Entrevista:Jean Haritschelhar | Euskaltzainburua | Gaiak

"Oraingo gobernuak gehiago lagunduko digula uste dut"

Jean Haritschelharrek (Baigorri,1923) 16 daramatza euskaltzainburu. Argi du, ordea, aurtengoa izango dela kargu honetan emango duen azken urtea, gazteei utzi behar baitzaie tokia. Aita Villasantek landaturiko zuhaitzaren fruituak ikusi ditu: Orotariko Euskal Hiztegia eta Euskararen Atlasa, bi lan "ikaragarri". Erakundeak eta Espainiako gobernuak harreman onak izango dituztela espero du, "ezin baita ahaztu, euskara ere Espainiaren eta Frantziaren altxorra dela".

Galdera. 1988ko abenduan izendatu zintuzten euskaltzain. Zeintzuk izan dira urratsik garrantzitsuenak eta zeintzuk etork...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Jean Haritschelharrek (Baigorri,1923) 16 daramatza euskaltzainburu. Argi du, ordea, aurtengoa izango dela kargu honetan emango duen azken urtea, gazteei utzi behar baitzaie tokia. Aita Villasantek landaturiko zuhaitzaren fruituak ikusi ditu: Orotariko Euskal Hiztegia eta Euskararen Atlasa, bi lan "ikaragarri". Erakundeak eta Espainiako gobernuak harreman onak izango dituztela espero du, "ezin baita ahaztu, euskara ere Espainiaren eta Frantziaren altxorra dela".

Galdera. 1988ko abenduan izendatu zintuzten euskaltzain. Zeintzuk izan dira urratsik garrantzitsuenak eta zeintzuk etorkizuneko erronka berriak?

Erantzuna. Aita Villasanteren ondotik etorri naiz eta berak 18 urte eman zituen bertan. Aita Villasanteren garaian urrats garrantzitsu ugari eman ziren. Arantzazuko bilera eta euskara batuaren beharra izan zen garrantzitsuena. Orduan ere lehendabiziko lanak hasi ziren bai Orotariko Euskal Hiztegiaren inguruan, bai eta Atlasaren inguruan ere. Nik segida hori hartu dut, jadanik pentsatuak ziren helburuak behar zirela jarraitu, eta hori egin dugu.

"Orotariko Hiztegiari esker, altxor ikaragarria dugu,literatura idatzian agertu diren hitz guztiak jaso baititugu"
"Euskaltzaindia politikatik at dago, bere politika guztiekin hitz egin eta harremanak izatea baita"

G. Zein puntutan dude Orotariko Euskal Hiztegia eta Euskararen Atlasa?

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

E. Orain ohartzen naiz lan ugari egin dugula urte guzti hauetan, eta Orotariko Euskal Hiztegiak 15. liburukia agertuko du berehala eta 16.a abenduan izanen da bukatua; hauxe izango da azkena eta hiztegia amaitua izanen da. Euskararen Atlasari dagokionez, oztopoak izan ditugu batez ere Nafarroan eta pentsatzen dut hemendik laster argitaratuko dugula lehen liburukia.Orokorki, behar diren lanak egin ditugula uste dut eta sakonki aritu gara; oraingo tresneriari, hots, informatikari esker, altxor ikaragarri bat dugu, 1970. urtea arte literatura idatzian agertu diren hitz guztiak jaso ditugu.

G. Beste batzordeetan zeintzuk dira erronka nagusiak?

E. Gramatikagintzan sei liburuki agertu dira eta sartuak dira jadanik joskera lanetan. Edozein hizkuntzatan ikerketa horiek berandu hasi dira eta ez da lan erraza. Hala, ez gara beti berandu gabiltzan akademia, eta XXI. mendearen aitzinamendu guztiak hartzen ditu Euskaltzaindiak. Onomastikan ere lan ederrak egiten dira, jadanik herrien izenak finkatuak baitira eta exonomian, hots, atzerriko hitzen idaztean ere lanean dira. Beharrezkoak dira egunero baitugu euskaraz prentsa bat mundu guztia hartzen duena. Azken batzordea, literatura batzordean, estilistikako liburu bat bukatzen ari gara eta bertan literatur kritikan erabiltzen diren hitzak biltzen dira; hitz horiek behar ditugu lehenengo behar bezala idatzi, baina gero, azaldu euskaraz.

G. Euskalkien alorrean zein dira zuen lanaren ardatzak?

E. Euskalkiak arautzeko adierazpen bat argitaratu zuen Euskaltzaindiak; euskalkiak euskararen altxor bat dira zalantzarik gabe eta euskalkia balia daiteke hainbat kasutan. Haur bakoitzak bere sustraiak jaso behar ditu ikastoletan, hots, euskalkiak ikasi. Emeki-emeki, bigarren maila batean, euskara batura jotzea normala da, euskalkia osoki finkatua delarik. Garai batean Euskaltzaindia euskalkien hiltzailea zela bezalako astakeriak esaten ziren baina 1979. urtean akademiak erakutsi zuen ez zela kontra. Soilik, euskalkia idatziz baliatzekotan ortografia bat behar zutela hartu adierazi zuen. Euskalkien alde Euskaltzaindiak lana egin du eta egiten jarraitzen du. Atlasa ikusi besterik ez dago. Luis Bonaparte printzea izan zen euskalkien begiratzailea eta lan ikaragarria egin zuen bere garaian. Baina, ikusiko duzuelarik zer den oraingo lana, harriturik egonen zarete. Hitz bakoitzak bere mapa izanen du, kontutan izanik 2.800 galdera egin direla 145 tokitan; ez da lan ttipia ez eta erraza ere ez.

G. Hainbat urteren buruan, noiz arte izango dugu Jean Haritschelhar euskaltzainburu?

E. Bai argi dut nire kargua utziko dudala orain, 16 urte ez baita gaizki eta nik uste gazteak ere heldu direla eta Euskaltzaindiak buru berri bat hautatuko duela. Nire adina ikusten dut, 81 urte maiatzean, eta nahikoa dut.

G. Askotan entzuten da Euskaltzaindia errealitatea eta gizartearen atzetik doala, errealitate aldakor eta berrien aurrean, berandu iristen dela eta hiztunek beraiek asmatzen dituztela errealitate berriak izendatzeko hitzak.

E. Hau hizkuntza guztietan ematen den errealitate bat da eta beste hainbat hizkuntzatan beste mintzairetako hitzak hartzen dituzte. Nik ulertzen dut Euskaltzaindiak ez dituela denak egiten ahal, frantses akademiak ez baititu egiten eta pentsatzen dut espainiar akademiak ere ez. Ez da aise esatea Euskaltzaindiak zer egin beharko lukeen; frantses nahiz espainiar akademiak gizarteak asmatu eta erabiltzen dituen hitzak onartzen ditu azkenean eta ez dituzte sortzen. Aldiz hemen, galde egiten zaio Euskaltzaindiari sortzea. Ez dakit akademiaren lana ote den. Euskaltzaindiak beharko luke ikusi erabiltzen den hitz hori ongi pentsatua den edo ez, lege batzuen kontrakoa den edo ez baina asmatu.

G. Eta lexikologia berri hori asmatzea noren lana litzateke?

E. Kimikan kimikariek behar dute egin, fisikan fisikariek eta bakoitzak bere alorrean. Euskaltzaindian ezin ditugu alor guztietako adituak izan. Ez da aise erabaki bat hartzea baina hizkuntza batek badu bere bidea eta bere bide hori behar du segitu; hitz berriak sortzen dira eta batzuk hil egiten dira. Horretan espezialistek beharko lukete ahalegina egin eta bi aukera ditugu; kanpotik hartzen den hitza euskaratu egiten da edo euskaraz sortu eta emaiten da. Horretan beharko lukete kasu egin eta aholku bat eskatu Euskaltzaindiari, hitza sortu baino lehen, jakiteko behar den bezala egina den.

G. Espainia, Frantzian eta Europan oro har sozialismoak gero eta indar handiagoa du. Zer eragin izan dezake horrek euskararen garapenean, Iparraldean Euskal Departamentua sortzeko ahaleginetan eta instituzioekin akademiak dituen harremanetan?

E. Euskaltzaindiak ez du ezer erraiteko hortaz politikatik at baitago. Akademiaren politika denekin hitz egitea da eta harremanak ukatea da. Ni euskaltzainburu naizenetik izan naiz Esperanza Agirrerekin kultura buru zelarik, izan naiz Rajoyrekin hezkuntza ministro zelarik eta dudarik gabe hitzordua eskatu diogu egungo hezkuntza burua den María Jesús Sansegundori. Espainiar gobernuak, eskuinak, ez zuelarik gehiengo osoa, 600.000 mila eurotako dirulaguntzara iritsi gara eta aurten ordea 280.000 eurotara jaitsi da. Egungo gobernuak egoera aldatuko duela uste dut, euskara ere Espainiako altxorra baita eta laguntza gehiago emango digutela espero dugu. Frantzian ere beste zerbait behar du Euskaltzaindiak. Gauzak aldatzen ari dira nahiz eta ezin den egoera Espainiakoarekin konparatu.

Archivado En