HISTORIAN BEHIN | Gaiak

Mexikoko apezpiku euskaldunaren eskutitza

Mexikoko apezpikuaren esku dardartia paperaren gainean pausatu zen. Hilabete batzuk lehenago, sutan hiltzera kondenatu zuen idolatriagatik indiarren kazike bat. Baina ez zen hori Frai Joan Zumarraga -hala deitzen baitzen Espainia Berriko inkisidorea- kezkatzen zuena eskutitza idazten hasi zenean. 1537ko otsailaren 15 hartan, Durangoko seme honek gogoan zuena bere iloba Santxo Garzia Larrazabalen ezkontza ondo lotuta uztea zen, eta horretarako gutun bat igorri zion Katalina Ruiz, Muntsarazko andereari, horren alaba baitzen Santxorekin ezkondu behar zuena. Gutun hori da, hain zuzen ere, Etxepare...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Mexikoko apezpikuaren esku dardartia paperaren gainean pausatu zen. Hilabete batzuk lehenago, sutan hiltzera kondenatu zuen idolatriagatik indiarren kazike bat. Baina ez zen hori Frai Joan Zumarraga -hala deitzen baitzen Espainia Berriko inkisidorea- kezkatzen zuena eskutitza idazten hasi zenean. 1537ko otsailaren 15 hartan, Durangoko seme honek gogoan zuena bere iloba Santxo Garzia Larrazabalen ezkontza ondo lotuta uztea zen, eta horretarako gutun bat igorri zion Katalina Ruiz, Muntsarazko andereari, horren alaba baitzen Santxorekin ezkondu behar zuena. Gutun hori da, hain zuzen ere, Etxepareren aurretik euskaraz ezagutzen den testurik luzeena.

'Zure alabaren etxe jausi horri urgazi behar deutsagu. Zure alabea da horren zimienturik onena. Gure iloba hau bere, gizon prestu egin da, eta nik borondate onez emongo deutseet, edolan bere, garia errenta. Ene borondatea da, hogeita hamar edo berrogei mila marabidi errenta dabela. Mila dukat bidalduko ditugula urte honetan, nik uste. Orain bere zerbait badoa', zirriborratu zuen.

Gutunarekin, dirua eta opariak bidali zituen Frai Joanek: 'Bidaletak deutsudaz Santxo Garziagaz, honen izenean doazela, gogoangarriak: plater bi, jarra bat, kalderetatxu bat, tazea konteakaz. Alaba horrendako, horren esposo honek bidaletan deutsaz urre-katea eta lau eraztun ta joiela; hiru ohe onak. Lepatrapu galant hori nik, liburuakaz; eta aulkiak eta oheak bere bai'.

Botere handiko gizona

Frai Joan Zumarraga jaio zenean, Alonso de Mella frantziskotar heresearen gora-beherak bizi-bizirik zirauten Durangaldean. Garai batez, Frai Joan inkisidore ibili zen Bizkaian, Erromako aita santuak Mexikoko apezpiku izendatu zuen arte.

'Indiarrak aberats, erregea ere aberats'. Hala uste zuen Frai Joanek, eta halaxe aldarrikatu zuen etengabe Espainia Berrira heldu zenez geroztik. Muntxarazko andereari gutuna idatzi zion garai hartan, Mexikoko apezpiku euskalduna botere handiko gizona zen, nahiz eta Indietara heldu zenean, direnak eta ez direnak jasan behar izan zituen indiarren eskubideen aldeko jarreragatik. 1539.ean, burokrazia eta aurriritzien labirintuak zeharkatu ondoren, indiarrak apaizgoan onartzeko baimena lortu zuen Erromako eliz-agintariengandik.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Ozeanoaz haraindiko biztanleen alde egin zituen ahaleginen artean, Espainia Berrira inprenta eramatea izan zen, ziurrenik, Frai Joan Zumarraga durangarraren ekarpenik handiena. Mundu honetako eginbehar guztiak eginda, 1548ko ekainaren 3an, Paulo III.a aita santuak artzapezpiku izendatu eta urtebete eskas geroago, durangarra bizitzaren ozeanoaz haraindi abiatu zen betiko.

Archivado En