Euskadin dagoen maila Estatuko edozein eskolatan topa daitekeena da

Ikasketa hauek duten benetako balioa ezagutzeko, bertan ikasi dutenen iritzia ezagutzea baino gauza hobeagorik ez dago. Katrin Schlegel eta Eneko Amezketa Getxoko Antzerki Eskolan lizentziaturiko bi gazte dira. Titulua besapean izateaz aparte gustuko duten interpretazioaren mundu honetan lan egiten dute. Gaur egun, Katrin Kukubiltxo antzerki taldearekin ari da, eta Maskaradarekin aritu izan da El cartero de Neruda antzezlanean. Eneko, berriz, ETB-ko KTM programarekin egin zaigu ezaguna, nahiz eta Porpol antzerki taldearekin ere badabilen. Hala ere, helmuga berberera iritsi diren arren, mundu h...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Ikasketa hauek duten benetako balioa ezagutzeko, bertan ikasi dutenen iritzia ezagutzea baino gauza hobeagorik ez dago. Katrin Schlegel eta Eneko Amezketa Getxoko Antzerki Eskolan lizentziaturiko bi gazte dira. Titulua besapean izateaz aparte gustuko duten interpretazioaren mundu honetan lan egiten dute. Gaur egun, Katrin Kukubiltxo antzerki taldearekin ari da, eta Maskaradarekin aritu izan da El cartero de Neruda antzezlanean. Eneko, berriz, ETB-ko KTM programarekin egin zaigu ezaguna, nahiz eta Porpol antzerki taldearekin ere badabilen. Hala ere, helmuga berberera iritsi diren arren, mundu honetan eman zituzten estreinako pausoak ezberdinak izan ziren."Interpretazioaren mundua maila profesionalean jorratu nahi nuela ari nuenez, Getxoko Antzerki Eskolara joatea bide egokia izan zela uste dut", dio Enekok. Hala ere, hasiera batean, Madril aldera joateko asmoa izan zuen, Euskal Herrian horrelako eskolak zeudenik ez baitzekien. "Hemengoak soil-soilik denbora-pasarako tailerrak zirela uste nuen", adierazten du, "baina oker nenbilen. Ikusitakoa ikusita, hemen Estatuko beste edozein tokitan adinako irakaskuntza maila dagoela uste dut".

Katrin, bere aldetik, hobby modura hasi zen mundu honetan. Kazetaritza ikasketak utzi eta antzerkigintza probatu nahi izan zuen, baina "denbora-pasa gisa". Hala ere, bere esanetan, "berehala konturatu nintzen horixe zela aurrerantzean egin nahi nuena".

"Esperientziarik onena"

Beti uste izan da aktoreek interpretatzeko duten dohain hori era natural batean jaso izan dutela, eta ez dutela ikasketen beharrik izaten. Katrinek, uste hori gezurtatuz, "gutxieneko teoria ezagutzea eta prestakuntza minimo bat izatea" beharrezkoa dela dio, edozein lanbiderekin gertatzen den bezala. Enekok, bere aldetik, bizi izan duen esperientzietaz hitz egiten du. "Argi daukat Antzerki Tailerra nire bizitzan izan dudan esperientziarik onena izan dela, bai pertsonal eta baita profesional mailan. Asko ikasi nuen lau urte horietan. Uste dut nahiz eta dohain onak izan, halako lekuetan dohain horiek hobetzen laguntzen dutela", dio. Baina jasotzen den ikasketaz gain, Katrinek kurtso horietan ezagutzen diren pertsonak oso garrantzitsuak direla nabarmentzen du. Bere iritziz, "askotan zurekin batera dauden ikasleei esker izugarri ikasten duzu, beste inon baino gehiago hain zuzen".

Eskolan pasatako urteak lagungarri izaten diren arren, ikasketak amaitu ondoren maila profesionalera iritsi ahal izateko dagoen jauzia handia da. "Ikasitako guztiak laguntzen dizu. Esaterako, gorputza kontrolatzen ikasten duzu eskolan, baina ez da nahikoa izaten", dio Katrinek. "Guzti horri, egunero ikasten dena batu behar zaio. Horixe da etengabe hobetzen joan ahal izateko bide bakarra".

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En