atzealdean piztutako suak sortzen dituen itzalak baino ezin dituzte ikusi. Baina horietako gizaki batek askatasuna lortu eta kobazulotik ateratzea lortuko du. Hasieran erdi-itsu, baina emeki-emeki eguzki argitara ohitzen joango da. Orduan ulertuko du berak ordurarte ezagututako 'itzalen' zergatia. Horregatik jaitsiko da berriro haitzulora bere kideei itzaletan murgilduta daudela erakustera, benetako errealitatea 'kanpoan' dagoela jakinaraztera.

Dena den -Platonek gogoratzen digun bezala- haitzulora bueltatuko balitz bere kideei argitara begiratzeko mezuarekin, preso-ohiak, seguru asko, Sokratesek bezala, ezjakinen zigorra jasoko luke. Filosofoa ezjakinen mehatxupean dago, baina, hala ere, jendeari ilunpetik ateratzen laguntzeko borondatea adierazten du. Horrela, haitzuloko mitoa heziketaren metafora bihurtzen zaigu: akats guztiak ezjakintasunaren ondorio dira eta bertutea, aldiz, ezagutza da. Beraz, ongia ezagutzen duten guztiek ongi baino ezingo dute ihardun. Proposamen hau bizitza ona lortzeko itxaropen bakarra bihurtzen zaigu: kobazulotik gero eta jende gehiago atera daitekeela, buru-argitasunak zoriona ekarriko digula guztioi.

Matrix filmearen hasieran, Neo protagonista lotan ari da bere ordenagailutik ahots batek esnatzen duen arte. Ahots sakon honek, Morfeo ezagutu nahi badu, untxitxoari jarraitu behar diola esaten dio, Lewis Carroll-en Alizia lurralde miragarrian gogora ekarriz. Wachowski anaien filmeak ispiluaren bestaldean dauden beste munduez egiten du gogoeta, bai irudikatuak nola errealitate birtualekoak izan daitezkeen munduez, sentimenen munduaren iruzurretik erne egoteko gomendioa iragarriz.

Eta berriro aurreko mito klasikoarekin egiten dugu topo: haitzulotik ihes egitearen premiaren lehentasuna. Mito honek interpretazio ontologiko eta epistemologiko nabarmena du, errealitatea bikoitza baita eta ezagutza-mailak baitaude. Platonek 'sentimenen munduaren' atzetik errealitate bat egon behar zuela ondorioztatu zuen, 'ideien mundua' izena eman ziona. Mundu honetan 'irudi ereduak' daude, betierekoak eta aldagaitzak, naturako fenomeno guztien eredu direnak.

Baina mito honek, irakurketa honetaz gain, badauka bistako eragin etiko eta politikoa, garaiko Atenaseko egoera nahasiarekin lotua eta filosofia praktikoari aplikatua: hiria azaldutako oinarri horietan eraiki behar baita.

Horrela, Platonen Errepublika buruak, hiritar guztien 'salbazioa' bilatuz, lege zorrotzak ezarriko dizkie, hauek errealitatearen itzala baino ez baitute ezagutzen. Pertsonaia bitxia buruzagi hau. Alde batetik jendartetik ihes egiten duelako, bere burua purifikatu behar baitu, sofistek eta politiko arruntek ezagutzen ez dituzten errealitateak ezagutuz. Baina bestetik, hiri zuzena eraiki behar duenez, bertan gauzatzen diren harreman sozialen eredua zientzien arteko erlazioetan oinarrituko du. Estatu idealaren egitura soziala ohiko bertute grekoekin elkartzen du: neurria artisauekin, adorea militarrekin eta jakinduria gobernariekin. Eta gizarte osoa laugarren bertute batez hornitua legoke: zuzentasunarekin hain zuzen.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Jakintsu hau, batetik, mundutik urrundu egiten da, baina, bestetik, jakinduri eta zuzentasunez beterik, hiriko gobernari bakarra bihurtuko zaigu. Eta filosofoak gidatutako Estatu zuzen honetan talde bakoitzak bere eginkizuna ongi beteko luke, hiri harmoniatsua eraikiz. 2.400 urte dituen proposamen honen itzalak (aurten ere Selektibitate-frogetan galdetu dute), beharbada, errotuegia jarraitzen du mendebaldeko pentsamoldean, ñabardurekin, baina indartsu.

Hiri harmoniatsuak, politiko orojakileak, beste mundu batzuek, salbatzaile gehiegi. Ez al da guztia aitzakia izango esku artean daukagunari aurre ez egiteko. Beste mundu batzuetara joateko irrika agertu eta hemengoa alde batera utzi, beti ispiluaren bestaldean bilatuz.

Archivado En