Reportaje:GAIAK

Hitzen bilakaera biltzen duen lana

Koldo Mitxelenak hasi zuen 'Orotariko Euskal Hiztegia' bukatu du Euskaltzaindiak

Orotariko Euskal Hiztegia-ren azken alea kalean da dagoeneko eta laster bilduma osoaren aurkezpen ekitaldi ofiziala egitekoa da Euskaltzaindia. Bukaerara iristeko 35 urte behar izan dituen proiektuaren emaitza hamasei aletan bildurik dago. Zenbaitek Oxford Hiztegiarekin parekatzen dute. Eta konparazio hori egokia izan daiteke 1970. urtean Koldo Mitxelenaren taldeak hasi zuen lanaren tamaina eta garrantzia ulertzeko.

Lanaren emaitza kopurutan ere neur daiteke: aipatutako hamasei liburukietan 125.987 sarrera bildu dituzte 14.028 orrialdetan. Bertan, hitz bakoitzaren esanahi zehatza...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Orotariko Euskal Hiztegia-ren azken alea kalean da dagoeneko eta laster bilduma osoaren aurkezpen ekitaldi ofiziala egitekoa da Euskaltzaindia. Bukaerara iristeko 35 urte behar izan dituen proiektuaren emaitza hamasei aletan bildurik dago. Zenbaitek Oxford Hiztegiarekin parekatzen dute. Eta konparazio hori egokia izan daiteke 1970. urtean Koldo Mitxelenaren taldeak hasi zuen lanaren tamaina eta garrantzia ulertzeko.

Lanaren emaitza kopurutan ere neur daiteke: aipatutako hamasei liburukietan 125.987 sarrera bildu dituzte 14.028 orrialdetan. Bertan, hitz bakoitzaren esanahi zehatzarekin batera, literatur tradizioan aurki daitezkeen adibideak jartzen dira. Klasikoek nola eta zertarako erabili zituzten hitzak eta esamoldeak; horixe argitzen du euskararen historiaren inoiz izan den hiztegirik handienak. Horretarako 5.800.000 hitzek osatutako 310 obra oso xehetu dituzte.

14.028 orrialdetan 125.987 sarrera bildu dituzte, funtsezko lanetan bildutakoak

Hitzen sailkapena egiteko garaian, jatorrizko testuetan jasotzen ziren epe, euskalki eta testu mota desberdinak aintzat hartu dituzte egileek. Lanaren sakontasunak hiztegiaren benetako neurria erakusten du, garai, leku eta mota guztietako euskal hitzen ondarea bildu baitu bere baitan. Hortaz obra deskriptiboa da, eta ez arauemailea, tradizioaren bilketan oinarritu baitira egileak.

Euskal hiztunek historian erabili dituzten hitz eta esamoldeen berri ematea du helburu. Datuak ahalik eta osoen eta zehatzen ematen saiatu dira, sarrera bakoitzak mendeetan zehar izan duen bilakaeraren berri emateko. Horretarako euskarazko literaturaren historian funtsezkoak izan diren liburuak aztertuz, bertan jasotako corpusaren altxorra atera dute argitara. Hiztegiak corpus diakroniko itxia duela esan daiteke, 1970eko hamarkada arte iristen baita.

Orotariko Euskal Hiztegiaren ibilbidea 1970. urtean hasi zen, Koldo Mitxelena hizkuntzalariaren taldearen gidaritzapean. Lehenbiziko liburukia 1987an argitaratu zen eta ondoren Ibon Sarasolak hartu zuen lana zuzentzeko ardura.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Lanak, ostera, gorabehera ugari izan ditu abian jarri zenetik. Azkueren hiztegiaren jarraipena egiteko enkarguarekin Mitxelenak berak ekin zion lanari 70eko hamarkadan; eta horretan jardun zuen buru-belarri 1987an zendu zen arte; urte horretan berean argitaratu zen bildumari dagokion lehenbiziko liburukia. Lehenbiziko urteetan finantziaziorik eza izan zen proiektua aurrera eramateko oztoporik handiena; hori dela eta baliabide urriekin lan egin behar izan zuten lan taldeko kideek. 1983an, ostera, egoera aldatzen hasi zen, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak egitasmoa diruz babestea erabaki baitzuen.

Proiektua abian jarri zenetik, Euskaltzaindiaren helburu nagusietakoa izan da, baina ez bakarra. Horrekin batera Euskal Gramatika argitaratzen hasi zen 1984an. Euskara idatziaren historian gramatikazko egiturak nola erabili izan diren deskribatzen du lan horrek. XX. mendeko euskararen corpus estatistikoa eta Euskararen Herri Hizkeren Atlasak osatzen dute erakundeak abian jarri dituen egitasmoen zerrenda. Lehenbizikoak 1900etik 1995era bildutako lau milioi eta erdi hitz eta esamolde baino gehiago jasotzen ditu. Atlasak, berriz, hizkuntza mintzatuaren errealitatea aztertzea zuen helburu.

Hiztegi Batua-rekin batera, euskarazko hiztegien unibertsoa beteko du Orotariko Euskal Hiztegia-k. Kontuan hartu behar da orain dela ez urte asko arlo horretan testu elebidunak besterik ezin zitezkeela aurkitu. Horietako batzuk ziren Azkuek eta Lhandek XX. mendearen hasieran argitaratu zituzten euskara-gaztelania-frantsesa hiztegiak. Geroago Plazido Mujikak egin zuen euskara-gaztelaniazko hiztegia etorri zen.

Euskaraz inoiz izan den mota honetako paperezko argitalpenik handiena eta zabalena bukatuta, edizio digitala lantzen jarraitu behar dute. Esparru horretan ere eskaintza nabarmen gehitu da azken urteotan, besteak beste Hiztegi Batua bera Interneten baitago kontsultagai, Elhuyar eta Euskaltermek sortutako datu-baseekin batera.

Archivado En