Reportaje:Gaiak

Euskal literaturaren itxaropena

Duela 70 urte Zarautzen sortutako Itxaropena inprentak ilunpeko ilusio asko argitaratu ditu

Txomin Agirreren Garoa, Orixeren Barne Muiñean, Zaltegiren Tori nire edontzia eta Joxe Migel Barandiaranen Euskalerriko leen gizona izan ziren Itxaropena inprentak gerra aurretik euskaraz nahiz erdaraz argitara eman zituen liburuetako batzuk. Gerra ostean ordea, hainbat asmo eta ilusio zeharo zapuztu ziren eta euskal letren loraldi oparoa gerra galduaren ondorioek ilundu zuten. 40ko hamarkadan, euskal argitalpenak gezurrez prestatzen ziren eta fruitu gutxi eta klandestinoki umotu ziren garai hartan.

1932. urtean Patxi Unzurrunzaga donostiarrak sortu zuen Itxa...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Txomin Agirreren Garoa, Orixeren Barne Muiñean, Zaltegiren Tori nire edontzia eta Joxe Migel Barandiaranen Euskalerriko leen gizona izan ziren Itxaropena inprentak gerra aurretik euskaraz nahiz erdaraz argitara eman zituen liburuetako batzuk. Gerra ostean ordea, hainbat asmo eta ilusio zeharo zapuztu ziren eta euskal letren loraldi oparoa gerra galduaren ondorioek ilundu zuten. 40ko hamarkadan, euskal argitalpenak gezurrez prestatzen ziren eta fruitu gutxi eta klandestinoki umotu ziren garai hartan.

1932. urtean Patxi Unzurrunzaga donostiarrak sortu zuen Itxaropena inprenta. Zarauzko lau pareta haien artean euskal idazle eta pentsalari ezagunenen letrak inprimatu ziren gure garaietaraino iristeko: Campionen zenbait lan, Barandiaranenak, Aitzolek J. De Urkina goitizenarekin argitaratu zuen La democracia en Euzkadi eta Manuel Lekuonak Literatura oral euskerica famatua. Pello Unzurrunzaga Patxi Unzurrunzagaren biloba da eta orain inprenta haren kargu dago. Itxaropenaren arduradunak dionez 'Bernardo Estornesek animatu zuen nire aitona bere kontura lanean hastera eta argitaratu ziren lehen liburuak hain zuzen Estornesenak ziren'. 70 urte beranduago, oraindik ere estornestarren argitaletxe honekin lanean jarraitzen dute. Gerra iritsi eta galdu ondoren, euskal idazle asko erbestera joan behar izan ziren. Patxi Unzurrunzagak ordea, Zarautzen geratzea erabaki zuen, arriskutsua izan arren familia aurrera atera beharra baitzuen. Denboraldi latza zetorren euskarazko idazkiak debekatuak baitzeuden. Liburu eta orri guztiak ezkutatu behar ziren eta abisurik gabeko bisitetan goardia zibilaren aginduetara gilotinaz liburu koloretsuak birrindu behar izan ziren. Pellok gogoratzen duenez 'etxea inprenta gainean genuen. Behin ordu txikitan, goardia zibilak inprentara sartu ziren eta gero etxera etorri. Hizkuntza bera zegoen debekatua eta euskaraz zegoen guztia birrintzen zuten'.

Euskaldun ugari erbesteratu zen eta euskaraz idatzi ahal izateko euskararen herritik kanpo egin beharra zegoen. Imprenta Icharopena bilakatu behar izan zuenak Zarautzen jarraitu zuen eta 40ko hamarkadan gauez eta klandestinoki eta inprimatzeko data faltsuekin edo datarik gabe atera behar zuten, batez ere garai hartan argitaratu ziren eliz liburuak.

1947. urtean Zarautzen uda igarotzen ari zen Rocamora jauna, Espainiako Prentsa eta Propaganda zuzendari orokorra zena. Patxi Unzurrunzaga eta Joxe Artetxe berengana joan ziren eta hara non gizonak ulertu eta onartu egin zuen haien proposamena. Baimen honi esker, Bera Mendizabalen Euskal-erdel iztegia (1948) Salbatore Mitxelenaren Arantzazu Euskal Poema (1949) eta Orixeren Euskaldunak (1950) argitaratu ziren. Gerra ostean lehen urrats garrantzitsua izan zen hura. Ezuste pozgarrienak ordea 50eko hamarkadan iritsi ziren garai hartan Kuliska Sortari ekin baitzion Unzurrunzagak, bere bizitzako ametsari. Bilduma honek literaturako esparru ezberdinak bete nahi zituen: olerkia, antzerkia, poema, entsegua... Ale bakoitza kontu eta tentu handiz argitaratzen zuten eta zarata handiegirik gabe ospatzen zuten badaezpada.

Idazle esanguratsuak

Bilduma honetan idazle esanguratsuenen altxorrak biltzen dira. Lehenengoa Noni Mani (1952) Svenssonen liburuaren itzulpena izan zen, Aita Plazido Mujika jesuitak euskaratua. Ordutik aurrera, urtean bizpahiru izenburu kaleratu zituen Kuliska Sortak. 1973. urtean plazaratu zen 76. eta azken alea. S.T. Rekalderen Idahon artzain eta euskalduna. Lehenengo eta azkenaren artean, liburu esanguratsu ugarik argia ikusi zuten besteak beste, Ion Etxaideren Joanak Joan (1955) eta Hamasei seme Euskalerriko (1958). Salbatoren Mitxelenaren Unamuno eta Abendats saiakera (1958) edo Confixus antzerkia (1977).

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Hainbat urteren iraganean, orain bitxiak diren egoerak sortu ziren nahiz eta garai haietan min handia eragin. Liburuez gain Patxi Unzurrunzagak ere arazo batzuk izan zituen berak eramaten baitzuen Euskal Herriko lekukotza oraindik egiten diren nazioarteko editoreen kongresura. Amsterdamera 1968an goardia zibilak pasaportearekin arazoak jarri zizkiolako eta estatu espainiarretik irteteko baimenik gabe geratu zen. Baina Maria Goikoetxea, Patxiren emaztea, ez zegoen bertan gelditzeko prest eta Gobernadoreari audientzia eskatu eta berak bazuela pasaportea eta mundu guztiko kongresisten aurrean Unzurrunzaga jauna batzarrean ez izatearen arrazoia azalduko zuela esan zion.

Archivado En