Aurtengo BBK- Euskaltzaindia Literatura Sariak, jada, martxan

GAIAKEuskaltzaindia eta BBK Fundazioak urtero elkarlanean antolatzen duten Literatura Sarien aurtengo edizioa martxan da dagoeneko. Aurkezpen ekitaldian, sariotan parte hartzeko aurten bete-behar diren oinarriak ezagutzera eman zituzten; hala nola, lanak aurkezteko epea urriaren 16an amaituko dela. Bestebehingoz, gainontzeko lehiaketekin alderatuta, sari hauen atal bakoitzerako bideratu diren diru-sariak handienetakoak dira: Txomin Agirre eleberri saria, esaterako, 1.300.000 pezetakoa izango da eta lanak, gutxienez, 125 orriko luzeera izan beharko du; Toribio Altzaga antzerki sariaren garailea...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

GAIAKEuskaltzaindia eta BBK Fundazioak urtero elkarlanean antolatzen duten Literatura Sarien aurtengo edizioa martxan da dagoeneko. Aurkezpen ekitaldian, sariotan parte hartzeko aurten bete-behar diren oinarriak ezagutzera eman zituzten; hala nola, lanak aurkezteko epea urriaren 16an amaituko dela. Bestebehingoz, gainontzeko lehiaketekin alderatuta, sari hauen atal bakoitzerako bideratu diren diru-sariak handienetakoak dira: Txomin Agirre eleberri saria, esaterako, 1.300.000 pezetakoa izango da eta lanak, gutxienez, 125 orriko luzeera izan beharko du; Toribio Altzaga antzerki sariaren garaileak 800.000 pezeta eskuratuko ditu, Felipe Arrese olerki saria irabazten duenak bezala; eta, azkenik, Mikel Zarate saiakera saria milioi bat pezetakoa izango da. Aurtengo edizioa aurkezteaz gain, joan den urteko Euskaltzaindia-BBK Literatura Sarietan saritu zituzten lanak jada argitaratu dituzte. Atalez-atal, honako hauexek dira: eleberrigintzan, Aitor Arana idazle legazpiarraren Ipuin-entzulea izan zen epai-mahaiak aukeratutako lana; olerkigintzan, aldiz, Juan Luis Zabalaren Hautsia natza izan zen onena; antzerkigintzan, Mikel Ugalderen Bake biltzarraren ildotik saritu zuten, eta azkenik, Joxe Manuel Odriozolaren Nazio identitatea eta eskola saiakera alorreko lana da argitaratu duten azkena.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En