Entrevista:JOSÉ ANTONIO ARANA MARTIJA | Euskaltzain osoa | Gaiak

"Emakume euskaltzain gehiago behar dira erakundean"

1978an Euskaltzaindiako bibliotekaren ardura hartu zuen bere gain eta 1996an erretiroa hartu zuen postu horretatik. Aurretik, José Antonio Arana Martija (Gernika, 1931) euskaltzain urgazle izendatu zuten 1979an, eta osoa 1988an. Esperientzia horretatik, erakundeak bere burua gaztetu behar duela eta emakume gehiago onartu behar dituela uste du, "euskaltzain onak" izan daitezkeen "neska asko" baitaude.

Galdera.
Nola aurkitu zenuen Euskaltzaindia erakundean sartu zinen garaian?

Erantzuna. Langile moduan 1968an hasi nintzen, musika-paperak antolatzen. Villasante ezaguna...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

1978an Euskaltzaindiako bibliotekaren ardura hartu zuen bere gain eta 1996an erretiroa hartu zuen postu horretatik. Aurretik, José Antonio Arana Martija (Gernika, 1931) euskaltzain urgazle izendatu zuten 1979an, eta osoa 1988an. Esperientzia horretatik, erakundeak bere burua gaztetu behar duela eta emakume gehiago onartu behar dituela uste du, "euskaltzain onak" izan daitezkeen "neska asko" baitaude.

Galdera. Nola aurkitu zenuen Euskaltzaindia erakundean sartu zinen garaian?

Erantzuna. Langile moduan 1968an hasi nintzen, musika-paperak antolatzen. Villasante ezaguna nuen eta liburutegia antolatzeko eskatu zidan. 3.000 liburu ziren eta orain 90.000 egongo dira. Lanik neketsuena bildumak osatzen izan nuen. Gero informatizazio-gunea etorri zenean liburutegia nola katalogatu izan zen kontua. Geu gara euskarazko katalogoa egin duen bakarra. Ez zegoen terminologiarik eta asmatu egin behar izan genuen.

"70 urtetik gorakoak sei edo zortzi gaude erakundean eta jende gaztea sartu behar da"
"Prentsaren akatsik handienak sintaxian daude, testu asko ulergaitzak baitira"

G. Eta orain zertan ari zara?

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

E. Batetik, digitalizazioa prestatzeko txostena egitea eskatu didate Euskaltzandian. Bestetik, euskal doktrinen katalogoa burutuko dut. Fitxak egin behar ditut. Ehunka daude. Inork ez daki zenbat ote dauden. Etxean ditut asko eta liburutegian piloa dago; eta doktrinen bat harrapatzen badut eliza edo sakristiaren batean fitxa egiten dut berehala. Gainera, baditut esku-izkribu zaharrak, Gernikako sermoiak, XIX. mendekoak, transkripzioa amaitu eta publikatzeko.

G. Komunikabideek erabiltzen duten euskara errotik aztertua duzu. Zer iruditzen zaizu arlo horretan dagoen maila.

E. Nahiko ondo doa. Akatsik handiena sintaxiarena da. Neologismoak sartzeak ez dit minik ematen. Maileguak beharrezkoak dira egun. Baina artikulu batzuk birritan irakurri behar izaten ditut ulertzeko. Pentsatzen dugu gauzak zail egin behar direla euskara ona izateko; ez, euskara zuzena egin behar da, baserrian, etxean beti erabili duguna.

G. Euskara batua aurrera doa, baina ahoskerak eta doinuak batu daitezke?

E. Horrek ez dauka erremedio errazik. Nola ahoskatu behar den, hori zaila da esatea. Duela hamar bat urte egin genituen jardunaldi batzuk ahoskerari buruz, baina zaila da erabakiak hartzea. Doinua ere garrantzitsua da eta asko aldatzen da leku batetik bestera. Nik ez dut uste hain beharrezkoa denik hori batzea. Bakoitzak egin dezala berea. Hitzak, bai, normatibizatu behar dira, nola idatzi behar diren esan. Euskalki bakoitza normatibizatuta idatzi behar da, baina euskalki moduan, hitzak eta joskerak mantenduz. Ez da bost urtetan konpontzeko kontua. Ezin da, adibidez, 100 azpieuskalki onartu Bizkaian.

G. Liburutegi nazionala ikusiko duzulakoan zaude?

E. Gai itzela da hori. Begira, ni batzarkide izan nintzenean proposatu nuen Gernikan, Bizkaiako Artxiboa zegoela, bibliotekologia fakultatea eraikitzea, jendea horretarako prestatuz eta bide batez Biblioteka Nazionalaz pentsatzen hasteko. Deialdia egin zen arkitektoei eraikina diseinatzeko eskatuz, baina berehala etorri zen Madriletik debekua. 1978aren inguruan izan zen hori. Gaur egun beste baliabideak daude. Egun biblioteka birtuala egin daitekeela diote eta nik ez dut txarto ikusten, baina horrez gain liburuak behar dira. Andres Urrutia euskaltzainburuari esan nion: Biblioteka nazionala egingo balitz, nik nire liburu guztiak emango nituzke.

G. Noren erantzukizuna da hori?

E. Jaurlaritzarena eta aldundiena. Nafarroak ere egin beharko luke zeozer. Han berea egingo balute, goazen gu gurea egitera. Baina oztopo handiak dauzkagu horretarako.

G. Musikan ere hainbat ikerketa egina zara. Bada egun euskal musikarik?

E. Jende asko dator kontserbatorioetatik. Aurkikuntza itzela izan da Gasteizkoa. Hortik sortu dira pila bat konpositore eta instrumentista.

G. Baina euskal musika egiten dute?

E. Eta zer da euskal musika? Rock taldeek ez dut uste gure euskal senarekin lotura dutenik. Baina badira euskal tankera hori mantentzen dutenak. Izatez, pribilegiatuak gara. Esate baterako, munduan Euskal Herriak ditu organorik onenak.

G. Zeintzuk dira Euskaltzaindiaren gaur egungo erronkak?

E. Erronkarik handiena gabiltzan erritmo apalari aurre egitea da. Hilero behin besterik ez gara biltzen. Gainera, 24 euskaltzain gutxi dira. Gehiago behar dira, eta andereak sartu. Miren Azkarate baino ez dugu orain. Neska asko daude euskaltzain onak izan daitekeeznak. 70 urtetik gorakoak sei-zortzi gaude eta jende gaztea sartu behar da. Uste dut Andres Urrutiak buelta emango diola horri. Berak badu buruan gutxienez 30 euskaltzain izan behar dugula, neskak tartean; lan azkarragoa eta espezializatua egin behar dela, hizkuntzak beste arintasun bat eskatzen du-eta.

Archivado En