Entrevista:MIGUEL ZEBERIO MUSIKARIA

"Nahiago dugu Sting ekartzea, gure kultura promozionatzea baino"

Gaur egungo euskal musikagintzaren panoraman txoko berezia betetzen du Miguel Zeberio tolosarrak. Txikitandik abesbatzekin harreman estua izana, Francisco Escudero, Miguel Amantegi eta Sáinz Alfarorekin, besteak beste, ikasi du eta gaur hiru koro eta orkestra baten zuzendaritzaz arduratzen da. Beraiekin, proiektu interesgarriak, berritzaileak aurrera ateratzeko lanean dihardu. Duela aste gutxi, Estatu Batuetan izan da Donosti Ereski abesba-tzarekin bertako Euskal Jaietan parte hartzeko. Galdera. Nolakoa izan da Estatu Batuetako esperientzia? Erantzuna. Ameriketako euskaldunei buruzko ezagut...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Gaur egungo euskal musikagintzaren panoraman txoko berezia betetzen du Miguel Zeberio tolosarrak. Txikitandik abesbatzekin harreman estua izana, Francisco Escudero, Miguel Amantegi eta Sáinz Alfarorekin, besteak beste, ikasi du eta gaur hiru koro eta orkestra baten zuzendaritzaz arduratzen da. Beraiekin, proiektu interesgarriak, berritzaileak aurrera ateratzeko lanean dihardu. Duela aste gutxi, Estatu Batuetan izan da Donosti Ereski abesba-tzarekin bertako Euskal Jaietan parte hartzeko. Galdera. Nolakoa izan da Estatu Batuetako esperientzia? Erantzuna. Ameriketako euskaldunei buruzko ezagutza handia duen Joseba Etxarri aspaldidanik da abesbatzako kidea, eta bertara bidaiatzea ez zen guretzako ideia berria. Baina aurten, gainera, Estatu Batuetako Euskal Jaiak ospatzen direla 40 urte betetzen ziren eta orain joateko aitzakia hori izan da. Donostiarekin anaieratua dagoen Renon egin da bilkura nagusia, baina Kalifornia, Nevada eta Idaho estatuetan izan gara eta han euskal amerikar komunitate handia aurkitu dugu. Boise hirian dagoen taldea, bereziki, izugarri dinamikoa da, XXI. mendeko Euskal Herriaren erreferentzia oso egokiak dituena. Guk hara eraman duguna Gipuzkoako jendez osatutako koro bat izan da, Donosti Ereskiko talde batekin eta bost musikarirekin, hauen artean Europako onenetarikoa den Gorka Benítez saxofoijole bizkaitarra. Euskal folklorea koroekin orain arte egin ez den bezala lantzea zen gure helburua, eta nere ustez urrats bat markatu genuen. G. Nolako harrera izan du? E. Bueno, honek bi alderdi zituen. Batetik koroaren estatismo klasikoa haustea, eta bestetik tradizioa eta gaur egungo tendentziak gerturatzea. Arazo teknikoak gainditu behar izan baditugu ere, harrera oso ona izan duela iruditzen zait. Emanaldietan publikoarekin giro ederra sortu zen. G. Zer euskal musika ezagu-tzen dute han? E. Musika tradizionalari dagokionean, dena ezagutzen dute, txistua etabar. Gaur egungo taldeetatik, batik bat Tapia eta Leturia bertan asko ibiliak direlako eta Oskorriren musika ere dezente ezaguna da. Lehiaketaren eragina G. Tolosarra izateak eta hiru abesbatz zuzentzeak zerikusirik ba al du? E. Bai, dudarik gabe. Niri etxean sartu zait koroen erokeri hau, garai bateko Tolosako abesbatz lehiaketaren giroa bizi izan dudalako urte askotan. Lehen oso gauza familiarra zen eta giro oso intimoa sortzen zen. Horrek jende interesgarri asko ezagutzeko eta tratatzeko aukera eman dit, eta aldi berean motibazioa sortu: Joaquín Pildain, Samuel Rubio edo Erkki Póhóla finlandiarra ezagutu ditut, besteak beste. G. Nola moldatzen zara denetara iristeko? E. Ez dakit, egia esan. Ekonomikoki, oso gaizki, eta horrek, iaz behintzat, institutu batetan eskolak ematera behartu ninduen. Aurten hori ez egiten saiatuko naiz, askotan gauza guztiak batera eramatea zaila gertatzen delako, baina konplikatua da, hemen oso eskakizun gutxi baitago. Proiektu handiak, bai eraikuntza mailan eta bai entrepresa mailan aurrera doaz, baina beste arlotan gauzak zailak gertatzen dira. G. Hemengo musikariek jo edo kantatzeko aukerarik aurkitzen al dute? E. Hemen, momentu honetan, artera dedikatzea, edozein arlotan dela ere, erokeria da, oso gogorra da. Beste gauzen artean, ez dagoelako inongo demandarik, ez sozialki eta ez administrazioaren aldetik ere. Badauzkagu ziklo batzuk, baina gizartearen eguneroko bizitzan oso inzidentzia mugatua dute nere ustez. Zinemaldia, Jazzaldiak, Musika Hamabostaldia, Tolosako Abesbatz Lehiaketa etabar, baina hortik kanpo ezer gutxi dago eta oso baldintza gogorretan. Euskal Herrian hiru jazzaldi ditugu, Europa mailan aski ezagunak direnak, baina gero, gure eguneroko bizitzan jazza ez da existitzen, ez dago jazza egiterik nahiz eta musikari onak badiren gure artean. Hemen nahiago dugu Sting ekarri Kursaalera gure kulturaren garapen bat promozionatu ordez, eta hori kalitatezko produkzio bat aurrera eraman nahi duzunean topatzen dituzun zailtasunetan islatzen da. G. Horrek proiektuak prestatzeko ahalegina eskatzen du? E. Bai, baina nik zorte handia izan dut, benetan gogotsu den jendez inguratu naizelako, diruagatik bakarrik jotzen ez duen jendez. Et Incarnatus orkestrarekin, adibidez, gauza oso bitxia sentitu dut. Oso lan ezberdinak egin ditugu. Imanolekin diska bat, Chucho Valdés, Mikel Erentxunekin Miguel Boséren programan, Oskorri eta Antton Valverderekin kolaborazioak, orain Dulce Pontesekin Espainian zehar bira. Interes paretsuak ditugun pertsona batzuk elkartu garaeta ari dira proiektu berriak ateratzen, eta honek esan nahi duena hor hutsune bat dagoela da. G. Zein proiektu dituzu aurrera begira? E. Zenbait grabaketa baditugu oraindik egiteko, abesbatzarekin Finlandiara bidaia, Pildainen inguruan Madrilen emanaldi bat eskaini nahi dugu, gabonetako kontzertua Victoria Eugenian etabar. Pildainekin hemengo beste hamaika pertsonarekin gertatu dena ere eman da. Bere arloan puntakoak izan dira, baina hemen ez ditugu behar bezala baloratu, ez dakigu existitzen direnik ere. Bide berriak jorratzea da ni eta nire inguruan dabilen jendeak nahi duguna.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En