Tanttaka antzerki taldea, Pariseko "Don Quijote" izeneko jaialdian

Tanttaka antzerki taldeak Pariseko Don Quijote Antzerki Jaialdian parte hartuko du datorren asteburuan El florido pensil obrarekin. Gaztelaniazko obrak jasotzen dituen jaialdi honen aurtengoa edizioa zortzigarrena da, eta, gaurtik eta hil honen 28a bitartean, Espainia, Argentina eta Kubako taldeen antzezlanaz gozatzeko aukera izango da Frantziako hiriburuko Vintengteilme Théatre antzokian. "Jaialdi honen zuzendaria den Luis Jiménezek taldea aurretik ezagutzen zuen eta gustuko zuen taldearen lana. Horren lekuko, iaz bertan Parisa joateko gonbidapena jaso zela. Garai hartan, egutegi arazoak medi...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

Tanttaka antzerki taldeak Pariseko Don Quijote Antzerki Jaialdian parte hartuko du datorren asteburuan El florido pensil obrarekin. Gaztelaniazko obrak jasotzen dituen jaialdi honen aurtengoa edizioa zortzigarrena da, eta, gaurtik eta hil honen 28a bitartean, Espainia, Argentina eta Kubako taldeen antzezlanaz gozatzeko aukera izango da Frantziako hiriburuko Vintengteilme Théatre antzokian. "Jaialdi honen zuzendaria den Luis Jiménezek taldea aurretik ezagutzen zuen eta gustuko zuen taldearen lana. Horren lekuko, iaz bertan Parisa joateko gonbidapena jaso zela. Garai hartan, egutegi arazoak medio, ez zen jaialdian parte hartzeko modurik izan. Aurten, berriz, ez da aukera hau galdu nahi izan", dio Julio Perugorria ordezkariak.

Tanttaka taldeak, guztira, hiru egunetan -datorren asteko, ostiral, larunbat eta igandean- antzeztuko du El florido pensil obra. Fernando Bernués eta Mireia Gabilondok zuzenduta, José Ramón Soroiz, Paco Sagarzazu, Rafael Martín, Zorion Eguileor eta Enrique Díaz de Rada dira aktoreak. El florido pensil obran, Gerra Zibila amaituta Espainian nagusitu zen hezkuntza sistemaren zentzugabeko gogortasuna pairatzen duen haur talde baten istorioa aurkezten da.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En