GAIAK

Poloniarrak nagusi

Estatu mailan egun dauden orkestra guztien artean, Iruñeako Pablo Sarasate Orkestra da zaharrena. Pablo Sarasate berak 1879. urtean sortua, gora-behera dezente bizi izan ditu talde honek mende luze honetan. Esaterako, ia beti amateur mailakoa izan da, baina 1989. urtean profesionalizaziorantz zeraman urratsa eman zuen.Gaur egun 37 musikariz osatuta dago. Sortzez atzerritarrak direnak, aldiz, bat baino gehiago dira: guztira, hamabost. Azken hauen artean, Europako ekialdeko musikariak nagusitzen dira. Guztira, Poloniako 11 musikari daude; bi musikari, aldiz, italiarrak dira; Erresuma Batu...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Estatu mailan egun dauden orkestra guztien artean, Iruñeako Pablo Sarasate Orkestra da zaharrena. Pablo Sarasate berak 1879. urtean sortua, gora-behera dezente bizi izan ditu talde honek mende luze honetan. Esaterako, ia beti amateur mailakoa izan da, baina 1989. urtean profesionalizaziorantz zeraman urratsa eman zuen.Gaur egun 37 musikariz osatuta dago. Sortzez atzerritarrak direnak, aldiz, bat baino gehiago dira: guztira, hamabost. Azken hauen artean, Europako ekialdeko musikariak nagusitzen dira. Guztira, Poloniako 11 musikari daude; bi musikari, aldiz, italiarrak dira; Erresuma Batua eta Hungaria ordezkatuz, azkenik, musikari bana topa daiteke.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoan ere antzeko egoera bizi da. Erdiak atzerritarrak dira, eta hauen artean, gehientsuenak poloniarrak (17) eta frantziarrak (14) dira. Errumania, Italia, Kanada, Bulgaria edota Ukrainako herrialdeak ere ordezkatuta daude. Askok, hala ere, espainiar hiritartasuna dute.

Más información

Bilbao Orkestra Sinfonikoa, azkenik, 1922an sortu zen, eta, Armand Marsick maisua zuzendari zela, urte hartan eskaini zuen Bilbon estreinako kontzertua. Egun 94 musikarik osatzen dute orkestra, eta, kasu honetan ere, ekialdeko herrialdeetan jaiotako musikariak dira atzerritarren artean nagusi: 19 poloniarrak dira; 15 musikari, errumaniarrak; eta eslovakiarra, azkenik, bakarra. Ekialdekoez gain, Erresuma Batuan jaiotako zortzi musikari daude, Italiako hiru kide, Argentinako bi eta Frantzia, EE BB, Alemania, Peru, Islandia, Eslovakia, Kolonbia, Uruguay eta Boliviako ordezkari bana.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En