Reportaje:GAIAK

Euskarriak eta irakurketa

Irakurleok testu bat egunkarian edo liburuan ez dugu modu berean geureganatuko

Testu bat zabaltzeko erabiltzen den euskarriak testu horren beraren irakurketa ezbairik gabe baldintzatzen du. Honetaz hausnartzeko amaitu berri den urtean argitaraturiko lau liburu izango ditugu hizpide, jada Jon Kortazarrek aipaturikoak.

Edozein liburuk asmo bati erantzuten dio; baina egitasmo hori are ageriago geratzen da testu bildumez jardutean. Nolanahi, bilduma batek zer bilduko den argi adierazten baitu: gai baten ingurukoak, idazle batek idatzirikoak... gaurko kasuan, egunkarietako zutabe jakinetan idazle jakin batek esanikoak, sarritan gai baten ingurukoak. Era honetan, Cano e...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Testu bat zabaltzeko erabiltzen den euskarriak testu horren beraren irakurketa ezbairik gabe baldintzatzen du. Honetaz hausnartzeko amaitu berri den urtean argitaraturiko lau liburu izango ditugu hizpide, jada Jon Kortazarrek aipaturikoak.

Edozein liburuk asmo bati erantzuten dio; baina egitasmo hori are ageriago geratzen da testu bildumez jardutean. Nolanahi, bilduma batek zer bilduko den argi adierazten baitu: gai baten ingurukoak, idazle batek idatzirikoak... gaurko kasuan, egunkarietako zutabe jakinetan idazle jakin batek esanikoak, sarritan gai baten ingurukoak. Era honetan, Cano eta Jimenezen kronika hauetan, literatura eta kazetaritza lotzen dira, irakurlea errealitatearen eta fikzioaren arteko muga lausora eramanez. Bestalde, bi kronika hauetan egunkarietan argitaratu gabeko hainbat pasarte ere biltzen dira, liburuaren garapenaren mesedetan. Are gehiago, Jimenezek atonduriko liburuan, sormen berriko pasarteak dira bildumaren oinarria, eta han-hemenka tartekatzen dira jada egunkari ezberdinetan argitaraturikoak: osagarri besterik ez dira. Liburuotan euskarri hauxe gailentzen da jatorrizkoaren aldean.

Bestalde, egunkarietan jada argitaraturiko testuak elkarrekin berrargitaratzeak besteak beste bi ondorio dakartza: batetik, egunkari ezberdinetan zehar barreiaturiko testu isolatu horien artean nolabaiteko lotura azpimarratzea; bestetik, egunerokotasunean ihesi doan idazle horren irudi lausoari itxura ematen laguntzea. Hartara, irakurleek ez dugu jarrera bera erakutsiko egunkarietako zutabeekin nahiz liburu bateko atal baten aurrean. Zernahi gisaz, liburuan testua atal izango baita, eta ezinbestean osotasun bateko zati legez geureganatuko dugu, eta honela, irakurketa beste atalen erreferentziei hertsiki uztarturik garatuko da, bilakaera zedarriztatu batean. Are gehiago, liburuetan argitaratzaileek eta idazleak irakurketa nolabait bideratzen dute. Batetik, generoa zehaztuz: lau liburu hauetako bi, esaterako, narratibaren esparruan sailkatzen dira (Piano gainean eta Traizioak), eta beste bat, ostera, saiakeraren alorrean (Trapuan pupua). Bestetik, hitzaurreek ere irakurketa modu bat bideratzen dute: honakoa dakusagu Perurenaren bilduman. Bestetik, egileak bildumari osotasuna emateko darabiltzan baliabideek irakurketa baldintzatzen dute: izenburuek nolabaiteko irakurketa aurreikusarazten digute, edo liburuaren zein atalen hasieran eskaintzen zaizkigun hainbat idazleren aipamenek. Canok, esaterako, bildumaren hasieran, Paul Austerren aipu bat txertatzen du; Zalduak liburuko sail baten hasieran ere idazleen aipuak biltzen ditu: hala nola, Robert Musil, Graham Greene, Billy Bragg, Julian Barnes... Sailetan banatze honek ere irakurketa modua aldarazten du: izan ere, ez baitugu modu berean irakurriko testu aske bat, zein liburu bateko sail jakin bateko atal bat: honela, Zalduak egunkarietan argitaraturikoak bost sailetan biltzen ditu: Errealismoari, Iraultzari, Memoriari, Aberriari, Literaturari. Sail hauen izendapenak bertako ipuinen ulermenerako oso iradokorrak dira. Gainera, aipu hauek txertatuz literatur moduak gailentzen dira kazetaritzaren kaltetan: hau da, testua ulertzeko beste literatur sorkuntza batzuetara jotzera gonbidatzen gaituzte. Perurenaren bilduman, aldiz, kazetaritzaren alderdia da nabarmenen geratzen dena, bilduma osatzeko erari begiratuz gero.

Azkenik, badakarte liburuek batzuentzat hain gogokoa ez den alderdi bat ere: liburuek oro har kritikaren irakurketak eta berrirakurketei bide ematen diete.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En