Daturik nagusienak

200 eta 250 mila dira batazbeste Goenkale egunero ikusten dutenak, audientziaren kopuru handi bat gazteek osatzen dutelarik. Gipuzkoarrak dira telesaila gehien jarraitzen dutenak, eta emakumezkoak ikusle fidelagoak badira ere, ez dago tarte handirik gizonezkoekin. Telesailean, denboraldiro 35 bat aktore nagusik hartzen du parte, eta astero 50 pertsona behar izaten dira figurazio lanak betetzeko. Gidoilariak ere aldatuz joan dira urtero. Orain 20 dira trama eta erlazio sareak ehuntzen dituztenak. Ekipo teknikoan 14 lagun biltzen dira platoan, eta ekoizpeneko departamentuko adar ezberdinetan bes...

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites

200 eta 250 mila dira batazbeste Goenkale egunero ikusten dutenak, audientziaren kopuru handi bat gazteek osatzen dutelarik. Gipuzkoarrak dira telesaila gehien jarraitzen dutenak, eta emakumezkoak ikusle fidelagoak badira ere, ez dago tarte handirik gizonezkoekin. Telesailean, denboraldiro 35 bat aktore nagusik hartzen du parte, eta astero 50 pertsona behar izaten dira figurazio lanak betetzeko. Gidoilariak ere aldatuz joan dira urtero. Orain 20 dira trama eta erlazio sareak ehuntzen dituztenak. Ekipo teknikoan 14 lagun biltzen dira platoan, eta ekoizpeneko departamentuko adar ezberdinetan beste 30 pertsonek hartzen dute parte. Ekoiztetxea ere saiatu da haserako dekoratuen artifizialitatea saihesten. Miramón ardatz izateagatik, Orio, Getaria eta Zarautz bezalako herri hurbiletara jotzen dute "errealitatearen" bila. Audientzia neurketak ikusita, telesaileko gazteak izango dira aurten Arraldeko protagonista nagusienak.

Más información
Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En