Ezberdintasunak lausotuz

Hemezortzigarren mendean goseteak iritsi ziren eta sendi ugaritako seme alabak atzerrira joan behar izan zuten haien gosea asetuko zuen ogi bila. Santxotenak dioenez 'Bozateko jendea kanpora joaten zenean ez zuten inoiz haren jatorria aitortu nahi izaten. Hala ere, agoteek zituzten trebetasunak zirela eta, diru gehiago egin zuten eta ezberdintasunak desagertuz joan ziren honen ondorioz. Egun ez dago diferentziarik eta Bozateko auzo ederra beste bailarako herriak bezala dago apaindua eta atondua. Badira ordea oraindik iraganaren arrastoak nahiz eta baztandarren artean agoteena ezkutatu eta ahaz...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Hemezortzigarren mendean goseteak iritsi ziren eta sendi ugaritako seme alabak atzerrira joan behar izan zuten haien gosea asetuko zuen ogi bila. Santxotenak dioenez 'Bozateko jendea kanpora joaten zenean ez zuten inoiz haren jatorria aitortu nahi izaten. Hala ere, agoteek zituzten trebetasunak zirela eta, diru gehiago egin zuten eta ezberdintasunak desagertuz joan ziren honen ondorioz. Egun ez dago diferentziarik eta Bozateko auzo ederra beste bailarako herriak bezala dago apaindua eta atondua. Badira ordea oraindik iraganaren arrastoak nahiz eta baztandarren artean agoteena ezkutatu eta ahaztu nahi den kontua izan. Zuberoako herri batzuetako elizetan ate ezberdina zuten, ezin baitziren ate nagusitik sartu, eta hilerrietan ere beste agoteentzako zonalde bat zen eta oraindik ere badira honen arrastoak'.

Más información
Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO