Reportaje:GAIAK

Jolasteko ordua iritsi da

Euskarazko jostailuan eskaintza etengabe hazten ari da, batez ere joko pedagogikoei dagokienez

Fitxari buelta ematean gizon lodi eta bizarduna agertzen da. 'Olentzero da', dio haur ile gorriak. Haren ondoan beste bat abereen izena ikasten ari da koloretako domino baten laguntzaz.

Euskaraz ekoiztutako jolas berrietako bat oparitu diote. Merkatuan pixkana-pixkanaka ari dira dagokien lekua eskuratzen, dagoen eskaintza zabala kontuan hartuta produktu berriak arrakastaz merkaturatzea zaila den arren. Hala ere, azken urteotan gehitzen ari dira etengabe eta gero eta kalitate handiagoa dute, arlo honetan diharduten profesionalek azpimarratzen dutenez. Jada inor ez da harritzen gabon gaue...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Fitxari buelta ematean gizon lodi eta bizarduna agertzen da. 'Olentzero da', dio haur ile gorriak. Haren ondoan beste bat abereen izena ikasten ari da koloretako domino baten laguntzaz.

Euskaraz ekoiztutako jolas berrietako bat oparitu diote. Merkatuan pixkana-pixkanaka ari dira dagokien lekua eskuratzen, dagoen eskaintza zabala kontuan hartuta produktu berriak arrakastaz merkaturatzea zaila den arren. Hala ere, azken urteotan gehitzen ari dira etengabe eta gero eta kalitate handiagoa dute, arlo honetan diharduten profesionalek azpimarratzen dutenez. Jada inor ez da harritzen gabon gauean opariak biltzen dituen koloretako papera kentzean Nor da nor, Bokalak, Lotoa, Silabak, Txirritx eta Hitzak edo Matrakan bezalako izenak ikusten badituzte.

Gaur egun ia denetarik aurki daiteke euskaraz: irakurri eta idazten ikasteko jolasak, historia eta kulturari buruzkoak eta baita ordenadore bidez jolasteko produktu interaktiboak ere.

Produktu berrien eskaintza ia osoa hil honen hasieran egin den Euskal Liburu eta Disko Azokaren aurtengo edizioan aurkeztu dute ekoizleek. Han ikusitakoaren arabera, euskarazko jolasek gero eta kalitate handiagoa dute, nahiz eta zabalkunde txikiagoa izateak produkzioa garestitzen duen. 'Hemengo tiradak oso txikiak dira', azaltzen du azako Haur Literatura Azokaren arduradun Ireide Larrinagak, 'horrek zaildu egiten du kalitatezko produktuak egitea'. 'Kontuan hartu behar da zenbat eta produkzio handiagoa bada orduan eta gehiago merketzen direla prozesuak, aldiz, alderantziz zaila da aurrera egitea'.

Hala eta guztiz ere azken bost urteotan kalitatea 'nabarmen' gehitu da eta gaur egun beste edozein hizkuntzatan egindakoekin parekatu daitezke. 'Kalitatean igarri egin da, orain urte batzuk enpresa handi batzuek euskarazko jolasak ekoizteari ekin zioten eta merkatua txikia zenez gero materialak ez ziren oso onak, baina apurka-apurka hori ere aldatzen joan da'.

'Arlo honetan abantaila bat daukagu', gehitu du Larrinagak, 'umeentzat beti erosten dela zerbait. Gure kasuan, nahiz eta liburuak erosteko asmoaz etorri, bide batez jostailuak ere erosten zituzten guraso askok'. Dena den, produktu hauek oraindik ez dute presentzia handirik saltoki handietan.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Joko didaktikoak

Aurreko urteetako joerari eutsiz, jolas didaktikoak dira nagusi euskarazko merkatuan; beraz, hizkuntzak saltzerakoan sortzen dituen mugei beste zailtasun bat gehitu behar zaie. Adituen arabera, joko didaktikoak baliabide pedagogiko garrantzitsua dira edozein hezkuntza planteamendutan eta oso lagungarriak dira adin zehatz bakoitzari dagozkion gaitasunak garatzeko. Hain zuzen ere haurrek uste baino gaitasun handiagoa dute ikasteko.

Arlo honetan aitzindari Ikastolen Federazioa izan da, orain hamar urte hasi baitzen euskarazko jostailu didaktikoak ekoiztu eta merkaturatzen. Gehienbat ohiko joko didaktikoak eta euskal kultura lantzeko baliabide didaktikoak egin dituzte eta azken aldi honetan material interatiboekin ere ausartu dira, hauen eskaria gero eta handiagoa baita, Nerea Arregi Arlo Pedagokiko arduradunaren arabera.

Euskarazko jokoak merkaturatzeak helburu nagusia du: haurtzaroan bestelako baloreak bultzatzea. Horretarako tresnarik eraginkorrena jolastea da zalantzarik gabe.

'Gure asmoa baliabide didaktikoak euskara eta euskal kulturatik abiatuta sortzea zen', azaltzen du Nerea Arregik, 'euskal kulturaren zabalkunderako beharrezko diren baliabideak falta zirela atzemanda hasi ginen honetan 90ko hamarkadan'.

Joko didaktikoek, ostera, oztopo ugari gainditu behar izaten dute merkatuan lehiatzeko orduan, saltzaileek beraiek aitortzen dutenez haurrek gustukoago izaten baitituzte bestelako jolasak, adibidez, multinazionalek bultzatutako filme edo liburuetan oinarritutakoak. Ikastolen Federazioko ordezkariaren iritziz, berez joera hori ez da txarra, baina 'gure lez ahalegindu behar gara horri aurre egiten. Ahalegin hori eginez gero konturatuko gara mota honetako jokoak ere gustatu egiten zaizkiela haurrei'.

Haur batzuk jolasten Durangoko Liburu eta Disko Azokaren aurtengo edizioan.FERNANDO DOMINGO-ALDAMA