Reportaje:

Makinak mintzo direnean

Ordenagailuekin bitarteko tresnarik gabe hitz egiteko programak garatzen ari da Hizking21 proiektua

Guztioi gustatuko litzaiguke makinekin komunikatzea pertsonak bailiran, era naturalean, eta ez pantaila, teklatu, sagu edota beste tresna deseroso batzuen bidez. Horretara heltzeko, oraindik bide luze bat eta oinarrizko lan handia egin behar da. Bide horretan, euskaraz ere urrats sendo bat ematen ari da: Hizking21 Hizkuntza ingeniaritza XXI. Mendean proiektua. Bere helburu nagusia ingeniaritza linguistikoaren teknologien inguruan Euskal Herrian dauden aditu-talde ezberdinei Euskal Bikaintasun Sare baten sorreran laguntzea da, informazioaren gizartearen garapenerako teknologia aurreratua...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Guztioi gustatuko litzaiguke makinekin komunikatzea pertsonak bailiran, era naturalean, eta ez pantaila, teklatu, sagu edota beste tresna deseroso batzuen bidez. Horretara heltzeko, oraindik bide luze bat eta oinarrizko lan handia egin behar da. Bide horretan, euskaraz ere urrats sendo bat ematen ari da: Hizking21 Hizkuntza ingeniaritza XXI. Mendean proiektua. Bere helburu nagusia ingeniaritza linguistikoaren teknologien inguruan Euskal Herrian dauden aditu-talde ezberdinei Euskal Bikaintasun Sare baten sorreran laguntzea da, informazioaren gizartearen garapenerako teknologia aurreratuak sor ditzaten. Honela, Euskadin ingeniaritza linguistikorako teknologiak garatzeko beharrezkoa den azpiegitura sortu nahi dute.

Más información

Hizking21eko arduradunen arabera, proiektuaren emaitza ez da aplikazio informatiko jakinak sortzea izango, baizik horiek ahalbidetuko dituzten tresna eta teknologiak aplikazio-sortzaileen eskuetan jartzea. Prototipo horiek hainbat eremutara egokituko dira gero: bankuak, laguntza teknikoa, administrazioa, osasun-zerbitzuak, multimedia eduki linguistikoen kudeaketa aurreratua, diktaketa automatikoa, testu-hizketaren zuzenketa eta itzulpena, grabazioen transkripzioa, ahozko mezuen tratamendua eta kudeaketa telefonikoa. Horrez gain, beste komunikabide batzuen bidez, itsuentzako irakurgailuak, leku publikoetan informazioa kudeatu sistemak eta oraingoz adituen eskuetan besterik ez dauden sistemak sortu nahian ari dira.

Helburu hori betetzeko, hainbat lan egiten ari dira. Hasteko, gaur egun ingeleserako dauden tresna infolinguistikoak euskaratzea premiazkoa da, teknologia berririk aurreratuenak ingelesaz garatuta baitaude. Gainera, Hizking21ko arduradunek euskararen erreferentzia-corpus orokorra -euskararen lagin adierazgarria- lortu nahi dute. Horretarako, oinarrizko metodologia adostua eta kontrastatua eskaintzea eta corpus-tresnak garatu behar dituzte. Euskararen morfologia eta sintaxi berezia direla eta, lehenago inork jorratu gabeko arazoak topatu dira. Nora Mendoza, Vicom Tech enpresako eta proiektu horren arduradunetariko baten esanetan, batez ere euskara batuarekin lan egiten ari dira, nahiz eta euskalki desberdinak baita ere kontuan hartu.

Hizkuntz baliabideak

Horretaz gain, hainbat tresna osatzea, egokitzea eta hobetzea helburutzat jo dute: lematizatzaile, desanbiguatzaile eta analizatzaile sintaktikoak, besteak beste. Sortutako hizkuntz-baliabideak behar bezala ustiatzeko tresnak (testu-analizatzaileak, termino-erauzleak, etab.) ere sortuko dira. Proiektua iazko abendurako bukatzekoa bazen ere, 2005. urteko lehen erdialdera arte luzatu dute epea. Nora Mendozaren ustez, "Hizking21-i esker, hizkuntzaren teknologia berrietan eta zehatz-mehatz, euskararen kasuan, asko aurreratzen ari gara."

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak Infoingeniaritza Linguistikoa interes estrategikoko ikerketa-lerro izendatu zuen, eta Etortek programaren bidez lagundu dio, 7.615.759 euroko aurrekontua eskainiz. Proiektuan enpresa eta zentroko hainbat talderen artean -Elhuyar, Robotiker, EHUko Aholab eta IXA eta Vicom Tech bera, azken hau proiektuaren liderra izanik- garatzen ari dira, laurogeita hamar ikertzaileren partehartzearekin. Laguntzaile moduan, IXA eta Elhuyarren artean sortutako Eleka SM enpresaari da lanean.

Eta zer eskaintzen du bakoitzak? Elhuyarrek urteetan zehar hiztegigintzan, eta batez ere Zientzia eta Teknikaren alorrean, egindako lanak oso baliagarria da lexikoa osatu eta elikatzeko. IXA eta Aholab taldeek hizkuntzaren tratamendurako hainbat tresna informatiko garatu dituzte: zuzentzaile ortografikoa, lematizatzailea, eta desanbiguatzailea, beste batzuen artean. Aholabek ahotsaren analisia eta tratamendua du jarduera nagusi.

Pertsona-makina arteko komunikatzeko bitartekoa, interface-ei dagokienez, Vicom Tech-ek garatutako teknologia erabiltzen ari da. Robotiker Fundazioa erreferentzia da ekipoen arteko konektagarritasunaren arloan Euskal Herrian, eta oinarrizko teknologiaren ardura du Hizking21en.