Gaiak

Mahoma, gaur

Basamortuko bizimodu gogorrera egokitzeko, beduino nomadek -sinesmen-sistema sofistikatuagorik ezean- arau eta ohitura multzoa garatu zuten hain eremu fisiko desegokian bateratzeko eta bizirik irauteko. Lehenbizikoa eta oinarrizkoena taldeari zegokion hausturarik gabeko leialtasuna zen. Leialtasun horrek, kosta ahala kosta, taldearen iraupena segurtatzen zuen berez, tribuko kideen edozein banakotasun-aztarna ezabatzen bazuen ere.

Jarrera horren ondorioz, elkartasun-baliabideak sustatu egiten ziren tribu bakoitzean, bai familia ahulei sostengua eta babesa emanez, bai kanpoko erasoa jaso ...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Basamortuko bizimodu gogorrera egokitzeko, beduino nomadek -sinesmen-sistema sofistikatuagorik ezean- arau eta ohitura multzoa garatu zuten hain eremu fisiko desegokian bateratzeko eta bizirik irauteko. Lehenbizikoa eta oinarrizkoena taldeari zegokion hausturarik gabeko leialtasuna zen. Leialtasun horrek, kosta ahala kosta, taldearen iraupena segurtatzen zuen berez, tribuko kideen edozein banakotasun-aztarna ezabatzen bazuen ere.

Jarrera horren ondorioz, elkartasun-baliabideak sustatu egiten ziren tribu bakoitzean, bai familia ahulei sostengua eta babesa emanez, bai kanpoko erasoa jaso zezakeen taldeko edozein kideri laguntasuna eskainiz. Halakoetan, tribuak batera erantzuten zuen, eta partaide batek jasotako erasoa guztien iraintzat hartzen zuen.

Eskuzabaltasuna eta abegikortasuna ere funtsezko balioak ziren preislamiar gizarte horretan, taldeko kide ahaltsuenek behartsuenei zor zieten laguntzaren adierazgarri. Hortaz, tribu bakoitzeko buruzagiak txiroen, umezurtzen, edadetuen edo alargunen sostengua eta mantenua bere gain hartzen zuen, materiazko ondasunen inguruko nola edo halako mespretxua azalduz. Funtsean, basamortuko bizimoduak inguruak ematen zituen ondasun urrien aurrean axolagabetasunaren balioa harrotasunez azaltzera bultzatzen zuen. Zegoena partitzea, beraz, garrantzitsua zen, gaurko aberatsa biharko behartsua izan zitekeen eta.

Laztasun-espiritu horrek eta materiazko ondasunen inguruan erakutsitako eskuzabaltasunak tribuko kideen artean berdintasun-sentimendu sakona sortzeaz gain, leinu aristokratiko edo pribilegiatu baten existentzia behin betiko deuseztatu egiten zuen.

Mahoma, Quraysh tribuko umezurtz bat, 570 urtearen inguruan jaio zen. Une horretan, talde hori aldaketa bortitza jasaten ari zen, Arabiako estepetatik merkataritzara garatua zegoen Meka inguruetara aldatzearen ondorioz. Bizitza oparoa bilakatu zitzaien, eta aldaketa ideologiko handiak eman ziren beraien artean. Besarkatu berri zuten aurrekapitalismo bortitzak tribuko baloreak eraldatu zituen, jendeak bere burua galdua ikusiz, norabiderik gabe. Mahomak irteera eskaini zien, eta, herrialde horretan jarraitzaileak zituzten beste erlijioen baliabideak erabiliz (judaismoarenak eta kristautasunarenak, alegia) tradizio monoteista horiek Arabiako tribu beduinoen tradizioekin konbinatzen jakin zuen. Hortaz, islamiartasuna tribuen arteko zatiketak gainditzeko sintesi bilakatu zen, arabiar guztien batasunerako aukera emanez.

Mahomak, muinean, arabiarrei beraien tradizioetara modu berezian egokitzen zen espiritualtasun berria eskaintzen jakin zuen, eta Koran liburu sakratua garai horretako baldintza materialen eta sozialen pean Arabiako desertuan bizi zen pertsona baten irudipen idealizatua baino ez zen izan: biztanle horiek betikotasuna irudikatzeko zuten leku ideala. Irudikapen horrek ez du, beraz, Jainko orojakin, betiereko, haraindiko, nonahiko eta guztiahaldunaren borondatea irudikatzen, garaiko gizakiarena baizik, pertsona haiek bizi zituzten baldintza naturalak eta sozialak islatuz.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Bada antzekotasunik, hala ere, Iranen eta beste herrialde batzuetan suertatzen denaren eta Mahomaren garaian gertatutakoaren artean. Analogia horrek gizarte horietan ematen ari den asaldaketa eta lokadurarekin zerikusi handia du, eta erantzun mimetikoa fundamentalismo islamiarra aldarrikatzea izan daiteke, status quo zapaltzaile berriari aurka egiteko erantzun bihurtuz.

Egia da islamak, harreman aurrekapitalistaren tradizioak defendatzen dituenean, zailtasunak dituela balio horiek aldatzeko eta interpretatzeko. Horretan, hil ala biziko erronka du, jakin badakielako produkzio-indarrak eta horiei dagozkien harreman produktiboak egokitu behar dituela.

Hala ere, tradizioan oinarritutako balioei tinko eusten badio ere, ez ditu Mahomaren garaiko baldintza ekonomikoak eta teknologikoak ezarri nahi: are gehiago, ez du inolako eragozpenik teknologia garatuak erabiltzeko. Islamak ez du atzera egin nahi, antzinako tradizioetako osagaiak egungo gainegituran, harreman sozialetan eta produktiboetan txertatu baizik. Eta horren emaitza hibrido antzeko bat gertatzen ari da. Asmakizun hau konpromiso-irtenbidea izan daiteke, oso arriskutsua gerta daitekeen bezala.

Archivado En