Gaiak

Anne Franken egunkariaren "ediziorik osoena" euskaratu du Ereinek

Anne Frankek idatzi zuen egunkari famatuak euskaraz ikusi du argia. Erein argitalatxeak hartu du bere gain lanaren bertsio berria egiteko lana, nazien okupazioa Amsterdan hiriko soto batean gordeta bizi izan zuen haur juduaren oroitzapenak irakurle euskaldunenga hurbiltzeko asmoarekin.

Liburuak Anne Frankek egindako lanaz egin den "ediziorik osoena" jasotzen du, Josu Zabaleta itzultzailearen esanetan. Jatorrizko edizioan kaleratu zenean hainbat pasarte kendu zituen egilearen aitak, Otto Frankek, argitaletxeak finkatutako orrialde kopurura egokitzeko aitzakiarekin; alabaina, familiarentz...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Anne Frankek idatzi zuen egunkari famatuak euskaraz ikusi du argia. Erein argitalatxeak hartu du bere gain lanaren bertsio berria egiteko lana, nazien okupazioa Amsterdan hiriko soto batean gordeta bizi izan zuen haur juduaren oroitzapenak irakurle euskaldunenga hurbiltzeko asmoarekin.

Liburuak Anne Frankek egindako lanaz egin den "ediziorik osoena" jasotzen du, Josu Zabaleta itzultzailearen esanetan. Jatorrizko edizioan kaleratu zenean hainbat pasarte kendu zituen egilearen aitak, Otto Frankek, argitaletxeak finkatutako orrialde kopurura egokitzeko aitzakiarekin; alabaina, familiarentzat deserosoen gerta zitezkeen zatiak baztertu zituen, amarekin izan zituen liskarrak eta sexu kontuekin lotutako idazkiak bereziki. Azkenik, iaz inoiz argitara eman gabeko testuak aurkitu zituzten Anne Frank bizi izan zen etxean eta horiek ere sartu dituzte euskarazko edizioan. "Aspaldi samar irakurri duenak herena berria aurkituko du", dio itzultzaileak.

Anne Frankek bi urte pasa eman zituen naziengandik ezkutatuta familiarekin batera. Azkenik, 1944an atxilotu eta kontzentrazio-eremuetara eraman zituzten. Aita besterik ez zen bizirik irten eta hark ekin zion alabaren idatziak berreskuratzeko lanari. Emaitza hainbat hizkuntzatara itzuli den testigantza ikaragarria izan zen. Franktarrek bizi behar izan zuten egoera lazgarria, nerabezarorako bidaia bukagabea soto batean egin zuen neskato baten bizipen pertsonalekin nahastu ziren egunkari haietan.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO