Gaiak

100 ikasle HABEn

Egun, HABEko sarean 100 etorkin daude matrikulaturik. Iaz ipini zen martxan, dohain, 60 orduko ikastaro berezi hau. Ikas-material propioak dituzte etorkinentzat eta asmoa da euskalduntze-sare arruntean sar daitezen baldintzak sortzea. Herritar arruntek eguneroko bizimoduan erabiltzen dituzten esamolde eta hitzak irakasten dizkiete bertan.

HABE erakundeaz gain, AEKn eta udal euskaltegietan ere badira hainbat etorkin. Honela, Lorea Bilbaok garbi ikusten du hizkuntzen mapa sozio-linguistikoa aldatu egin behar dela. Horretarako hiru lan-atal azpimarratzen ditu. Lehenik, seme-alabak euskal e...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Egun, HABEko sarean 100 etorkin daude matrikulaturik. Iaz ipini zen martxan, dohain, 60 orduko ikastaro berezi hau. Ikas-material propioak dituzte etorkinentzat eta asmoa da euskalduntze-sare arruntean sar daitezen baldintzak sortzea. Herritar arruntek eguneroko bizimoduan erabiltzen dituzten esamolde eta hitzak irakasten dizkiete bertan.

HABE erakundeaz gain, AEKn eta udal euskaltegietan ere badira hainbat etorkin. Honela, Lorea Bilbaok garbi ikusten du hizkuntzen mapa sozio-linguistikoa aldatu egin behar dela. Horretarako hiru lan-atal azpimarratzen ditu. Lehenik, seme-alabak euskal ereduetan matrikulatzea; bigarrenik, helduei zerbitzuak euskaraz eskaintzea; eta azpenik, euren ama-hizkuntza zaintzea.

Bestalde, Inmigrantia izeneko programa KZguneetan dago edonoren eskura. Azkenik, hainbat udalek Bizkaian eta Gipuzkoan itzulpen-liburuak banatu dituzte esamolderik ohilkoenen euskarazko idazkerarekin.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO