Entrevista:JON IRAZABAL | Durangoko azokako zuzendaria | GAIAK

'Euskarak Cervantes Institutuaren antzeko zerbait behar du'

'Durangoko azokaren masifikazioa ona da liburuak jendearengana hurbiltzen baditu'

Azoka 'lagun arteko kontua' zen garaia gogoan du eta batzutan giro hura berriz itzultzea nahi izango luke. Baina Jon Irazabalek, Durangoko Liburu eta Disko Azokako zuzendariak, argi du masifikazioa onuragarria izan dela euskal kulturarentzat. Aurten, abenduaren 5etik 9ra izango da.

Galdera.
Bitoriano Gandiaga eta Juan San Martin idazleak omenduko ditu aurtengo azokak. Zergatik?

Erantzuna. Juan San Martinen curriculuma ikusita, bizi guztian egindako lanarengatik Argizaiola [saria] merezi duela uste dugu. Garai beltzetan bakardadean lan egin zuen eta berak eginiko lan...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Azoka 'lagun arteko kontua' zen garaia gogoan du eta batzutan giro hura berriz itzultzea nahi izango luke. Baina Jon Irazabalek, Durangoko Liburu eta Disko Azokako zuzendariak, argi du masifikazioa onuragarria izan dela euskal kulturarentzat. Aurten, abenduaren 5etik 9ra izango da.

Galdera. Bitoriano Gandiaga eta Juan San Martin idazleak omenduko ditu aurtengo azokak. Zergatik?

Erantzuna. Juan San Martinen curriculuma ikusita, bizi guztian egindako lanarengatik Argizaiola [saria] merezi duela uste dugu. Garai beltzetan bakardadean lan egin zuen eta berak eginiko lanak batzutan ez ziren ain-tzat hartzen. Gandiaga, berriz, euskal olerkaririk onenetakoa izan zen eta [otsailean] hil ondoren omenaldi txikia merezi du.

G. Bestalde, aurtengo azokaren ardatza apologistak izango dira. Zein da pentsalari haiek egindako lanaren garrantzia?

E. Garai batean euskara baserritarren hizkuntzatzat jotzen zuten askok. Baina pertsona ba-tzuek, Astarloa, Mogel eta abarrek, pentsatu zuten merezi zuela euskarari bizirik eustea; eta ez zela baserritarren hizkuntza, baizik eta herriaren hizkuntza, komunikazioaren arlo guztietan erabiltzeko modukoa. Gaur egun apologia hitzak zentzu negatiboa du, baina apologia ideia batzuen alde predikatzea da. Marketing-a modak saltzeko modu bat dela esaten da, eta apologia ideia batzuk zabaltzeko tresna da. Apologistek zabalkunde lan handia egin zuten. Ez ziren filologoak eta batzutan kirtenkeriak ere esaten zituzten, baina hala eta guztiz ere haien lana oso garrantzitsua izan zen.

G. Gaur egun euskal kulturak apologiarik behar du?

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

E. Apologia behar du, bai. Gaur egungo apologia marketing-a izan daiteke. Gaztelaniak Cervantes Institutua duen moduan, euskarak ere antzeko zerbait behar du. Edozein naziok munduan zehar dituen enbaxadore kulturalak eta antolatzen dituen erakusketak apologia dira, herrialde bakoitzak bere kulturaren apologia egiten du-eta. Esate baterako, Kataluniak Madrilen liburudenda bat du... Kanpora ere zabaldu behar da euskal kultura. Zein da tresna? Aldizkari bat? Edo Europako lekurik esanguratsuenetan euskarak kultur gune bat izatea? Ez dakit, baina horrelako zerbait behar du euskal kulturak ere.

G. Zergatik ez dator aurten Nafarroako Gobernua?

E. Guri ez digute aparteko azalpenik eman. Gure ustez, Nafarroako Gobernuak euskal kulturaren aurka darabilen politikaren beste ondorio bat besterik ez da. 1965ean Liburu eta Disko Azoka sortu zenean, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako diputazioen laguntzarekin sortu zen. Nafarroak argitalpenak oparitzen zizkigun eta salmentaren emaitzekin finantzatzen zen azoka. Bitxikeria gisa, garai hartako argitalpen arloko arduradunetako bat Jaime del Burgo zen, Jaime Ignacio del Burgoren [diputatuaren] aita. Ez zen abertzalea, baina ondo ikusten zuen azokan parte hartzea. Hori ikusita gaur egungo agintariek hain ikuspegi laburra izatea ezjakintasun kontua dela uste dut.

G. Euskaltzale batzuek zabalkunde lan garrantzitsua egin dute Hegoamerikan. Horietako bat, Maria Elena Etcheverry, Argentinako Ekin argitaletxeko arduraduna, azokan izango da.

E. Historiaren ondorio bat da Etcheverry, Gerra ostean erbesteratu zen-eta. Hemen argitaratu ezin ziren liburuak kanpoan argitaratu behar ziren; euskal kulturak behar zuen liburuak argitaratzea eta Ekin-ek bete zuen zeregin hori. Garai batean oinarri-oinarrizkoak ziren testuak argitaratu zituzten, zuzenbidea eta historiari buruzkoak, besteak beste. Hala eta guztiz ere, ez dira ezagunegiak garai hartako historiaren zati handi bat bezala. Erbestean espainiar intelektual askok egindako lana ere ez da ezaguna, nahiz eta haien artean maila handiko intelektualak izan.

G. Gero eta liburu eta disko gutxiago aurkezten da Durangon. Zergatik?

E. Garai batean liburu aurkezpenak egiten ziren eta azkenean ezetza eman genion horri. Gaur egun azokara heldu orduko liburua komunikabideetan agertu izana nahi dute; komertzialki ez baita ona azokan bertan aurkeztea.

G. Beste azoka batzutan liburuak sinatzen dituzte idazleek. Hemen, berriz, ez da hainbeste ikusten hori.

E. Horretan ere aurrera goaz. Argitaletxeak idazleak ekartzen saiatzen ari dira. Baina zailtasunak daude, azken finean zubia da eta idazle batzuk kanpora joateko aprobetxatzen dute.

G. Durangoko azoka fenomeno soziala bihurtu da. Hori ona ala txarra da?

E. Purista batzuek txarra dela diote. Baina nire ustez, proportzionaltasuna gordez gero, ona da. Masifikazioa ona da liburuak jendearengana hurbildu eta irakurzaletasuna bultzatzeko bidea ba da. Nostalgiko batzuek, baita nik ere, faltan botako dute garai bateko kutsu erromantiko hura. Baina nire ustez, kultura ahal denik gehien gizarteratu behar da.

G. Zer ahalbidetuko du bi urte barru azokak izango duen egoitza finkoak?

E. Gaur egun karparen alokairura bideratzen dugun dirutza kultur egitaraua sendotzeko erabili ahal izango dugu, eta duintasun handiagoz lan egin ahal izango dugu.