Sound

Garaia ez zen ona. Frankismoaren pean bizi ginen, eta han agertzen da, brigadista sound, Pott Banda. Pott Banda-tik aldendu zen Jon Juaristi eta bere semea Martín hartu zuten ordezko modura. Ez nuen Pott-en ezagutu Jon Juaristi. Gerora baino. Deustuko bere pisuan literatura arturikoaz mintzatuz, hain zuzen. Denbora igaro da, baina gogora dezaket baladaren azterketan buru-belarri sartua zegoela Jon Juaristi, eta erromantzearen metodologia erabiliz euskal balada aztertzen lagundu izan zigula. Bide batez, pott hitza ez da agertzen nire ordenagailu honetan.

Nik dakidala, Jon Juaristiren leh...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Garaia ez zen ona. Frankismoaren pean bizi ginen, eta han agertzen da, brigadista sound, Pott Banda. Pott Banda-tik aldendu zen Jon Juaristi eta bere semea Martín hartu zuten ordezko modura. Ez nuen Pott-en ezagutu Jon Juaristi. Gerora baino. Deustuko bere pisuan literatura arturikoaz mintzatuz, hain zuzen. Denbora igaro da, baina gogora dezaket baladaren azterketan buru-belarri sartua zegoela Jon Juaristi, eta erromantzearen metodologia erabiliz euskal balada aztertzen lagundu izan zigula. Bide batez, pott hitza ez da agertzen nire ordenagailu honetan.

Nik dakidala, Jon Juaristiren lehen lanak euskaraz argitaratu ziren, Euskararen ideologiak deitzen zen, agian? Pausu laburra dago euskararen ideologia aztertzetik euskaldunen ideologia aztertzera, jarraitzen du bere kantu bakarra kantatzen. Garai hartako Juaristi aldatu dela diote, agian horrela izango da, bere burua psikoanalisiaren bidetik bidali ondoren. "Unamuno ttikia" ere deitu izan dute batzuek.

Más información

Nire ordenagailuak ez daki nor den Unamuno, ez daki zer den ttikia izatea.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En