Reportaje:GAIAK

Etenaldi txikia hausnartzeko

Euskararen etorkizunaz gogoeta interesgarriak utzi ditu Euskaltzaindiaren Biltzarrak

Noiz edo noiz komeni da egunero jardunean etenaldia egitea, etxetik kanpora begirada eman eta egitekoen zerrenda gaurkotzeko. Hala egin berri du Euskaltzaindiak bere XV Nazioarteko Biltzarrean. Horretarako bost egun eman dituzte bilduta euskararen jakintsuek, hizkuntza lan tresnatzat duten hainbat profesional eta hizkuntzalari ez euskaldunen laguntzarekin. Hain zuzen ere edizio honetan izan den parte hartze zabala azpimarratu dute antolatzaileek. 'Inoiz baino parte hartzaile gehiago izan dugu', azaldu du José Luis Lizundia euskaltzainak, 'denak batera etorri izan balira batzutan ez genukeen gu...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Noiz edo noiz komeni da egunero jardunean etenaldia egitea, etxetik kanpora begirada eman eta egitekoen zerrenda gaurkotzeko. Hala egin berri du Euskaltzaindiak bere XV Nazioarteko Biltzarrean. Horretarako bost egun eman dituzte bilduta euskararen jakintsuek, hizkuntza lan tresnatzat duten hainbat profesional eta hizkuntzalari ez euskaldunen laguntzarekin. Hain zuzen ere edizio honetan izan den parte hartze zabala azpimarratu dute antolatzaileek. 'Inoiz baino parte hartzaile gehiago izan dugu', azaldu du José Luis Lizundia euskaltzainak, 'denak batera etorri izan balira batzutan ez genukeen guztientzako lekurik izango'. Adituak ez ezik, profesional ugari izan ziren joan den astean Bilboko Euskalduna Jauregian. 'Biltzar hauek garrantzi bikoitza dute, batetik adituek datu eta informazioak elkartrukatzeko balio dute, eta, bestetik, eguneroko zereginetan euskara lanabes dutentzat ere baliagarriak dira; alderdi horri beharbada ez zaio behar besteko garrantzirik ematen', dio Lizundiak.Normalizazio bidean dauden hizkuntzek gaindituta izan beharko lituzketen eztabaidak berpizteko ere balio izan du biltzarrak. Hala diote, behintzat, aditu batzuek. Euskara batua eta euskalkien arteko maitasun eta gorrotozko harremanarena izan liteke horren adibiderik garbiena. Koldo Zuazo Euskal Herriko Unibersitateko irakasleak gai horretaz jardun zuen lehen egunean. Bere esanak, ostera, gaizki ulertuak izan direla dio. 'Berriro itzuli gara orain 30 urteko kontuetara. Sasoi hartan euskara batua eta euskalkiak bata bestearen etsaiak zirela ematen zuen', argudiatu du. Horren aurrean, euskara estandarrak hizkuntz normalizazioari egin dion ekarpen handia azpimarratzen du irakasleak, bidean beste hizkera batzuei agian 'jaramon gutxi' egin zaiola esanaz aldi berean. 'Orain diskurtsoa da esatea batua ondo dagoela baina beste esparruetan erabiltzeko', dio Zuazok, 'beste esparru batzuetan beste hizkerak dira egokiagoak'. Haren iritziz ikerkuntza, hedabideak eta administrazioan batua erabili behar da. 'Baina beste kontu bat da Gipuzkoako herri txiki batean, aldizkarian, bulegoan edo batzarretan zer egin behar den'. Ildo horretatik hurrengo urteetan euskararen kalitatea hobetzeko neurriak indartzea proposatzen du EHUko irakasleak. Estandarizazio prozesuetan sortzen diren arazoez bestelako ikuspuntua eman zuen Vicent Pitarch, l´ Institu d´ Estudis Catalans-eko kideak. Katalanak bizi duen egoera oinarri hartuta, herri aginteen arteko elkarlanaren garrantzia azpimarratu zuen. Haren esanetan, katalaren esparru geografikoan botere politikoa 'erabat zatiturik' dago, ez bakarrik erkidego bat baino gehiago hartzen duelako, 'baizik eta boterea duten alderdiak ere' ez direlako ados jartzen. Aditu honen iritziz, 'bakoitzak bere partikularismoaren alde egiten du eta horrek automatikoki kalte handia egiten dio estandarizazio prozesuari'.Kontuak kontu, hizkuntza txikiek bizirik iraun dezaten ezinbestekoa jotzen du Pitarch-ek lan merkatuan 'irteera' ematea. 'Lanerako garrantzitsuak diren ehinean iraungo dute', esan du, horretarako botere publikoen parte hartzea 'beharrezkoa' dela nabarmenduz. Eta horren adibidetzat ipintzen du Frantzian frantsesa babesteko dagoen 'adostasun handia'. Koldo Zuazo ere hizkuntzari eta kulturari 'orain arte ez zaion errespetua' ematearen aldekoa da, 'gauza bat baita politika eta beste bat hizkuntza'. Euskaltzaindiaren Biltzarrean euskararen historiari buruzko azken lanak aztertzeko tarterik izan da. Horiei buruz aritu zen Joakin Gorrotxategi EHUko irakaslea. 'Historia jakiteak lagundu egiten du hartu behar diren erabakiak zuzenak izan daitezen', dio Gorrotxategik, adibidez, amankomuneko hiztegia egin behar bada 'euskalki guztietan erabili diren' hitzak jakin behar direlako. 'Hori hizkuntzaren historia ondo baldin badakizu bakarrik jakin dezakezu'. Orain arte arlo honetan 'lan ugari' egin da. Eta horri loturik, gogoeta bat: 'Nahiko lan dugu dugun historia lantzen, dugun filologiaren gainean historia egiten'.

Biltzarra zifratan

Bost egunetako eztabaida eta hausnarketen emaitzak ezin dira zenbaki hutsez adierazi, baina hala ere badira Euskaltzaindiaren XV Nazioarteko Biltzarraren neurria eman dezaketen zenbait datu. Hasteko, parte hartzaile kopurua azpimarratu behar: 347, hizlari eta entzuleak barne. 'Inoiz baino gehiago', kongresuaren antolatzaileek azpimarratzen dutenez. Biltzar honetan Euskaltzaindiak ahalegin berezia egin du kanpoko adituak ekartzeko. Hala, hamar hizlarietatik bost besterik ez dira izan euskaldunak. Gainontzekoetatik, bi Galesetik etorri dira, eta bana Finlandia, Suitza eta Castellonetik. Hiztegigintzari eman beharreko garrantziaren harira, eta kazetarien interesa ikusita, Hiztegi Batuaren bigarren zatia bost urteren buruan amaitzeari zentzuzko epea iritzi zion Patxi Goenaga Biltzarreko idazkariak. Erronka latza, erakundeak dituen baliabideak kontuan hartua. 'Finlandiak 100 lagun dituzte egun osoz lanean horretarako', dio José Luis Lizundiak.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En