Columna

Maitasuna

Esaera zaharrak eta are ezaguera zaharragoak esaten duenez, maitasuna itsua omen da. Esaldiari erants diezaiokegu itsuaz gainera, gorra ere badela batzuetan. Itsuak maitemindu egiten dira, eta maitasunaren argira ikusten dute begietara ikusteko gauza ez direna. Egia ere bada maitemindua oro itsu antzeko bilakatzen dela, maitasunaren ohe bigun zetazkoan eroriz gerotan. Inor maitatzea lainopean maitatzea bezalakoxea baita; maite denaren irudia aldatu egiten da, errainua balitz bezala harilkatzen. Maitasunaren begiak irudimenezkoak baitira, maite duenak nahi lukeen erara ikusten baitu maite duena...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Esaera zaharrak eta are ezaguera zaharragoak esaten duenez, maitasuna itsua omen da. Esaldiari erants diezaiokegu itsuaz gainera, gorra ere badela batzuetan. Itsuak maitemindu egiten dira, eta maitasunaren argira ikusten dute begietara ikusteko gauza ez direna. Egia ere bada maitemindua oro itsu antzeko bilakatzen dela, maitasunaren ohe bigun zetazkoan eroriz gerotan. Inor maitatzea lainopean maitatzea bezalakoxea baita; maite denaren irudia aldatu egiten da, errainua balitz bezala harilkatzen. Maitasunaren begiak irudimenezkoak baitira, maite duenak nahi lukeen erara ikusten baitu maite duena, ez hura bera den erara. Inor maitatzea begiak itxita maitatzea baita, itsu-itsuan maitatzea. Inor maitatzea norberarengan hasi eta norberarengan amaitzen den ekintza baita. Maitaleak, eskuarki, era berean maitatua izatea espero du; baina batzuetan maitatzearekin aski eta gehiegi du. Ez du maitatzeaz gainera beste zorionik espero.

Franz Kafkak, esaterako. Gutun asko -musu idatziak, beraren esanetan- bidali zizkion Milena Jesenskári, ez haren etxera, Milena garai hartan ezkonduta baitzegoen eta posta bulego batera joaten baitzen gutunak jasotzera, bere burua Kramer andere gisa aurkeztuz. Milenak Kafka ikusi nahi zuen, baina Kafkak -lotsaz, seguru asko- atzeratu egiten zuen elkar ikusteko unea. Nahiago zuen Milena letraz letra sortu, haren irudia gutunez gutun marraztu, haren izaera testuz testu eraiki, literaturak mundua sortzeko indarra baitu. Milenak, ordea, etsitzen ez eta, lortu zuen azkenik Kafkarekin lau egunez egotea Vienan. 'Egia esan, tristura ez da okerrena', idatzi zuen Kafkak lau egun horiek igaro eta gero. 'Bidea luzea dago haren joanak tristatzen ez nauenetik, ez bainago benetan triste, haren joanagatik infinituraino triste jar nadin arte', bestelako hitzez esanda. Behin bakarrik egon ziren harrez gero elkarrekin, Txekiaren eta Austriaren arteko mugan. Tristura ez da okerrena. Maite duzuna ez dela zuk nahi duzuna areagoa da. Horretaz konturatu zen Milena, Max Brodi idatzi baitzion: 'Harekin (Kafkarekin) Pragara joan izan banintz, orduko harentzat nintzena izango nintzateke betiko'. Kafkak nahiago bere Milenaren irudia, benetako Milenarena baino.

Batzuentzat tortura modua da maite dena ez ikustea. Besteentzat, tortura alderantzizkoa da, ordea, maite dena ikustea alegia. Eta bada, maite izanik, bera ikusterik nahi ez duenik. Bazen Txaikovski musikaria izugarri maite zuen emakume bat. Musikariak emanaldiren bat bazuen, lore-sorta eta txartel txikia bidaltzen zizkion zorte ona opatuz, ikusleen artean egongo zela adieraziz. Musikariak hasera batean ez zion garrantzi handirik eman miresleen erakustaldiari; loreak eta txartela gorde egiten zituen, batzuk zimeldu eta bestea lizundu arte, baina ez zuen kezkatzen mireslea nor ote zen ez jakiteak. Poliki-poliki, denboraren eraginez, bien arteko konfiantza areagotu egin zen. Emakumea Txaikovskiren emanaldi guztiak ikusi eta entzutera joaten zitzaion, eta beti saioa baino lehenago, lore-sorta bat eta txartela bidaltzen zituen. Txaikovskik, jakin-minagatik, maitasuna bezain erabakigarria baita sentimendu hori, bestelako arretaz begira hasi zitzaion entzuleen artean zegoen jendeari, berari lore-sortak eta txartelak bidaltzen zizkion emakumea nor ote zen aurkitu nahian. Aulkietan zeuden emakumeen imintziorik txikienak zelatatzen zituen, ea zirkinen batek salatzen ote zuen miresle zuena; baina alferrik. Bazekien emakume dotorea behar zuela, eta aberatsa, besterik ez. Emakumeak halako batean aitorpena egin zuen, aitorpen bitxi eta ez ohikoa. Hilero dirua emango zion Txaikovskiri, lasaiago bizi zedin, baina musikariak ez zuen sekula jakingo emakumea nor zen.

Emakume askoren ezaugarria da itsutasuna, maite dute baina maite duenak ezin beraiek ikusi. Baina badakite itsu-itsuan maitatzea baino okerragoa dela begiak irekita maitatu izana; edo denboran eta distantzian maitatu izana. Maitasuna oraina baita, oraingoan garatzen dena. Gainerakoa, iragana zein geroa, tristura besterik ez da, barne-muinak bustitzen dituen ibaia.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En