HISTORIAN BEHIN | Gaiak

Frantziako erregea preso hartu zuen hernaniarra

Otsailaren 24a munduko historia militarrean hizki larriz idatzita ageri zaigun data da. Egun horretan, Karlos I.a enperadore espainiarraren tropek Frantziako Frantzisko I.a erregearen armada garaitu zuten Italiako Pavia herrian.Milaka soldaduk parte hartu zuten 1525eko gudu odoltsu hartan, 50.000 inguruk historialarien esanetan, baina gipuzkoar bat izan zen garaipenaren loria bereganatu zuena: Joan Urbieta hernaniarra.

Bera izan zen Frantziako erregea preso hartu zuena. Frantzisko I.a besoan zaurituta zegoen, zalditik erori berria. Gudu zelaian altxatzeko ahaleginak egiten ari zela, Urb...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Otsailaren 24a munduko historia militarrean hizki larriz idatzita ageri zaigun data da. Egun horretan, Karlos I.a enperadore espainiarraren tropek Frantziako Frantzisko I.a erregearen armada garaitu zuten Italiako Pavia herrian.Milaka soldaduk parte hartu zuten 1525eko gudu odoltsu hartan, 50.000 inguruk historialarien esanetan, baina gipuzkoar bat izan zen garaipenaren loria bereganatu zuena: Joan Urbieta hernaniarra.

Bera izan zen Frantziako erregea preso hartu zuena. Frantzisko I.a besoan zaurituta zegoen, zalditik erori berria. Gudu zelaian altxatzeko ahaleginak egiten ari zela, Urbietak ezpata lepoan jarri eta bere burua entrega zezala eskatu zion.

Hernaniarrak alkabuzarien begiradapean eraman zuen frantses ofizial gorena. Hasieran ez zen ohartu nor izan zitekeen gainontzeko soldaduak baino dotoreago jantzita zebilen pertsonaia luze hura, baina Espainiako enperadorearen ofizial batek egindako errespetuzko salutazioari esker, Frantziako koroaduna zela konturatu zen. Jarraian, Frantzisko I.ak ezpata eta eskularru bat eman zizkion Karlos I.aren jeneral bati bere burua errendatzen zuela adieraziz.

Italiatik Frantziara

Urbieta Hernaniko Ereñozu auzoan jaio zen, Arriurdineta izeneko baserrian. Gazterik, enperadorearen armadan sartu zen. Italia eta Napoleseko gerran borrokatu ondoren, Paviako gudua izan zen soldadu bezala egokitu zitzaion erronkarik handiena.

Norgehiagoka hartan, espainiarrek Nafarroako errege Henrike II.a Albretekoa ere atzeman zuten. Henrike II.a Zangozan jaioa zen 1503 urtean, eta Albako Dukeak Nafarroa Garaia inbaditu zuenez geroztik, ahaleginak eta bi egin zituen arbasoen erresuma berreskuratzeko.

Hamazortzi urte zituela, Henrike II.ak Iruñeaz jabetzea lortu zuen, Iñazio Loiolakoa zauritu zuten gudu berean. Nafar gehienak Albretekoaren alde jarri ziren, baita gaztelarren alde jardundako beaumondar asko ere. Hilabete gutxiren buruan, Lizarra eta Tafalla inguruko herriak bereganatu zituzten etengabe, harik eta, Noaingo batailan, gerrak kontrako joera hartu zuen arte. Hurrengo urtean, Henrike II.ak Amaiurko gaztelua eta Irungo portua galdu zituen, eta 1524ko martxoaren 25ean soldadu gaztelarrek Hondarribiaz hartu zuten.

Paviako gudua izan zen Henrike II.ak Nafarroa berreskuratzeko izan zuen azken aukera. Bi urte geroago, presondegitik ihes egin eta Frantziako erregearen arreba Margarita Angulemakoarekin ezkondu zen. Enperadoreak Nafarroa Behereko lurraldeak itzuli zizkion 1530ean. Urte berean, Urbieta hernaniarra Santiagoren ordena militarreko zaldun izendatu zuten, Pavian egindakoaren ordainetan.