GAIAK

Ikuskizunaren gizartea.

Balantzea egiteko ordua da. Itxi da kiosko nagusia, untzia heldu da portura. Eta orain marinelak geratzen dira harrapatutako arrainen begira.

Guy Debord-ek aipatu zuen ikuskizunaren gizartea da nagusia gure artean.

Ama batek: 'Ni ez noa jada Durangora. Lehenago joaten nintzen umeekin, baina ez dute ezer ikusten eta liburuak ikusi gabe, aukeratu gabe, hartzen dituzte'.

Pedagogian lizentziatu batek: 'Handiegia da orain, deserosoa, dena batera: lehenago liburuak eta diskoak, orain artesania azoka, eta ekuatoretarrak.'

Euskadi Irratia. Kultura punto com abenduare...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Balantzea egiteko ordua da. Itxi da kiosko nagusia, untzia heldu da portura. Eta orain marinelak geratzen dira harrapatutako arrainen begira.

Guy Debord-ek aipatu zuen ikuskizunaren gizartea da nagusia gure artean.

Ama batek: 'Ni ez noa jada Durangora. Lehenago joaten nintzen umeekin, baina ez dute ezer ikusten eta liburuak ikusi gabe, aukeratu gabe, hartzen dituzte'.

Pedagogian lizentziatu batek: 'Handiegia da orain, deserosoa, dena batera: lehenago liburuak eta diskoak, orain artesania azoka, eta ekuatoretarrak.'

Euskadi Irratia. Kultura punto com abenduaren 5eko irratsaioa. Esatariak: 'Korrespontsala, esaiguzu, Durangotik, zer berri? Harry Potterren fenomenoa nagusitzen da hor, ez?' 'Harry Potter?' diot nik nire barrenerako, 'ez zuen bada adibide hoberik?' Horrela bada, heldu gara Europa mailara. Esatariaren esaldian esaten dena baino esanguratsuagoa da isiltzen dena: ez du euskal libururik aipatu.

Nobedade isurketaren barnean non dira literatura liburuak? Bazter batean
Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Korrespontsalak irratsaio berberean, izenik aipatu gabe, argitaletxe bateko nagusia elkarrizketatzen du: 'Bada, bai, ea jendea hurbiltzen den... bisitariak liburua eros dezala'. Orain ere esan duena baino isildu duena da garrantzizkoa : bisitari esan du, ez irakurle; erosi esan du.

Feriako bozgorailuak egun bereko arratsaldez: 'Gastronomia ere bada kultura eta zatoz feriako tabernako pintxoak probatzera...'.

Feriako zenbakiak: 'Aurtengo nobedadeak 777', hor behintzat zintzoak izan dira: aurtengoak urte osoko nobedadeak dira... Eta nobedade isurketaren barnean non dira literatura liburuak? Bazter batean.

Inork aitortzen omen ez dituen salmenta-zifren arabera, Sarrionandia eta Harry Potter omen dira libururik arrakastatsuenak. Baina zifrena ferian ongien gordetzen den sekretua bada, nola dakigu zein izan den salduena? Periodikoen bidez. Beraz, ez dugu feriaren isla bat, azokaz egunkariek eman duten isla dugu gehienez ere, zeren ez baita ahaztu behar liburu eta disko azoka izanez gain, azoka dela batez ere Durangokoa, eta neurri berean, editoreena eta kazetariena.

Eta zer agertu da literaturan? Denen gainetik, Sarrionandia diote egunkariek, eta gero, burua agertu behar. Eta aspaldi beti-gazte izan nahi duela-eta bere buruaz trufaz ari den Arretxe. Eta poesia gutxi: Uribe, Benito, Otxoteko... Eta emakumeen literatura iaz baino apalago: Ixiar Rozas, Aurelia Arkotxa, eta Yolanda Arrietaren nobela miresgarria gazte literatura bihurturik. Eta zenbait narrazio liburu, artean Iban Zalduarena, eta aspaldi nobelarik argitaratzen ez zuen Hernandez Abaituarena, eta Urteaga nobela poliziakoa ekarriaz. Eta Iñaki Friera apustu ederrarekin. Eta Anjel Lertxundiren saiakera. Eta...

Eta zer? Kontuan hartu hau Liburu azoka dela, ez Literatura azoka. Itxaropen bat du baina, liburuaren bidez bateren bat helduko da literaturara. Liburuak zer du bada, ikuskizunaren gizartean? Ikuskizuna da azoka, ikuskizuna, perfomance-a han gora-behera dabilen jendetza, ikuskizuna irakurleak elkar topo eginaz eta agurtzen, aspaldiko lagunak agurtzen eta besarkatzen...

Ikuskizuna da nagusi. Gastronomia ere bada kultura eta goazen feriako tabernara pintxo batzuk probatzera.JON KORTAZAR

Archivado En