GAIAK

Antzinako tradizioa

Antzinako kulturetan ia herri guztiek ezagutu eta erabiltzen zituzten tatuajeak. Zenbaitetan heziketaren fase batetik bestera igarotzeko pausoa adierazten zuten; bestetan, berriz, esklaboak markatzeko seinaleak besterik ez ziren.Charles Darwinen arabera, herri guztietan ezagunak ziren. Tatuajeak egiteko teknika ez da aldatu bidaiari ingelesaren garaitik hona. Funtsean azal azpian pigmento naturalak sartzean datza. Horretarako arrain hezurra, tiburoi hortzak, dortoken kaparazoitik ateratako plakak, hegaztien hezurrak edota banbu kainaberak erabili dira.

1991ean 5.000 urte lehenago izoztu...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Antzinako kulturetan ia herri guztiek ezagutu eta erabiltzen zituzten tatuajeak. Zenbaitetan heziketaren fase batetik bestera igarotzeko pausoa adierazten zuten; bestetan, berriz, esklaboak markatzeko seinaleak besterik ez ziren.Charles Darwinen arabera, herri guztietan ezagunak ziren. Tatuajeak egiteko teknika ez da aldatu bidaiari ingelesaren garaitik hona. Funtsean azal azpian pigmento naturalak sartzean datza. Horretarako arrain hezurra, tiburoi hortzak, dortoken kaparazoitik ateratako plakak, hegaztien hezurrak edota banbu kainaberak erabili dira.

1991ean 5.000 urte lehenago izoztuta hil zen ehiztari baten gorpua aurkitu zuten Austria eta Italia artean. Itxuraz, elurteak harrapatu zuen. Gorpua ondo kontserbatuta zegoen eta zenbait tatuaje zuen: gurutze bat belaunaren atzealdean, 15 zentimetroko sei lerro zuzen gerrialdean. Zientzilariak ez dira oraindik ados jarri irudiek izan dezaketen esanahiaz. Peru, Libia, Egipto, Errusia eta Txinan ere tatuatutako momiak aurkitu dituzte.

Más información
Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En