Oholtza gainean bakarka

Oholtza gainera igo eta ordubete inguruko bakarrizketa bati ekitea erronka ederra da aktore batentzat. Baina azken aldian, bakardade horrek sor dezakeen beldurra gainditu eta publikoaren aurrean euren istorioak aurkeztera ausartzen direnak gehiago dira. Momentu honetan badaude euskarazko hainbat muntaia bakarrizketa formatoan. Besteak beste, Ramon Agirreren Ondo esan beharko, pianoz lagunduta; Esther Uriaren Urak dakarrena glu-glu, glu-glu; Tanttaka Teatroaren Komeriaka, aldatuz doazen bost aktoreekin; eta Ander Lipusen Anderground-en Trilogia, Ardoaz, ...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Oholtza gainera igo eta ordubete inguruko bakarrizketa bati ekitea erronka ederra da aktore batentzat. Baina azken aldian, bakardade horrek sor dezakeen beldurra gainditu eta publikoaren aurrean euren istorioak aurkeztera ausartzen direnak gehiago dira. Momentu honetan badaude euskarazko hainbat muntaia bakarrizketa formatoan. Besteak beste, Ramon Agirreren Ondo esan beharko, pianoz lagunduta; Esther Uriaren Urak dakarrena glu-glu, glu-glu; Tanttaka Teatroaren Komeriaka, aldatuz doazen bost aktoreekin; eta Ander Lipusen Anderground-en Trilogia, Ardoaz, Minutu bakarra eta Mis rarezas dirías tú elebidunak osatua.

Ez dira lehenengoak, eurak baino lehen Mikel Martínez edo Kepa Gallegok genero honetan egindako lana ezin baitugu ahaztu, eta bestalde, ez da gehiegi pasa Jose Ramon Soroizek Umekeriak edo Novecento. Ozeanoko pianista taularatu zituenetik, baina denboran bat egiteak formatoaren arrakasta edo egokitasunaz hausnartzeko aukera ematen du. Badira, aipatatutakoez gainera, euskara eta gaztelerazko beste bakarrizketak egun hauetan antzezten ari diren euskal aktore gehiago ere.

Pedro Barea antzerki kritikariaren ustetan, bakarrizketa beti izan da aktoreentzat errekurtso ona. 'Lehenengo mailako aktoreek ere beti prest eduki izan dute. Norberaren lana da nagusia, luzitu egin daitezke, muntaia aldetik ez du normalean konplikazio handiegirik eta horregatik leku batetik bestera mugitzeko erraza da'. Barearen ustez, momentu honetan, hiri eta herrietan areto txiki asko daude, antzokiak ez direnak baina bakarrizketak bezalako ezaugarriak dituzten lanentzat oso aproposak direnak. 'Eta gainera, horrekin batera, badago ikuskizunetara joaten den publiko bat. Zirkuitu ospetsuetatik at dagoen mugimendu interesgarria dago'.

Genero honek pizten duten interesaren adierazgarri da Eibarko azken Antzerki Topaketatan burututako bakarrizketa maratoia, esaterako.

Esther Uriarentzat bakarrizketa prestatzea esperientzia berria izan da. 'Madrilen egindako kurtso baten ondorioz egokitu zen', dio Uriak, 'eta aktore bezala erronka handia suposatzen du niretzat'. Hasieran eszenatokiko bakardadeak sortzen duen beldurra gainditu ostean, gozatu egiten dela dio Uriak.

Ramon Agirreren kasuan, bakarrizketa prestatzearen arrazoiak bere ibilbide profesionalean bilatu behar dira. 'Antzerkigintzan hainbat urtez lan egin ondoren, prest ikusten nuen nire burua nik osoki prestatutako lan bat egiteko. Denboran zehar kontatu gabe gelditzen joan zaizkidan hainbat gauza kontatzeko aukera dut'. Agirreren esanetan, testua bakarrik defendatu beharrak ahalegin berezia eskatzen du, 'hitz bakoitza, koma bakoitza zurea egin behar duzu'.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

1997az geroztik dabil Ander Lipus Anderground-en trilogia hemen eta han taularatzen, publikoaren erantzun ona jasoz. 'Formato txikiko lan bat montatu eta saltzea errazagoa izaten da'. Lipusentzat, bakarrizketak badu arrisku puntu bat, baina publikoarekin erlazio hurbila ere errazten du, 'eta hori gustukoa da niretzat'.