GAIAK

Nebrija-ren 'Gramática' ere hizkuntza bakarraren alde

Historian zehar sufritu ditu euskarak erasoak, ez bakarrik gerra zibilaren ostean. Elio Antonio de Nebrija-k, Gramática castellana liburuaren egileak, halaxe idatzi zuen 1492. urtean: 'I cierto assí es que no sola mente los enemigos de nuestra fe que tienen la necesidad de saber el lenguaje castellano, mas los vizcainos, navarros...'

1978. urtean Euskaltzaindiak Euskararen liburu zuria argitaratu zuen. Koldo Mitxelenak, Luis Villasantek, Joxe Migel Barandiaranek, Gregorio Monrealek edota Jose Manuel Castelles-ek idatzi zuten, besteak beste, liburu horixe eta Nebrijaren hit...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Historian zehar sufritu ditu euskarak erasoak, ez bakarrik gerra zibilaren ostean. Elio Antonio de Nebrija-k, Gramática castellana liburuaren egileak, halaxe idatzi zuen 1492. urtean: 'I cierto assí es que no sola mente los enemigos de nuestra fe que tienen la necesidad de saber el lenguaje castellano, mas los vizcainos, navarros...'

1978. urtean Euskaltzaindiak Euskararen liburu zuria argitaratu zuen. Koldo Mitxelenak, Luis Villasantek, Joxe Migel Barandiaranek, Gregorio Monrealek edota Jose Manuel Castelles-ek idatzi zuten, besteak beste, liburu horixe eta Nebrijaren hitz hauei aipamena egiten zaie.

Eskoletan euskara murriztu zuten zenbait faktore juridiko legalen aipamena ere egiten du Euskaltzaindiak argitaratutako Euskararen Liburu Zuriak. Besteak beste 1926. urteko Errege Dekretua aipatzen da non erabakitzen da 'Jatorrizko hizkuntza gordetzen duten herrialdeetako eskoletan hizkuntza ofizialaren irakaskuntza zokoratu edo oztopa lezaten maisu nazionalak espedientatu egingo dira'.

Más información

Ama ezin esan

Euskararen kontrako erasoak historian zehar gertatu zirela adierazi digu baita ere Juan San Martin euskaltzainak eta Arartekoa izandakoak.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Giza Eskubideen inguruan- En torno a los Derechos Humanos liburuan euskararen kontra izan ziren eraso horiek jaso ditu San Martinek.

Araban XIX. mendean 'ama' edota 'jaungoikoa' hitzak erabiltzea debekatuta zegoen. 'Ikaragarrizko zigorra jasotzen zuten eskoletan euskarazko edozein hitz erabiltzeagatik. Latigoarekin ipurdian ematen zien gelako zakarrenak' dio Juan San Martinek.

Nafarroan eta Araban euskararen kontrako lehen erasoak topatzeko historian atzera egin behar dela dio San Martinek. 'Nafarroan ez da gaztelerarik egiten XVI. mendera arte, Errege katolikoak sartu ziren arte'. Hori zergatik izan ote zen galdetzen zaionean, San Martinek garai bateko inperialismoa aipatzen du: 'Lehengo garaiek oso inperialista zentsua zuten eta hizkuntza bat, bakarra, behar zen eta beste hizkuntzak baztertu; jokaera oker hori izan da. Okerra diot, zeren Espainiako hizkuntzarik zaharrena euskara da eta espainolista sentitzen direnak ere defenditu beharko lukete eta ez dute egiten'.

Nazionalismoaren sorrera neurri handi batean hizkuntzak baztertzean kokatzen du San Martinek. 'XVIII. mendearen erdialdean Espainiako eskola guztietan gaztelera ez beste hizkuntzarik ez egiteko agindua eman zen, eta horrek berez herritarren erreakzioa sortzen du, nazionalismoaren aldeko erreakzioa'.